2006-06-21

Agur, Bertatik Bertara

Alfonbra azpian sartu dute Bertatik Bertara telebista saioa.

Alfonbraren jabeak, Joselu Blanco, ETBko programazio buruak. zera dio:

“Ez dago motibu konkreturik saioa kentzeko”

Tira tira.

Zer izan da, bere barne mintzoa, xuxurlan?
Bera partaide dan sekta masonikoaren betebehar aitorezin bat?
Txanpona airera bota du? Labadora azpira jun zaio eta destinuaren mezu zalantzagabe gisa interpretatu du?

Ez dakit nik Bertatik Bertarako langileek berarekin topo egingo duten EITBko korridoreetan, baina nik, azalpen zehatzagorik ezean, beraien tokian…

Taka! ostiko bat joko nioke hanka-hezurraren muin-muinean :

- Baina baina… Ze ari zara ??? Galdetuko lidake berak.
- Ez daukat motibu konkreturik. – erantzungo nioke nik.


___________



Erronka haundia da ETBrentzako programa hau desageraraztea:

Zerekin beteko du orain, programari eskeintzen zion tarte zabala? Astelehenetik igandera, eguerdian eta gauean, urteko 365 egunak?

Telebistatik kanpo ere bere eragin ukaezina du: Japoniar enbaxadako diplomazia lanean ari da jo eta su: ze programaren ondoan ipini behar dituzte beren marrazki bizidunak gaueko bederatzietan??

Kirolzaleak ere ez daude batere gustora. Lehen sikiera bazeukaten oinarri bat, futbola eta saski-baloia kultura ere badirela, are gehiago, kultura baino garrantzitsuago direla defendatzeko.

Orain zer??


_________



Ufff… Estitxu kendu didate.

Kontu honek dexente artegatzen nau, izan ere…

Kontutan hartu al da tximeleta efektua?

Kontzeptu zientifikoa da: Tximeleta efektuak berez munduan edozer eta guztia beste guztiarekin harremanaturik dela erakusten du, Tropikoetako tximeleta baten hegokadak EEBBetako hurrengo hilabeteetarako klima aldaraz dezake.

Ze ondorio ekarriko du Estitxu gure egunerokotasunetik kentzeak?

Lehenengo euskal tsunamia?

San Franciscoko fallaren sustraiak ere auskalo noraino zabaltzen diren...

Hummmm…

Eskuko botikina, irratia, eta pilak eskura, badaezpadaere.

Abisatuta zaudete.

_________


Estitxu, nun ibiliko zera hemendik aurrera?

Tira, mozoloenak ere badaki Estitxuri ez zaizkiola lan eskeintzak faltako etorkizunean.

Badaude pertsona batzuk gainera, etengabe hobetzeko gaitasuna dutenak; Estitxu adibiderik garbiena da. Bere orain arteko ibilbideari erreparatu besterik ez dago.

Bere kasuan gainera, garapena ez da ematen linealki, esponentzialki baizik...

Konponduta nago:

Zer gertatuko zait, errukarria ni, hilabete batzuen ondoren, nere sukaldeko telebistan aurkitzen dedanean atzera, orain dana baino x14 aldiz ederrago, sorgingarriago eta erogarriago?

Aurkituko ote det bihotzeko bati aurre egiteko bigarren eskuko larrialdi-ekipo itxurosorik E-bayen?

Joselu Blanco. Komeni baino kezka gehiago sortarazi dizkidazu gauza onerako.

Hau ez dizut barkatuko.

_______


Bertatik Bertara kentzea delitu hutsa iruditzen zait.

Delitu hutsa iruditzen zitzaidan bezela ematen zitzaion tratamentua: marrazki bizidunen ondoren, astean hiru egunez bakarrik, kirolaren mendean beti...

Barkatuta daude EITBko arduradunak, baldin programa honek eskeintzen zuena eskeiniko duen antzeko zerbait jartzeko asmoa badute.

Kentzeko eman dituzten azalpenak kontutan hartuta, ezin lasai egon. Baina tira, ez gaitezen ezkorregiak izan. Beti daude motibuak ezkorrak izateko; baikorrak izateko adina.

Nere aldetik, zorionik eta eskerrik beroenak Bertatik Bertarako lan talde guztiei. Oraingoari bereziki.

Eta egun triste honetan, eskerrikasko bihotzez Estitxu Fernandezi,

Neregan lilura pizteagatik, eta hainbeste gozatuarazteagatik.

____

15 comentários:

  1. > ze programaren ondoan ipini behar dituzte beren marrazki bizidunak gaueko bederatzietan??

    -Argi dago: "Ero eta bero" ematen jarraitzea daukate, edota aspaldi errepikatu gabeko Mister Beanen kapituloak... (hasperen!)

    ResponderEliminar
  2. Ni guztiz ernegaturik nago, ez dago eskubiderik! Txori-kaka bihurtzen ari da ETB1! Eta zapatu gauetan tango-erakustaldiak....Horratio!

    ResponderEliminar
  3. Egiya esan eztakit ze esan ...
    Animo patxi !!
    Segururu zure bertsolari maitia beste nunbaiten sartuko dutela , lehen bezela entxufismuarekin . Halare .. eguraldi gizona baiño gehiago gustatzen zitzaidan . Etzun ba eskatuko soldata igoera bat eta kalera ???
    Seguru kalaka saiyoan tokiya eukiko dula !!
    Eta nere lagun Agustin ere kalera ?

    Ez dago eskubiderik .
    Astelehen eta Astearteko Goenkale Maratoia behintzat txikitu ta dosi txikiagotan jarri dezatela .
    Isaias da Gaiztua !
    Hau da hau .

    Ea Bertatik bertara bezelako beste saiyo bat jartzen duten , horrek bai erakusten dizkigu ta euskal herrian edo euskal herritarron artian zer mugitzen den .

    Animo patxi !!

    Zeozer behar badezu ...

    ResponderEliminar
  4. Urasutan, ez gaiztoa izan. Gehienbat zuregatik. Esandakoak ez zaitu oso toki onean uzten. Inori entxufismoa leporatzea itzaletik gauza makurra da, eta sinesgarritasun askorik ere ez dizu ematen.

    Zuzenduidazu mesedez, nerekin ados ez bazaude.

    Saioa produktora batek egiten zuen, bigarren teoriak ere ez du zentzurik.

    Zure lagun Agustin eta gainerantzekoak, ez dakit kalera jungo diren, baina soberan erakutsi dute gaitasuna. Itxaropentsu egoteko motibuak badituzte.

    Eta eskertzen dizut eskeintza. Behar behar... nere etxera etorriko bazina errenta aitorpeneko paperak egiten laguntzera? Momentu honetan horrek aztoratzen dit pultsua, ez dakizu zenbat.

    Eskerrikasko edonola ere!

    ResponderEliminar
  5. Aupa lagun:

    Ez duzue sinetsiko baina halaxe da: Atzo bertan, 2006/06/20... "Pasalo" ETB2.ko saioan Iñaki Lopez aurkezleak zera erran du:

    "...jakina, Veleiako aurkikuntza honekin frogatzen da euskara guk uste baino 600 urte zaharragoa dela".

    Kontua ez al zen ba euskarazko idazki zaharrena (euskara erromatar idazkera bera baino zaharragoa da, 3.000 urte baino gehgiago ditu eta ez da Kristo jaio ostekoa, ala?)...

    Bikaina. Erretratua, karikatura... ETB?

    Kulturilla baska orokorreko test-a Lopezendako ja!

    Kultura eta albisteak "kanpolarroxa kaskarin"en hatzaparretatik at, ja!


    Izan huntsa.

    R. Xalba Garez
    Gasteiz

    ResponderEliminar
  6. animo patxi!!!

    izugarri duk hau, atzo berrian irakurri nian berria, ta berehala zein izango gogoan eta, trapero jauna, en fin halakoxea duk bizitza, andre ederrak etorri bezala joaten dituk

    animoa berriro ta eutsi goiari!!!

    pd ez ziaten ba kenduko euskal internautaren bat obsesioak hartuta zegoelako aurkezlearekin

    ResponderEliminar
  7. Sentitzen dut Patxi baiña ..
    Ez nago zurekin ados .
    Edo ez zan sartu Zorgiñen Laratzara gure bertsolari maitea entxufismoz ? Nork eman zion lehenengo aukera ? Eta nola derrepente Bertatik- Bertarako saqio bateko aurkezke ?
    Ez zegoen iñor meritu geaiagorekin ?

    Horregatik diñot , azkar asko sartuko dutela beste nunbaiten .
    Eta oraigoan bai , seguramente merito osoz .

    Gustora ikusten bait nuen azkenaldian Bertatik Bertara saioa .

    Lastima . Etb-ko Programa dexenteena zen eta .

    Halare .. izango dugu elkarren berri !!

    ResponderEliminar
  8. Xalba: ETBk karikatura itxura hartzen du bai, nahi baino gauza gehiagotan.

    Zorionez bermatzen dira kalitate irlatxoak eta, horri esker ez gaude etengabe etsita.

    Zera iragarri digute: anbizio haundiko parrilla. Ea ba!

    Satortzulo:

    Botere faktiko itxura hartzen didazu? Gehiegi gainbaloratzen nauzu. Etsi ezazu, hau plaza txikia da.

    Aparte, nerean obsesiorik ez da izan Sator. Lilura orekatu gozagarri bat, arazo klinikorik ez.

    Aurrekoan esaten nuen bezela, Ñaco Goñiren mezuan, hain naiz normala!

    Hori bai: Anjel Lertxundik aurrekoan bere mezu batean zioenaren harira, hemen anbiguitate, kalkulu eta lotsa gutxi. Osssso gutxi.

    Urasutan:

    Susmotik frogara, amildegi haundi bat dago. Ezin da hain errez salto egin batetik bestera. Min emateko aukera asko daude, eta hartzeko ere bai.

    Nola aukeratzen dira aurkezleak? Ez det mundu hori ezagutzen, baina garbi dago ez duela izan behar zientzia erreza.

    Kapazitate ikaragarriko lagunak aurki ditzakezu igual. Komunikatzaile onak berriz...

    Izango degu alkarren berri bai, nere aldetik bai behintzat.

    ResponderEliminar
  9. estitxuren kasuan entxufismoa aipatzen duenak ez daki zer esaten duen. Ttipi ttapa telebistan eman zituen lehendabiziko urteak, Bertatik Bertaran tarteka kolaboratzen hasi zen gero eta udako suetako programa dezente jan behar izan zituen Sorginen laratzan astean behin kolaboratzen hasi baino lehen. hori guztia berak askotan esan bezala, beste lan batekin uztartu zuen. 9 bat urte izango dira telebistan lanean hasi zela eta lortu duen guztia berak lortu du, inork ez dio ezer oparitu. badakit zeri buruz ari naizen...

    kazetariaren eta batez ere pertsonaren oinarrizko printzipio batean huts egin duzu urasutan, informaziorik gabe, jakin gabe salaketa larria egin duzu eta horrek min handia egin dezake.

    blog eta blogariei errespetu handia diet, batzuei batez ere, baina jakingo duzue, zuek aipatzen dituzuen horiek beraiei buruz idazten duzuena irakurtzen dutela, ezta? eta ez dituzue ezagutzen...

    anonimotasunak ausardia ematen du eta ona da hori, baina ausardia ez da iraintzeko eskubidearen berdina.

    Benetan ez al zaizue inporta?

    ResponderEliminar
  10. Aupa laguna:

    Bat nator esan dezun guztiarekin.

    Bere burua erakusten duena oso agerian geratzen da, eta erasotua izateko aukera asko ditu.

    Merezi du orduan gordetzeak? Izkutatzeak?

    Nik benetan pentsatzen det ezetz. Daukazun onena besteei ematea, eskuzabaltasuna, dagoen gauzarik politena da.

    Erasotzen dizutenean zer? Bueno, bi aukera daude: tranpan erori, iraindu zaituenari eman berak nahi duena...
    Ala zeureari segi, lasai.

    Zer garrantzia ematen zaion irainari, hor dago aldea.

    Sarrionaindiak esaten zuen, garrantzitsuena ez dala egiten digutena, baizik eta egiten digutenaz egiten deguna.

    Eskuzabalak mina har dezake tarteka, baina denborak gogortu egiten du. Gogortasun hori ordain moduko bat da, sari bat.

    Nik hala ikusten det behintzat.

    Pertsonaia famatu guztiek dituzte kontrako iritziak. Batzuk benetan zabarrak, fede txarrekoak... Baina denborarekin halakoei beren benetako neurria, benetako garrantzia ematen diete zalantzarik gabe. Ez baitute irriparra galtzen, sekulako segurtasuna igertzen baitzaie, egoerarik zailenean ere, iritzi hoien gainetik ere.

    Irainak bota dituztenen inbidia dira. Koldarra horrexek erretzen du, besteen ausardiak.

    Estitxuk liluratuko ez nau ba? Programa isten diotela? Berdin da, zoragarri zegoen gaur. Alaitasuna, bizitasuna, itxaropena kutsatzen ikusleari, beti beti bezela.

    Gaurkoa azkena zalakoan... Beste hiru geratzen dira. Aprobetxatu egin beharko da. Zakua bizipozez ondo ondo bete.

    ResponderEliminar
  11. "Rectificar es de sabios" esaten omen dute , eta tira ba , onartu behar agian ( edo seguruena ) oker nenbilela . Halare , ez nun uste holako oiartzuna eukiko zutenik nere hitzek . Batenbat mindu badut , barkamena eskatzen det . Bai blog eta blogariei eta baita ere Estitxuri .
    Ezdet uste anonimotasunian eskutatu naizenikan nere aurreko hitz guztiak esateko edo idazteko , halare eta berriz diot , sentitzen dudala , ze nere asmoa ez zan hori .

    Atzo ( astelehen , astearte eta asteaazkenero bezela ) , Bertatik bertara ikusi nuan , eta pena ematen badit ere , asko poztu nintzan beste hiru saio geiago ditugula entzutean .

    Patxi hiretaz gogoratu nituan !!

    Goraintziak danoi , nere anonimotasunetik

    ResponderEliminar
  12. > ze programaren ondoan ipini behar dituzte beren marrazki bizidunak gaueko bederatzietan??

    Jaietan dagoen auzoren bateko "alevin" mailako pilota partiduak. EITBn ez bait zaio gure kirol nazionalari arreta handirik egiten.

    PD: Bestondoa daukadan egunetan (igandeak batik bat), pilotak horma jotzen duen bakoitzean buruak eztanda egingo didala iruditzen zait.

    Izan untsa!!

    ResponderEliminar
  13. Eta, hau guztia irakurri ostean galdera bat geratzen zait neri Patxiri egiteko: Bertatik Bertara amaituko da eta zu eta Estitxu nola elkar ezagutzen zareten ikusteko aukera barik lagako gaitxuzte? Azkeneko saio horretarako polita litzateke bada...

    ResponderEliminar
  14. Marijo:

    Lehenago ikusiko dezu Miguel Sanz Eusko Gudariak kantatzen, Patxitrapero telebistan Estitxuren ondoan baino.

    Gauza polita litzateke gero, baina ezinezkoa guztiz, arrazoi askorengatik.

    Bata, askotan esaten dedana, hau plaza txikia dala. Blogariok gutxi gera oraindik. Hemendik kanpora, ez gera albiste, eta merituak albiste izateko ere... Ez dakit ba.

    Beste bat, seguruasko nahikoa saturazio baduela neska honek nerekin dagoeneko, susmoa daukat.

    Plaza txikitzat baitaukat hau, apenas inork irakurtzen ez dituen lerroak. Etxeko intimitatean idatzitako ibilbide motxeko burutazio eta sentipenak...

    Zu lasai hala ere. Nik komunikazioaren munduko Matias Prats bat izateko asmoa daukat. Iritsiko da egun hori, zeinek daki. Auskalo zer dakarkigun etorkizunak ;-)

    _

    ResponderEliminar
  15. Ez dute lotsarik etb-ko hauek. Zinez saio bikaina iruditzen zitzaidan. ETBko onenetarikoa. Orain ez dakit zerekin ordeztuko duten, ziurrenik arestian norbaitek esan duen legez ero eta bero-rekin edo aspaldi hildako Joxe Pelipe Auzmendiren saio berriarekin agian? Zelan da?, erletxea edo halako zeozer.

    Laster teknopolis, Kalaka eta halako programa onargarri (edo ikusgarri) hauek guztiak kenduko dizkigute.

    ResponderEliminar