2006-06-07

Antikristoaaaaaaa!!

Gaur lorak botatzeko zakua gorde, eta beste hari-mutur batetik tira egitera noa. Estitxurekin hasiko naiz hala ere...

Zer? Purrustadak? Gehiegitan aipatzen dedala?

Ba jun zaitezte ohitzen, aurki blog honi beste izenburu bat ipintzera noa ta:

Patxitrapero eta Estitxuren bloga.

Ezeeeeeeeetz, ezeeetz, lasai… Broma da.

(Broma da???)

_________


Zuzen zabiltzate. Ez naiz objetiboa. Sorginduta nauka, ezin hari buruzko iritzi zuhurrik eman.

Baina bai onartuko didazue, ni zuek baino urrutiago irits naitekeela. Zuek – zuetako askok behinik behin - kanpoan geratzen zeraten bitartean, ni barrurago ailegatzen naizela.

Duela gutxi adibidez. Liburu bat eusten ikusiko zenuten, besterik gabe. Baina ez ba: ezkerreko eskuaz eusten zuen bitartean, eskubiko eskuaz fereka egin zion, goitik behera...

Poesia hutsa. Fijatu zineten?

Ez, ez zineten fijatu. Atzo inor gutxi fijatu zan bezela, gure neskatxari sartu zitzaion ikaraz.

Atzo, bai. Bertatik bertaran. Bukaera aldera, atzoko egunari buruzko erreportaia, 6-6-6, egun sonatua. 2006ko ekainaren seia. Antikristoa jaio zan atzo. Fatimako hirugarren profezia. Apokalipsia. Itsasoak lurra estaliko du. Apenas inor geratuko da bizirik gure planetan…

Nekez egin daiteke erreportaia bildurgarriagorik. Ikusi egin behar zenuten nere ondoan neukan umearen aurpegia, gaixoari sartu zitzaion ikara. Pentsaizue nolako ikaragarria zan erreportaia, ni ere ikaratu nintzala!

Musika egoki batek, segidan ziztu bizian jarritako irudi ikaragarri kopuru jakin batek, giroari propio egokitutako ahots batek, hitz aukeratuz betetako testu laiotz batek… Mirariak egin ditzake. Limoizko yogurraz ari daiteke, txantxangorrien begirada xamurraz, berdin da. Ondo sukaldatuta, izugarrizko produktu bildurgarria lor daiteke gaia edozein dala ere, horretara jarrita.

Ea, zuzen gaitezen pixkat:

Alde batetik: Bertatik Bertarako zuzendaria, zertan ari zinen pentsatzen atzo? Ezin da umeen ordutegian horrelako produktorik erakutsi.

Bigarrenik: zuk uste dezu Bertatik Bertarako ikusleei halako bildurra gorputzean sartuta, atzera bueltatuko zaizkizula? Kasu egin gaurko programaren audientziari, badaezpadaere.

Hirugarrenik: baina baina... Nola eman dakioke sinesgarritasunik Fatimako profeziei? Nola esan/erdi-esan daiteke, aurreneko bietan asmatu egin zuela? Hirugarrenarekin asmatzen ari dala?

________


Sineskeriek bere alde lasaigarriak dituzte, nola ez ba. Hala nola:

- Bada zerbait gure gainetik, jainko bat. Ez gera arima galduak, nunbaitetik gatoz, nunbaitera goaz.

- Hau lasaitua. Destinua idatzita dago. Gauzek ez dute erremediorik eta, zertarako saiatu? Zertarako nekatu? Zertarako ahalegindu hobetzen?

________


Lasaitasun hori, heriotzari begirakoa da ordea. Bizitzan zehar, siniskeriek, bildurra barreiatzen dute, bildur paralizagarria, bizitzen uzten ez dizun bildurra.

Nostradamus, munduaren azkena, gogoratzen? Orain antikristoa, besterik ez genuen falta.

Santamariamadrededios!

Okerren okerrena da, gizakiak hain aintzat hartzen dituela siniskeriak, itsu-itsuan sinisten dituela azkenean.

Atzo, milaka eta milaka umeren amak munduan, errezeloz begira jaioberriari. Nerea ote da antikristoa??

Tira, bere grazia ere badu kontu honek. Imajinatu:

2026 urtea. Mundu mailako 2006-06-06 ean jaiotakoen biltzarra. Danak errezeloz alkarri begira. Zein ote da antikristoa? Jebi-metal hori, pintxoz beteta? Ez, itxura goxoa behar du izan, maltzurra, Opuseko baten itxura behar du izan…

_______


Umiltasuna gauza haundia da. Ez dakigu egia esan zer geran, gure izaera eta inguruaren oso zati murritza baino ez degu ezagutzen. Beste dimentsio batzuk ba omen daude, oraindik imajinatu ezin ditugun gauzak…

Baina gaur egun, dauzkagun datuekin, ez al da errexago pentsatzea, tximu hutsak gerala??

Ez al da askoz logikoago, Fatimako haurrei baino, Eli Laztangureni sinistea?

Kixmi blogeko mezuak irakurtzearen poderioan, gero eta gehiago konturatzen naiz tximu hutsak gerala. Gero eta apalagoa naiz, gero eta umilagoa, siniskeri-harropuzkerietatik urruti…

Lasai lasai bizi naiz.

_______


Aproposito… Tximuez ari gerala…

Blogosferako zein pertsonaiaren antza hartzen diozue tximu honi?

Saria nere irudipena zein dan asmatzen duenarentzat.


_____


Eta orain, atzo bildurrak airean geratu zinen horri:

Egin kasu traperoari: bilatu bizitzari bere xarma. Ez ibili ur sakonetan. Grazia, zuk uste dezuna baino azalerago dago, ageri agerian dago.

Ikusi bestela:



_____

6 comentários:

  1. Aiba, Patxi! Ni antikristoren lehengusina naizela konturatu ez naiz, ba, zure artikuluan hainbeste "sei" ikusi ondoren!
    Hau da ezustekoa!! :-)

    ResponderEliminar
  2. Ez ahaztu Joe Cockerrek antikristoari eskainitako abesti hura: "Sei-sei seeei..."

    ResponderEliminar
  3. Aspaldiko, Patxi!
    Nire ustetan ere...ez dakit nondik nora baina Markos Zapiainen tankera hartzen diot...tximuaren zentzurik onenean beti ere.
    Ze hirea egia esan...ez zaukak larregi, ez.

    POrtzierto, lastima hi emakumea ez izatea eta 40 urte baino gehiago ez izatea ez? Bestela...pirineotan "Estiatzeko" aukera aparta izango huan!

    muxu handi bat hemendik.

    ResponderEliminar
  4. Zer da okerrago, frogaezina izan arren egia izan daitekeela uste duzun zerbaitengan sinestea? edo sinesten duzuna egia dela pentsatu, eta sineskerietatik urrun zaudela uste izatea?

    Bertatik Bertara saioak, "pseudo-misterioez" hitz egiten hasi den bakoitzean, izugarrizko hanka-sartzeak egin ditu (erlijioaren inguruko gauzetan batez ere). Nahita edo nahi gabe, ez dakit... Zuk aipatutako bideoa ez nuen ikusi, baina aipatu duzunagatik, egun horretan entzun nituen astakeria guztien harian joan zela dirudi. Hasteko, fatimako hirugarren "sekretuan" ez da 666 zenbakirik aipatzen, ezta datarik ere. Zinean "La Profecia" pelikula estreinatzearen ondorioz sartu dizkiguten gezur guztiak, asmakizun hutsa dira. Imaginatzen dut, inork ez duela sinetsi antikristoa jaio zela edo horrelakorik, baina bai sinetsi dutela, apokalipsiaren eta beste gauza batzuren inguruan esan diren GEZUR ugarik fundamentu biblikoa dutela. Apokalipsiaren liburua literalki hartuz gero ere (eta ez da literalki hartzeko...), ez da datarik aipatzen, ezta data horrek 666-arekin zerikusi zuzenik duenik ere. Gainera, Ebanjelioan espresuki aipatzen da honakoa: "...egun eta ordu haien berririk ez du inork, ez zeruetako aingeruek, ez Semeak, Aitak bakarrik baizik". Beste gauza negargarri asko ere entzun nituen, baina, badirudi marketinak edozer sinestarazten diola, sineskerietatik urrun dagoela pentsatzen duenari ere.

    ResponderEliminar
  5. Sei:

    Ni oraindik ulertu ezinean nabil nola dan posible zu hainbeste saltsatan egotea, eta denetan nabarmentzea. Hemen trukoa dago. Aukera hauek daude: a) ispiritu santua zera, b) deabura zera c) paktoren bat egin dezu batarekin zein bestearekin.

    Blog hartan azaldu zan argazki hura... Begiak gorri gorri, hain bildurgarri... Uste det badakidala zein dan erantzun egokia... ;-)

    Eli, lanean daukat emule, ea bueltan abestia ekartzen didan.
    Badaukat jakinmina, ze abesti ote dan.

    Saretxu: ikusi nuen bai Vignemaleko erreportaia. Dana dala, ni ez naiz alturazale. Nekez topo egingo genuen han.

    "Estiatu" hitzari kutsu sexual haundiegia hartzen diot Saretxu, eta gaur dagoen sargoriarekin...

    ;-)

    anonimo laguna: hainbeste idatzi da, eta hainbeste interpretazio egin daitezke...

    Gogoan daukat erreportaian bai aipatu zutela bat baino gehiago diru asko egiten ari dala kontu honekin. Nik ere ez det hura hitzez hitz gogoratzen, baina jaso nuen inpresioa bai.

    Mezuan aipatzen dedan ume hori, gaixo zegoen, ez zan ikastolara jun, hurrengo egunean ere ikusi zuen Bertatik Bertara. Oraindik gehiago bildurtu zan.

    Traperoterapia erabili beharko det egun batzuetan!

    Eskerrikasko hemen zure iritzia uzteagatik.

    ResponderEliminar