2006-06-27

Aprobetxatu orain ze...

Nere politt honi buruz hitzegin nizuen aurrekoan, eta erakutsi nizuen Bilboko bideo hura.

Esaten nuen, neska txiki honek baduela artista sena bere baitan, nere erretiroa ziurtatuko duela. Ba ez da artista bakarrik, gehiago ere bada. Pentsalaria ere bada, edo pentsalaria ez bada, azkarra bera bezelakoa bai behintzat.

Azkenaldi honetan, ikustekoa da, beste zoro honekin…





Ze ondo moldatzen dan, eta ze nolako parreak egiten dituzten alkarrekin. Egun guztia erokeriak egiten, egun guztian parrezka.

Ba, hauxe esan zion atzo bertan, neskatxa parre-arin honek mutilzoro parre-arin honi:

- Aprobetxatu egin beharko degu orain ondo pasatzen, ze haundiak izaten geranean serioak bihurtuko gera.

Harrapazan.

Ez dakit seriotuko zaigun neskatxa, baina orain guztiz zoriontsu bizi dala, ezin ukatu. Froga zientifiko batzuk hemen, klikatu irudiaren gainean:





____


Jende serioaz ari gerala...

Gaur serio xamar abiatu naiz lanera. Baziren ni baino kopetilunagoak ordea, goizeko zazpiretan.

Berarekin pasatzen baititut ordu asko eta asko, atetik sartu orduko igerri diot oso egun txarra zeukala, nere lankideak.

Aldagelara jun natzaio bisitan, egunonak ematera. Egun txarra zeukan bai.

Atzera bulegoan, parretxo batzuk entzun ditut aldagelan. Indarra hartzen jun diren parretxoak, algara bihurtu diren arte.

Irten dira nere bi lankideak aldagelatik, haren parreak, egun txarra zeukan harenak! Bestea ere irriparrez zegoen.

- Zer zabiltzate parrez?

- Ez, ezerrez ...

Ni ere parrezka hasi naiz, arrastorik izan gabe zergaitik ari ziren parrez, haien parre-iturriak kutsatuta.

Ezin eutsi gizonak parre-algarak.

Irten det kalera…

Egunaren argitasunak ekarri dit behar nuen argitasuna:

Laneko poloa alderantziz jantzita neukan. Orduerdi bai jantzi nuela, oraindik konturatu gabe. Kabroiak halakoak, ez zidaten ezer esan behar. Alde egin behar zuten kalera ezer esan gabe. Beste norbait azaldu eta nere lepotik parre egin zezan gustora.

Eguerdian esan dit:

- Joe Patxi. Nik neukan biharamonarekin. Eguna alaitu didazu. Goiz guztian aritu naiz parrez, zure poloarekin akordatuta.

________


Nagusientzako oharra, astelehen goizetarako:

Zure langileei eguna alaitu nahi diezu? Goiza burumakur, ajea dominatu ezinean baino, lanean guztiz gogotsu eta produzitzen euki nahi dituzu ?

Jantzi aldrebes nikia, edo txintxilik eraman bizkarrean emaztearen sujetadorea.

Despiste bat izan dan itxurak egin…

Nik gaur goizean bezela

;-)


Ttak: , ,

___

Sem comentários:

Enviar um comentário