2006-06-28

Bukatu da

Buruak hizkuntza bat erabiltzen du, eta bihotzak beste bat.

Buruak dio, bizitzak aurrera darraiela. Bizitza hor dagoela, nunahi, nere inguruan. Ez dagoela begiak zabaltzea besterik.

Blog hau askotan zabaltzen saiatzen dan mezua:

Bizitza ondo ederra da. Hartuizu.

Bihotzak zer dio ba? Ez, gauza bera dio… Baina…

Hortxe dago oraintxe, egunotako eguraldiaren moduan:

Triste antxean.


___________


Mundu itxi xamarra da bakoitzarena. Egunero kale berberak, jende berbera, ibilbide berberak…

Orduerditxo batez, astean hiru egunez, beste toki batzuk, ibilbide batzuk, beste jende bat aurki nezakeen. Nereak ere izan zitezkeenak, nereak ere badirenak.

Hemendik aurrera, halakorik ez.

Berari buruz zer esan… Akabo bere begiei erreparatzea, ea ze umorez zegoen. Akabo bigarren zentzurik izan zezaketen esaldien bila ibiltzea. Akabo lehen plano zoragarri hoiek. Akabo sorginduta telebistaren aurrean geratzen nintzen momentu benetan xelebre hoiek, irriparre xelebre hori ezpain-ertzean txintxilik nuela…

Akabo mirespena bere kaleko erreportaiekin. Gordetzeko modukoak ziren baina gorde ez ditudan emakumeei egindako sail zoragarri hori…

Akabo mirespena egunero, bere ikuste soilarekin…


______________________


Bukatu da bertatik bertara...

Baina Estitxuk hor darrai.

Eta ni ere bai.

Eta jakina…

Songoku ere bai!

Estitxu!

Helduiozu zuk tximetatik. Nik orkatiletatik. Ea Tokioraino!

Ieuuuuuuuuuuuuuuup!!!


Ttak: , ,

_______

9 comentários:

  1. Momentu ahaztezin bat:

    Ni etxeko egongelan programaren bukaera ikusten, bertso zoragarria amaieran. Hiru umeak sukaldean ziren. Han nun ikusten ditudan pasiloan, kristalaren atzean, begira, ea negarrez hasita nengoen...

    jajajajaja!

    Malko erdi bat bai erori da. Momentuak merezi zuen.

    ResponderEliminar
  2. Nerire bertso zoragarria iruditu zitzaidan .

    Esan didatenez , Estitxuk bere programa Propioa eukiko omen du "Cuatro" katean .

    Berak unibertsitatean ikasitakoa eta Telebistan hartutako experientziak bat egingo dutena .

    Zorionekoak gu .

    Animo Patxi !

    ResponderEliminar
  3. iep!
    lasai patxi! abendurarte ez omen du programarik edukiko baina gero ikusiko da. zu lasai, berriz ere ikusiko duzu estitxu pantaila aurrean, eztute etbtik botako, hori bota ezkero bertze hameka bota beharko zituzten eta
    animo ta ongi segi!

    ResponderEliminar
  4. Lasai Patxi! Segur aski berriro telebistan ikusteko aukera izango dezu eta. Animo!

    ResponderEliminar
  5. Oraindik ez diot zentzurik hartzen ETB-k zuen saio onena, nere aburuz, bukatzeari.

    Erabat emotiboa izan zan Estitxuren azken kiñua, bertsoa, irribarretxoa, eguraldia bezala erdi triste zegoela esan zuen unetxoa, furgoan sartu eta inoiz arte aldegin zutenekoa, bere azken "kontent bizi"-a...

    aiiiii(hasperen)...zer eginen diogu ba! San Ferminetako berezian eta aste nagusietako suetan ikusiko al dugu?

    Auskalo.

    Baina lasai...beti geratuko zaigu....


    GOENKALE!!!

    ResponderEliminar
  6. Aupa koadrila!

    Oraindik hemen nago, irriparre honekin, ezpain muturretik ezpain muturrera:

    Supernanny euskalduna! Ez det ikusi, entzun bakarrik. Korrika abiatu naiz pasilotik sukaldera, berandu iritsi naiz.

    Uztailaren... ez dakit noiztik aurrera.

    Besterik ez nuen behar. Umeak, nere pasioa, Eta Estitxu... (zer esan berri det? pasioa??)

    ;-)

    _

    ResponderEliminar
  7. Erosizak aizu! aldizkariaren uda honetako alea ;-)

    ResponderEliminar
  8. Aizak, Traper: Badakik atzo non egon nintzan? Lesakan. Eta nor ikusi nian?

    ResponderEliminar
  9. patxilurra:

    Espero det benetan Ane Igarteburu ez izatea, pamela arroxa batekin. Jun dan urtean utzi nion eta oraindik ez dit bueltatu.

    b aukera: Jozulinek Aizuko aldizkarian aipatzen duen hori izatea.

    Zorionekoak zure begi niniak. Nereak izan balira han bere parean zeudenak, oraindik haien bila nenbilen. Salto egingo zuten han zegoela konturatu orduko

    ;-)

    ResponderEliminar