2006-06-13

Donostian goizpasa

Mezu hau aldiriko tren baten moduko zerbait da. Badakizu aldiriko trenak nolakoak diren. Luze xamarra egin dakizuke bidaia; baina, badakizu aldiriko trenek zer duten. Beti dira abentura, eta beti ikas dezakezu zeozer.

Nahi dezun geralekuan jetsi. Salto egin ere bai geralekuen artean. Gauza segurua da.

_____________


Zumarraga - Donostia.

Ezin jungo zera kotxez Patxi. Askoz garestiagoa da. Eta lehenago iristen zera, kontutan hartuta ez dezula bertara iristean aparkaleku bila orduerdi ibili beharrik.

Askoz entretenigarriagoa da gainera.

Kotxez adibidez, ez zaizu holakorik pasako:

Zure bagoian bada mutil zelebre bat. Bitakoren bat: edo burua nahastu xamar dauka, edo ez du gainerantzekook emititzen degun frekuentzia berean emititzen. Kontua da trenean danak isil-isilik goazela; eta berak ipintzen duela musika:

- MECAGUENDIOS!!!!

Danak salto! gure eserlekuetan, bost minuturo, gutxigorabehera. Jendeak lehenengoetan atzera begiratzen du, hain adierazpen sakonaren egilea zein dan jakite aldera. Gero ez. Gero jendeak badaki mecaguendiosetik aurrera ez datorrela ezer, ez dakit ba, muturrekoren bat, kristal puskaturen bat, holako zerbait. Burua nahastuta daukala baina ez dala arriskutsua, alegia.

Giroa pixkabat gozatzeko, hegoamerikar bat eseri zait aurrean, emakume matxarda bat, bere lagun batekin. Halako gauza polita dio:

- Ay qué pena que no esté la Mila. No sabes tú lo enamorada que está del pica. Yo le digo: no sé, dile algo! No me hace caso, la muy tímida, qué tonta!

- ( Klik. Klik. … Klik.)

Aspaldiko bi ezagunek topo egin dute hurrengo geralekuan. Alkarri bizitza kontatzeari ekin diote. Filosofia dosis haundiak, nostalgia apurtxo bat, tristura beste apurtxo bat, parre algara batzuk…

Zeinek behar du irratia?

________


Iritsi naiz Donostiara. Hamaikak eta laurdenetan daukat hitzordua.

Orduerditxo bat daukat. Zer egin?

Zor bat kitatu, adibidez. Izeba Pilar hil zanetik ez naiz haren atari paretik pasa. Ukazio moduko zerbait. Ez banaiz haren ataritik pasatzen, hil ez balitz bezela da, neurri batean.

Patxi, urte asko pasa dira ordea…

Atea guztiz berrituta dago. Esango nuke sei hilabetero ematen diotela barniza. Barrurantz eraman det begirada atariko ateko kristalean zehar. Ez du ematen tia Pilarren ataria. Iluntasunik ez, mende hasierako baldosarik ez, egurrik ez. Igogailu bat dago sakonean. Dana da zuria, marmola.

Oraingoan bai, agur tía.


_____________



Koldo Mitxelena kulturunea. Urteak bertara sartu gabe. Gogoratu ere ez zertarako sartu nintzen bertara garai urrun hartan. Erakusketa bat dago hirugarren solairuan. Egin daiogun kuku txiki bat…

Sartu naiz barrura, igo naiz bigarren pisura…

Nola igotzen da hirugarrenera? Eskilara txiki batzuk daude liburutegiko beste atal batera, baina garbi ikusten da hirugarren pisua gorago dagoela, eta ez dagoela bertara igotzeko eskilararik; edo nik behintzat ez ditut ikusten.

Igogailua nere parean. Goazen barrura.

Fenomeno Patxi. Sartu orduko atea itxi da, botoiak ez dabiltz. Barruan itxita geratu ez naiz ba! Zer da txartelak sartzeko traste hori?

“Barruko langileentzako bakarrik. Erabili zure txartela”

Akabaramos.

Ta nola irtetzen da bat hemendik? Igogailuak ez du egiten ez gora, ez behera. Donostiako bero guztia igogailu horretan kondentsatu da.

Pazientzia Patxi.

Pazientzia???

FUUUUIIIII!! Alarma. Motx, ez dezagun inor bildurtu goizeko ordu hauetan.

Woody Allenen filme batetik aterea zirudien langile batek iriki dit atea, eta azaldu dizkiot nere zalantza labirintikoak. Oso jatorra gizona, ulertu dit. Eskilaretan behera bidali nau.

Astelehenetan itxita erakusketa, nola ez ba.


________


Kanpoan, hara! Aspaldiko ezagun batekin egin det topo.

- Zenbat denbora ikusi gabe!
- ¿
- Ez zera nerekin gogoratzen?
- ?

Egia esan, hogei urte pasa dira. Alkarren lagun batzuk aipatu dizkiot, garai bateko batailatxoak… A bai bai. Bien bien… Han geratu da gizona neri begira, bizitzan lehenengo aldiz ikusi banindu bezela.

Holako egoera xelebreak ondo egoten dira harreman polit bat hasteko (ber-hasteko), baina atzokoa ez baitzan nere eguna. Bere sei urteko safarien barruan ere, goi-exekutibo bat dirudi. Oso lanpetuta gizona.

- Agur Mikel.
- Agur bai, agur…


________


- Bai, barkatuko dezu, badakit ordu honetan daukazula hitzordua, baina ikuskaritza talde bat etorri da, eta ezingo dizu atenditu. Itxoin egin beharko dezu.

- Itxoin? Noiz arte itxoin?

Neskari hitzordu hori izateko egin behar izan ditudan eskari, konbinazio eta prerrogatiben zerrenda luzea azaldu diot. Ulertu dit, eta bere nagusiarengana jun da nere egoera bereziaren berri ematera. Oso jatorra neska. Bazekien zein izango zan bere erantzuna.

Bere nagusiaren purrustada-estuasuna ikusi det, zutabearen atzean. Ezin dio ikuskaritza taldeari edo dana-dalakoari itxoiteko esan. Bisita garrantzisua da.

- Bueno, emaidazu erreklamazio orri bat orduan, total, denbora daukat, hura betetzen pasako det.
- Ez daukagu… Oraindik.
- Bueno, ba emaidazu orri zuri bat.

Amorrua behatz punttetan konzentratzen zaizunean, oso gauza zaila izaten da zuzen idaztea. Segituan erabaki det alperrik ari nintzela hura idazten, ez baitzan egongo gizasemerik hura ulertuko zuenik.

Ezin utziko nuen amorru hura nere barruan. Ez nagusiari, ez idazkariari. Ahal bezain gizabidetsu, ikuskaritza talde-dana-dalakoari zuzendu natzaio. Esan diet, nahiko ozen egia esan, badaezpadaere haien artean gorrik edo baldinbazan, nik hitzordua neukala, eta lehenago nengoela.

Ikuskaritza taldearen gainetik salto egin, eta oso ondo atenditu dit hango nagusiak. Bost minututan, ezin zidala lagundu esan, eta Diputaziora juteko aholkatu dit.


_____________


- Bai, egunon, kontsulta urbanistiko bat egin nahi det.

Ez da sarri egiten dioten galdera.

- Bai e… Jun… Jun hirugarren pisura.

Eskanerra, DNIa… Aizue, bati jartzen zaion delinkuente aurpegia holakoetan.

Igogailua? Ez ez, hobeto ez. Gaur ez. Kirola Patxi. Goazen eskilaretan gora.

Norbaitek azalduko dit, zeinek asmatu zuen Entreplanta izeneko gauza mugagabe hori? Enteplanta? Entre qué planta?

Hiru zirelakoan, lau, lau pisu.

Iritsi naiz, harnasestuka. Hango idazkaria izan daitekeen gizon bat dago han, pasiloaren bukaeran. Masailak bete beteta.

- On egin! – nik –

- ( - CRRUMPH… Ya viene este… CRRUMPH… a joderme el albaricoque…) Qué querías?

- Sí, venía a hacer una consulta urbanística.

- Cómo?

(nere artean. Aber eraikuntzaz konfunditu naizen. Polikiroldegi batean ote nago?)

Ondokoari galdetzen dio.

- No, aquí es ganadería y carreteras. Urbanismo está en Benta Berri. Encima de tráfico.

Tiiiiiiiiira ba.

Harreran:

- Aizu, segundu bat. Urbanismo Benta Berrin dago. Hirugarren pisuan abeltzaintza eta errepideak bakarrik.

- Eee? Aaaah… Bai… Barkatu e?

Bai neska. Barkatuko ez dizut ba. “Despiste bat” edozeinek dauka.

__________


Antiguo ez da Donostia. Haize orraziaren eragina izango da. Lehenbizikoan aurkitu det eraikuntza, lehenbizikokan atenditu didate, nere etxea baino haundiagoa dan bulego argitsu batean, administrazioko funtzionariorik saiatu eta jatorrenak.

________


Eta bukatzera noa, aldiriko tren bat baino, mezu hau expreso-largo-recorrido baten itxura hartzen hasi baita.

_

2 comentários:

  1. Oooooi! Zelako gustoa irakurten aspaldiko ñoñostiko kontakizunak: euskotrena, koldo mitxelena, antiguo, haize orrazia... Trankil Patxi, neu be laste hasiko naz hamengo abenturak kontaten, momentoz argazkixak ordenaten nabil eta nundik kontaten hasi pentzaten. Muso handi bat aspaldiko partez, mmuua!

    ResponderEliminar
  2. Magali!

    Hotz pixkat ekatzu honuntz zatozenean.

    Irrikitzen, zure abenturak irakurtzeko :-)

    ResponderEliminar