2006-06-03

Enkargu bat

Lagun batek enkargutxo bat egin dit gaur:

- Patxi, idatzidazu gauza polit bat, aspaldiko lagun batentzako.
- Ze motatakoa?
- Maitasunezkoa.
- Nolakoa maitasuna baina?
- Ba… Sekula itzaltzen ez dan hoietakoa.
- Horrelakorik ba al da ba? – galdetu diot –
- Patxi, jakina. Ez nizun eskatuko bestela.

Begiak itxi ditut.

Batere ahaleginik gabe, irtetzeko zain baleude bezela, hitz hauek alkartu ditut:

___


“Esaten dute, erretzaile izandakoa beti izango dala erretzaile, tabakoa utzita ere. Beti izango duela, urteak erre gabe pasata ere, zigarro bat pizteko gogoa.

Halaxe pasatzen da asko maite izan dituzun pertsonekin, beste inork ez bezela bete zaituzten pertsonekin: urteak dira jun zala zure ondotik; arrastorik txikiena ere ez nun dabilen, zertan, zeinekin…

Ez zaizu itzaltzen inola ere, harekin egoteko gogoa, guzti hura berriz sentitzeko gogoa.”

_

1 comentário:

  1. Kaixo Patxi!
    Idatzi duzuena ez dut inon entzun eta ondo dagoela iruditzen zait, hala ere, pentsatzen dut horrelako gauzak bakoitzak idatzi behar dituela. Ondo segi!

    ResponderEliminar