2006-06-28

España! España! España!

Hau pena. Galdu egin du Españak.

Pena daukat. Ez nuen galtzea nahi. Tira, ez nuen partida hau galtzea nahi, eta hurrengoa ere ez. Ezta hurrengoa ere.

Patxitrapero Españaren alde? Bai zera!

Ba bai bai. Españaren alde bai…

Gehiago esango det: Ez bakarrik Españaren alde. Baltasar Garzon bera ere sinpatiko zait, eta Jose Maria Aznar zeresanik ez. Kariño potoloa diot gizon txikiari.

Ummm…

Irakurle batzuren tripa-errea sentitzen ari naiz…

Zaudete, zaudete. Erantzunen laukiak irainez eta amenazuz bete baino lehen, utzidazue nere sentipenen loreari hostoak kentzen.

Ea, goazen Donostiako tren geltoki ingurura. Lagunduidazue.

Asteguna da. Jai eman dizute lantegian. Trenez jun zera Donostiara. Egun guztia zuretzako daukazu, zorionekoa zu. Irten dezu trenetik, abiatu zera zentro aldera… Maria Cristina zubiaren erdian zaudela, konturatzen zera bapatean, ez daramazula jai daukan paseante baten ibilera mantsoa. Alderantziz, zure pausoa presatia dala, trena galtzera bazindoazi bezela..

Nolatan baina?

Jakina. Asteazken bateko goizeko bederatziak bostgutxi baitira, lanera baitoa zure inguruko jende multzo serio-korrikalari guzti hori. Ibilera presatia kutsatu dizute.

Inguruak xurgatu zaitu, udako zirimolak apo txikia bezela.


__________


Goazen orain beste norabait: Mediterraneora. Egoera bitxi baten epizentrora:

Oporretan zaude. Emazteak/senarrak ez du gauean irten nahi izan. Zer zabiltza zu goizeko bostetan diskotekako erreserbatu horretan hain umore onez? Txispatuta zaude. Zure ondoan ere badago norbait txispatuta. Neska/mutil katxarro hori, zurekin dantzan eromoduan jardun duena. Ez da posible. Zuri begira daukazu benetan? Lentilarik gabe irten da? Bere eskua da zure izterrean pasiatzen ari dana?

Muxuka hasi zerate, nerabe hormonapolisaturatuen gisara.

Zure emazteak ez daki. Ez daki bere loaren goxoan, inguruak xurgatu zaituela, udako zirimolak apo txikia bezela.

________


Klaro ba. Horixe gertatzen da ba Españako selekzioarekin.

Futbola gustatzen zaizu, eta ez daukazu zure koloreak eramango dituen ordezkaririk, historiaren mus partidan oso karta txarrak tokatu zaizkizulako, zer egingo zaio ba. (Aragoi ere zurea izan zitekeen, akitania ere bai, baina ez ba, destrebiñatu ere egin zintuzten behinola)

Telebista pizten dezu. Zer dago ordu guztietan, kate guztietan? Españako selekzioa. Ze paperean bilduta?

Aurkezle baikorrak, aurkezle alaiak, aurkezle sinpatikoak. Jende multzo haundiak dantzan, guztiz animatuta, jai-giro izugarrian. Jokalari begi-txinpartatsuak, musika xelebre parrekutsagarriak…

Bai, badakizu Españako selekzioa dala. Zuk independentzia nahi dezula, ez dezula ejerzitoa, polizia, Borbon familia mantendu nahi, ezta euskaldunez betetako hamaika kartzela ere España guztian zehar sakabanatuta. Españan, jende jatorraz gain, erruz daudela intoleranteak, euskaldunoi batere errespeturik ez digutenak, guk euskaldun baino ez degula izan nahi inola ere onartuko ez dutenak, beraiek ezarritako legeen mendean gaituztenak…

Baina zure barruak bat egin nahi du pozarekin, baikortasunarekin, dantzarekin, indarrarekin, txinpartarekin, musikarekin, taldearen beroarekin… Bat Españako selekzioarekin.

Inguruak xurgatzen zaitu, zirimolak apo txikia bezela.

__________


Baltasar Garzon. Lege guztien gainetik, bera nagusi. Bera jaun eta jabe. Bera boteretsu. Bera ahalguztidun. Bera irmo, suntsiezin…

Zeinek ez dio sekulako inbidia? Baita inbidia zer dan ahaztuta daukaten hoiek ere. Nik ere inbidia Baltasar Garzoni. Nik ere Baltasar Garzon izan nahi nuke…

Ematen zaigun haren irudia: hain da miretsia! Españako selekzioarekin bezela. Toki guztietan, telebista kate guztietan, ordutegi guztietan goraipatua, laudatua, maitatua…

Sinpatiko azkenean.

Hain da haundia zirimola. Bere gaiztokeri eta makurkeria izugarria bigarren mailara pasatzen dala, zure ahaleginen gainetik, zuk nahi baino momentu gehiagotan...

Aznarin. Hain txikia, hain moñoñoa, hain maitagarria. Famosako panpin bat dirudi. Grazia egiten du. Eta Baltasar Garzonen dohai hoiek guztiak ditu gainera. Boterea, segurtasuna, ausardia… Gutako edozeinek sarri hain exkax sentitzen ditugun eta hainbeste behar ditugun dohai hoiek…

Zeinek aurre egin, zirimola karibear baten indar zentripetoari?

Nik selekzioak aurrera egitea nahi nuen. Jai giroak segi zezala, dantzak segi zezala, alaitasuna izan zedila nagusi, egunkari eta telebista kate guztietan…

(Zaleak! Zale zabar neuronabakar hoiek! Isil daitezela, faborez! Ez ditzatela zapuztu nere sentsazio polit hoiek!)

Baina hori bai..

Gal zezatela finalean.

Inbadituko gintuzten bestela.

(Noiz kenduko zait azpikontzientetik jeneral golpistez beteta dagoela Espainiako ejerzitoa?)

Ttak: , , , , , , ,

___

3 comentários:

  1. "Futbola gustatzen zaizu, eta ez daukazu zure koloreak eramango dituen ordezkaririk".

    Munduko Txapelketa honetan ez da hori gertatu izan. Euskadiko selekzinoaren koloreak, goitik behera, eroan dituelako Mexikokoak aurton. Dále duro a ese chango!

    ResponderEliminar
  2. Baina nola, Patxi??? Ez al zenituen, ba, beste hamaika gauza egin behar atzo ordu horietan???? Ba nengoen ba ni!!! :-)

    Nik cuatro-a jarrita izan nuen. Partidua hasi aurretik parrez lehertzen egon nintzen komentaristarekin (baina le-her-tzen,eh!). Eta bukatu zenean, "ni te cuento"...

    ResponderEliminar
  3. Ondo egongo zan España-Mexico finala. Mexicok irabaziko zuen, eta Ibarretxek mexikarrei emandako maletinen frogak aterako zituen Grande Marlaskak.

    Sei, sinistuidazu, ez det mundialaren minutu bat bera ere ikusi. Ze ordutan izan zan partidua?

    Xabi Alonsok negar egin zuen?

    ResponderEliminar