2006-06-16

Euriya!

Gizakia ura da, ehuneko... Ez dakit oraintxe zenbat zan, 87, 90... Ez du gehiegi inporta. Bai inporta izaten dit neri baina haren eskasiak, hain zuzen urik ikusten ez dedanean nere inguruan aldrebestu egiten naizelako. Aldrebestu, mikaztu, ozpindu, gogotxartu...

Larritasuna, ni ura izanda, nere inguruan hura falta dalako.

Poztu egiten nau beti lehorte baten ondoren euriak.

Poztu, suspertu, berrindartu...

Eta lasaitu.

7 comentários:

  1. Bideo freskagarria, Patxi, benetan. Eskerrik asko.

    ResponderEliminar
  2. Euria da-ta, euria da, HEY!
    euria da-ta, euria da, Euskal Herrian!!
    Sekulako gogoa zaukaat euripean parateko. Bideo oinaztagarria, Trapero!

    ResponderEliminar
  3. Apa Trapero !!
    Ni urik gabere ezin bizi ... eta itsasorik gabe ... itsasoaren usairik gabe ... olatuen soiñurik gabe ...
    Psntsa , gaur aterkerik gabe etorri nauk lanea !! busti busti inda , baiña gustora !!

    Onena haiz !!!

    ResponderEliminar
  4. Ai...euriaren esperoan horrenbeste denbora...horrenbeste plegaria...baina ikusiko bazenute nolako lana eman digun guri zentroan...inundatu ez zaigu ba egin!?! Sinisgaitza dek urak bi minututan nolako aldrebeskeria montatzea daukan, in-kredibol.

    ResponderEliminar
  5. Aupa Koadrila:

    Gogoan daukat nere lagun baten oroitzapenik politenetakoa: antzerkitxo bat egin zuten, euria hasi zuen, publikoa aterpera... Han segitu zuten antzesten, jolasten, busti busti eginda, baina pozik.

    Urasutan, onena naiz bai... Hanka sartzen askotan!

    Eskerrikasko.

    Saretxu. Gizaki hauek, ze tokitan egiten dituzten etxeak. Naturari batere erreparatu gabe.

    Oraindik ere bada legea urratuz erreka ondoan eraikitzen duenik. Zumarragako ertzantzaren komisaldegia kasu (tira, urte batzuk badira, baina ezta hainbeste ere, ipini zutela)

    Bidegorri xelebrea daukagu Zumarraga-Urretxun. Azkoiti aldetik komisaldegiraino zuzen, hura inguratu aparkalekutik, eta Legazpiraino, zuzen atzera. Gu bai orijinalak!

    ResponderEliminar
  6. Euriya , Euriya !!
    Oiyan azpiyan txerriya !!

    Hoi esaten zen nere herriyan ni txikiya nintzanian .

    Ze ikusiko du euriyak txerriyarekin ??

    Patxi ?

    ResponderEliminar
  7. Urasutan:

    Nik esango nuke, lehorte garaian umorez esaten zan esakera dala hori, euria egitea ezinezkoa zala adierazteko.

    Ea ze mago dan gai zerri bat ohe azpian sartzeko. ;-)

    ResponderEliminar