2006-06-23

Faktura desglosatua, mesedez

Gaur errenta aitorpena egitera jun naiz.

Ordaintzea tokatu zait. Bueno, gehiago ordaintzea, hilero hilero nere soldatatik diru sorta ederra baitijoa txirristan behera…

Auskalo nora.

Gauza kuriosoa da. Badakigu gure dirua nora dijoan gutxigorabehera, baina ez dakigu zenbat dijoan hona, zenbat hara.

Nik asko eskertuko nuke, zenbakiei hainbesteko garrantzia eta tokia ematen zaion gizarte honetan, aplikazio txiki bat sarean, kontsultak egiteko toki bat, nere dirua nora dijoan jakiteko.

Paperean ere bai. Likidazioarekin batera, grafiko koloretsuz betetako orritxo polit bat.

Jakin egin nahiko nuke zenbat diru ematen diodan urtero Guardia zibilari, polizia nazionalari, ejerzitoari, Borbon familiari, espainiar gobernu eta diplomaziari, Televisión Españolari, futbol selekzio nazionalari… Eta honutzagokoak: zenbat Eusko Gobernuari, erretiratutako politikariei, zenbat EITBri, ertzantzari, AHTri, errepide sareei, errealari… Zenbat inbestigazioari, hezkuntzari, osakidetzari, kanpoko laguntzari, beharreko jendeari….

Mila euroko, hainbeste euro hona, hainbeste hara. Eredu txiki ulergarri bat.

Oso erreza da egiten, baina nik dakidala behintzat, ez du inork orain arte halakorik egin.

Egia da ez litzatekeela izango oso ariketa lasaigarria. Alderantziz, bihotzerre haundi xamarra sortaraz diezaiguke askori beharbada…

Baina tira, zertarako dago bikarbonatoa?

_________



Ttak: , , ,

_

2 comentários:

  1. Inbidiari ez dotsut emon nahi, baina neri aurten kobratzera emon dost. Zorioneko nere poltsikoa, bai horixe! Aurreko urte bixetan zartada itzela emon dost haziendak, zati bitxan ordaindu biharra eukitzeraino. Baina aurten, bankuarekin ezkondu naizenez, hara!
    Ta, bai Patxi, zuk esaten dozun diru banaketa hori egitea komenigarria litzake, igual era horretan objezio fiskala aintzat hartuko leuke gobernuak eta Elizara dirua emon nahi dozun galdetzen daben moduan, armadari emon nahi jatsun galdetzeko era ofizial baten.

    ResponderEliminar
  2. Marijo:

    Nere herrian bazan taberna bat, beti gauza bera eskatuta ere, desberdin kobratzen zizutena. Zenbat da eta… Hainbeste. Han ez zan fakturarik inoiz. Tabernariak esandakoa onartu behar derrigorrez.

    Gure zergekin beste hainbeste. Ezin jakin zenbat ordaindu ditugun entremesak, zenbat zopa, zenbat arraia, zenbat kafea, kopa eta purua.

    Bankuarekin ezkondu zera beraz? Hori zortea. Horrek sekula ez zaitu abandonatzen! 25 urteko maitasuna bai behintzat! ;-)

    ResponderEliminar