2006-06-12

Frexko frexkoak

Aurrekoan ETBn, Andoni Aizpuru, bezperako tenperaturak ematen ari zan, eguraldiari eskeinitako tartean.

Altuena Loiun izan zala esan zuen. Baina, gaineratu zuen, bertan aireportua dagoela hartu behar omen da kontutan; zementuzko eremu haundi hori dala ta normala omen da bertan tenperaturak beti altuagoak izatea.

__________


Gaur Opakuan izan naiz. Ezagutzen ez duenarentzako, hura mendia da. Zelaiak, pagadi izugarriak, errekatxoak, animaliak…

Pakea, berdea, haizea…

Bueltan, Zumarragara iristean, aireportu baten erdian bizi naizen irudipena izan det. Zementuz guztiz inguratuta.

Batenbatek esango du ez esajeratzeko. Mendiz inguratuta dagoela Zumarraga. Halaxe da. Badaudela arbolak ia kale guztietan… Halaxe da.

Baina zuhaitzek nerean, funtzio dekoratiboa betetzen dute. Ale gutxi batzuk baino ez dira.

Inoiz obra bat dala ta, aldaketaren bat bada kaleren batean, tartetxo bat, ixkin bat ezer egin gabe geratzen dana, hau izaten da ia mundu guztiaren galdera automatikoa:

- Baina baina nola utzi da hori hola? Hor aparkaleku bat egin liteke!

Aldiz, inork ez du ozenki salatzen:

- Baina baina nola utzi da hori hola? Hor zuhaitz bat landa liteke!

.....


Aparkaleku bat egiten da azkenean, edo berrogeitamar, iskina horrek, baztar horrek horretarako lain ematen badu.

Eta gu bero honekin bizkar gainean.

_________


Bero-zementu hau sufritzen ari zeran horrentzako, zuretzako, hemen beheko irudi hauek. Opakuatik maitasunez ekarritakoak.

Frexko frexko frexkoak.

Sem comentários:

Enviar um comentário