2006-06-25

Igande goiz haiek gogoan

Nere aitaita Pacok, tronboia jotzen zuen Zumarragako musika bandan. Gaztea zala, gaixotu egin zan, biriketako gaitzen bat, musika utzi behar izan zuen. Oso zalea zan baina. Ezbehar haren ondoren gehiago seguruasko. Ez zuen hutsik egiten igande goizetako saioetan Zumarragako plazan. Nik laguntzen nion noizik eta behin, oinetakoen lokarriak lotzeko gai ez nintzen garai hartan.

Seguruaski horregatik, musika bandak esanahi berezia du neretzako.

Urte batzuk pasa dira. Orain musika bandak, oso egun seinalatuetan ezik, ez du kalean jotzen. Zelai-arizti zinema berrian jotzen du.

Bandako musikariak pozik daude noski. Ez dute hotzik pasatzen, ez zaizkie behatzak zurruntzen, zinema egin aurretik bezela, plazan jotzen zutenean. Zuzendariak esan zidan aurrekoan, zineman jotzen dutenetik ikusle gehiago dituela bandak…

Baina neri, bereziki bandazalea ez naizen honi, zinemara nekez hurbilduko naizen honi, musika banda falta zait igande goizetan.

Tira, sikiera egun apur hoietan, beren musika entzunez gozatzeko eta emozionatzeko moduan naiz.

Eta gaur, igande goiza dan honetan, zer egokiago, zuei berau erakustea baino.

Nere aitaita Pacoren, eta garai bateko igande goizetako xarmaren ohoretan.







Ttak: , , , , ,

_

2 comentários:

  1. Jo Traper, hauxea kontzertu. Eta aurten ikusi eztoten san jun gabeko sue... Eztai suakatxik ero zerreatxik ixango dan, bañe niri beti eritxi gazta gaba majiku.

    Hamen holako sasoin zeru ezta ya iluntzen. Euzkixe sartu-sartu etxen da bañe zeruk urdin jarraitzen egoten dau eta horizontin kolore gorrixkari. Benetan hamen estremo batetik bestea ibiltxen diz...

    ResponderEliminar
  2. Estremo batetik bestea, eta magali erdixan, finlandarrak orekatzen ;-)

    ResponderEliminar