2006-06-24

San Juan suak badu bere grazia

Nere herriko San Juan sua oso ospakizun xumea izaten da.

Xumea bezain xarmangarria:

Espektakulu zoragarria izaten da autoritateen nerbioak txinpartaka ikustea; sua piztuko da, ez da piztuko… Parregarri geratuko gera, ez gera geratuko…

Zer esan dozenaka loratzen diren injienadoreei buruz? Bakoitza bere teoriarekin, bakoitza bere irriparre harroxkoz, sua antolatu duenarengatik isekaka, sua pizten ari danari buruz gaizkiesaka; bakoitza sua pizteko modu eraginkor bakar eztabaidaezina dana bere ingurukoei azaltzen…

Beste munduko ezer ez; baina, ez baita beste munduko ezer behar poz pittin bat zainetan barrena sentitzeko…

Su zoragarriaren, eta musika bandaren epelean.

Ttak: , , , , ,

_

3 comentários:

  1. Patxi, oso bideo polita!!, zure herrian, ikusten denez, ohitura zahar hori mantendu duzue. San Juan suak badu sorgintasun ukitu bat, agian, atzokoan kutsatuko zinduen...

    ResponderEliminar
  2. Ta, zer bota zenuen ba zuk sutara?

    ResponderEliminar
  3. Aupa Begoña!

    Guk bi ikusten ditugu gainera. Zumarragan lehendabizi, Urretxun gero. Biak zeharo desberdinak.

    San Juan suaren inguruan, oroitzapen piloa, urtero. Bai egoten naiz pixkat sorginduta bai, ondo zabiltza.

    Jozulin:

    Beste mezu batean ere esan nuen. Kopa bat irabazi det nik bizitza guztian: "premio a la desgracia"

    Bolara txar batean bota egin nuen, nere desgraziak harekin batera desagertuko ziralakoan.

    Ez ziran desagertu noski. Alderantziz, ugaldu.

    Nere gaztetako erritual zoroak, orkatiletaraino maiteminduta nengoenean, neska haiek burutik kentzeko, hoiek hobe ez aipatzea.

    Arrakastak bizitzan, lan asko eta oinaze pittin bat eskatzen du. Magiak ez du funtzionatzen.

    Nik dakidala behintzat!

    Inori funtzionatzen badio, pasa diezadala errezeta.

    _

    ResponderEliminar