2006-06-09

Tximuaren birtuteak



Aurreko mezuko bideoko tximua, talde haundi baten buruzagia zan.

Morfopsikologia zalea neu, psikologia arlo honen berri izan nuenetik jun dan urtean, antzekotasun bila hasi nintzen segituan:

Zeinen antza du tximu honek? Luistxo etorri zitzaidan burura. Hura baita euskal blogosferan nagusi, hainbat alorretan. Merezimendu osoz, nerekin bat etorriko zeratela uste det.

Segituan hasi zan nere susmo-makina martxan ordea. Keba. Tximu hark ez zuen Luistxoren antza izpirik. Bere buruzagi kondizioari gagozkiola, zerbaitetan izatekotan; beste ezertan ez.

Tximuaren ezaugarrietan hasi nintzen pentsatzen:

Umiltasuna:

Tximuak bi taldetan bereizi ziren historiako punturen batetan. Tximu talde batek – gizakiok - anbizioa garatu genuen. Beste taldeak aldiz, garapenaren gurpilean sartu gabe tximutasunari eutsi zion, pake-pakean biziz.

Luistxok mundua konkistatzeko gogo bizia erakutsi du aspaldi-aspalditik. (Baita lortu ere).

Ajolagabetasuna-askatasuna:

Tximuak berea egiten du, gainontzekoen ajola haundirik gabe. Bere izaerari tinko eusten dio, ondokoen iritziari dagokion garrantzia emanez, ez gehiago, ez gutxiago. Tximua libre da, berea egiten du. Zoriontsua da.

Luistxok berriz - umiltasunez, hori bai, onar diezaiogun dohaia - aitortzen du, Ego-surfina praktikatzen duela. Luistxo ez da librea. Estatistikak-zenbakiak maite ditu, besteen iritziak arduratzen du.

Naturarekiko errespetua:

Tximuak bat egiten du naturarekin. Ez du zikintzen, ez dio naturari behar duena baino gehiago hartzen.

Luistxoren buruhausteetako bat A-8 autopista da. Normala, ez baitu alperrik egiten milaka kilometro urtean, C02 tona batzuk atmosferara, etxetik lanera, lanetik etxera. Aurki Californiaraino, hegazkin erraldoi kutsakor batean. Superbizipena? Beharra? Halaxe da, beste askok bezela, neu tartean naizela. Baina ez, tximutasunik ez.

Nahikoa motibu iruditu zitzaizkidan hiru hauek, Luistxo-tximua binomioa guztiz baztertzeko.

Urederrako urak bezain garden ikusi nuenean, zein zan tximuaren antza izugarria zuen blogaria:

- Umila, anbiziorik gabea, “Laisterketatik desertatu” mezu paregabean ondo erakusten duen bezela.

- Ajolagabea-askea: artaldearen ohizko diskurtso jakin-aspergarritik urruti, bere jakituria ulertzera arrimatzera iristen ez diren ikus-entzule/tertuliakideen isekatxoei jaramonik egin gabe, (bere jakituria estimatu-gozatzen degunon kidetasun ederrean) berea egiten-esaten du. Zoragarria da bere askatasuna. Telebistako ikuskizunik txundigarriena gaur egun, nere begietara.

- Naturarekin bat: ez du kotxerik. Ez du kutsatzen. Gero eta gehiago, eredu da gure gizartean. (nere eredua bai guztiz: gaur oinez jun naiz ospitalera, dagoen aldaparekin, egiten zuen sargoriarekin) Bizikletaz, trenez, patinetez dabil hona eta hara...

Zuzen nenbilen:

Begiratu bekain hoiek, sudur hori, ezpain hoiek…

Markos Zapiainen antza du.



11 comentários:

  1. iafiiiiiii!!!!!!

    zein duk nire saria traper?

    ResponderEliminar
  2. Nik ere (en petit comite) asmatu nuen trapero,... ez dut saririk nahi, errekonozimendua baino ez.

    Asteburu on!

    ResponderEliminar
  3. Satortzulo, bakarra ez izan arren asmatzen, izan leike Aritzek eta Saretxuk zure ondoren erantzuna errezago izatea, beraz...

    Saria zuretzat.

    Ondo ateratzen bazait, asko gustatuko zaizu nere oparia.

    Aritz, Saretxu. Zorionak, baina, beste batean izango da. Konformidadea.

    ResponderEliminar
  4. beno ba...konforme. Zorinak Satorzulo! baina badakik oparia konpartitzeko modukua badek norekin akordatu!

    ResponderEliminar
  5. Benetan du Markosen antza zimu honek, matxitxakon eguzkia hartutako aurpegi hori...

    ResponderEliminar
  6. jajaja, bi urte bere klaseetara joaten eta orain azaldu zaigu benetako Markosen irudia... harranopola!

    ResponderEliminar
  7. Markel, Ugutz:

    Gogoeta egin, hauetako ze birtute daukazuen zuek.

    Tximuaren antza soila, besterik gabe, denok daukagu dexente. Mota batekin ez bada beste batekin.

    Nere lankide baten semeak bi egun eman omen zituen parrez ni entziklopedia bateko tximu batekin nuen antza zala ta.

    Ondo bizitzeak arduratzen nau ni, eta Markosen itzalean, zorioneko ikusten zaituztet zuek, zerbait erantsiko zaizuelakoan.

    ResponderEliminar
  8. hemen daude aitite manolo eta amuma mirene:

    http://www.goiena.net/blogak/kixmi/monthlist_html?year=2006&month=6

    kixmik hor zapiaindarron jatorriari buruzko hainbat ezkutuki desestali ditu

    beste ikasle ohi batek, inhar goienetxeak, monk detektibearekin lotu nau

    kixmik dioenez, orain dela zazpi milioi urtetik orain dela lau milioira arte gizakiek eta txinpantzeok nahasi egin ginen, larrua jotzen genuen

    zaila omen da jakitea gizakia ala txinpantzea ote den nahasketaren ondorio

    zer deritzozue?

    ResponderEliminar
  9. Auskalo.

    Gure espeziekoekin ditugun-nahi ditugun sexu harremanei buruz pentsatzen nahikoa energia gastatzen degu nolanahi ere. Halakoetan burua asko nekatzea kaltegarri izan leike oso, bero honekin batipat.

    Beroaz ari gerala... Tximu batekin larrua jotzeak oso esperientzia beroa behar du izan. Ilearengatik diot.

    ResponderEliminar
  10. bai, halaxe da, oso esperientzia beroa

    horrelako jardueretarako askoz ere frexkoagoa izaten da oiloa

    ResponderEliminar
  11. Tximuaren belarriak eta ergonomia eta holako hitzak datozkit gogora nahi gabe.

    Tximurik ez degu ezagutu Euskal-Herrian ordea. Oiloa aipatu dezunean ordea, ardiekin bai akordatu naiz.

    Eta Mayra Gomez Kempek esan ohi zuen bezela bere garaian: y hasta ahí puedo llegar.

    ResponderEliminar