2006-06-01

Zein zan?

Eskilara mekanikoetan behera zetorrelako, ni gora, irriparrea piztu zitzaidan. Nola ez ba, Estitxuz gogoratu nintzen; baina ez zan bera ez.

Zein zan?

____


Denbora asko ez dala gertatu zan. Etxean nengoen, sareko eguneroko errepasoa egiten:

Ezin nuen sinistu nere begien aurrean neukana.

Zabalkunde haundiko webgune euskaldun batean, norbaitek erantzun bat utzi zuen: erantzun horretan, instrukzio xume baten berri ematen zuen. Komando motx bat, zertarako eta, beste norbaiten datuak eskuratzeko.

Berehala sartu nuen komandoa: hantxe azaldu ziran nik enpresa batekin egindako kontratu bat dala ta, enpresa honek garai batean eskatu zizkidan datu pertsonal guztiak. Nere sakeleko telefono zenbakia barne!

Ezin nuen sinistu. Edozeinek lor ditzake nere datu guztiak, interneten komando huts bat ipiniz.


____


Ez zion lagun honi inork erantzun, edo erantzungo zion aurrerago beharbada, baina nik ezin jakin, ez bainintzen atzera orri horretan sartu, gogoa gehiago ez endredatzeko.

Beharbada nik sentitu nuen amorrua beste norbaitek ere sentitu zuen? Jende askok beharbada? Ezetz esango nuke, apenas entzuten baitet zalapartarik kontu honen inguruan.

Arazoa ez da hacker saiatu batzuen abilezia, edo oso gutxiren eskutan dagoen teknika garestia. Ez, pribatutasunari erasoak, interneten, ugari eta era askotakoak dira. Pasahitzak lapurtzeko programatxoak, mugimenduak kontrolatzekoak, datuak eskuratzekoak… Beste norbaiten ordenagailuan sartu eta bere mugimenduen berri jakiteko programak, edo aukerak, dozenaka.

Batenbatek esango du: ze mundutan bizi zera Patxi? Hoiek aspaldiko kontuak dira. Badakit, halaxe da. Ni kezkatzen nauena ordea, programa hauen esistentziaz gain, jokaera honek gure gizartean duen ONARPENA da.

Telebistan zer esanik ez. Ezkutuko kamarak Chenoa eta Bisbalen gelan, edo ez dakit zeinenean. Jendearen mixeria guztiak erretransmititzen gau eta egun, Rocío Juradorenak ez dauka izenik.

Beraiek hala nahita dala? Halaxe da. Baina beraiek hala nahi izatea, noraino justifikatzen du besteon jokaera okerra, jokaera gaiztoa? Noraino egiten du zilegi norbaiten pribatutasuna urratzea?

Balio lezakeen adibide bat : zuk eskatzen didazulako, hala komeni zaizulako, zilegi da nik zuri sekulako jipoia ematea?

Nere ustetan, pribatutasuna gauza sakratua da; inoiz, inolako baldintzatan urra ezin daitekeen oinarri-oinarrizko eskubidea. Zoritxarrez gure gizartean, edonon eta edonoiz urratzen dana.

__________


Zein zan Corte Inglesen zegoen telebista-izar hura?

Telebista-izar hura, telebistatik kanpora zegoen. Bere bizimodua egiteko eskubide osoa du, inork haren ibilerak salatu gabe nolabaiteko hedapena izan dezakeen medio batean. Ezta txikia balitz ere.

Ez egin zure lagun urkoari, zuri egitea gustatuko ez litzaizukeena.

_________


Jendearen bizitzan sartu gabe, posible baita zoriontsu izatea!

Ez nintzen Corte Inglesen berarekin alkartu ez…

Beste nunbaiten izan zan.

Ez dizuet esango noiz, nun, nola… Ez dizuet bere daturik txikiena emango, erotuta ere. Ez nola zijoan jantzita, ez ze umorez zegoen, ez zer egin zuen. Ez dizuet ezer esango haren bizitza pribatuaz, ez oraingoan, ez inoiz.

Baina bai esango dizuet, berarekin alkartu nintzala, ezustean. Nitaz bai hitzegingo dizuet, nitaz eta beste kontu batzuetaz. Nola erreakzionatu nuen, zer pasa zitzaidan burutik, zer sentitu nuen…

Oso kontu xamur, jangarri eta zaporetsuak, berari ere beharbada, irakurriko balu – irakurtzen ote du? – gustatuko litzaizkiokeenak.

_______


Gaur ITVa pasatzera jun naiz Bergarara. Ilaran zain nengoela, Berria iriki, hantxe zegoen, “neri begira”.

Bai ezusteko polita.

_

5 comentários:

  1. bai jauna!

    gaurkoan lezioa eman diguk

    aio!

    ResponderEliminar
  2. Bai, arrazoia galanta.

    ResponderEliminar
  3. Satortzulo, lezioa ematen du ikasgaia ondo ikasita eta ziurra daukan batek. Gaia zabala da eta, seguru hari askotatik egin lekiokeela tira. Nere iritzia (galdera ere bai) horixe behintzat.

    Muxu bat Itzi@r,

    Bueeeeno, hiri ere bai sator, beste bat!

    _

    ResponderEliminar
  4. Kaixo Patxi!
    Nik ere Berria irakurri nuen eta elkarrizketa ikusi nuen, baina ez nintzen hain pozik jarri jeje.
    Muxuak

    ResponderEliminar
  5. Ba Usaia, ez dakizu ondo ze gustora, eguzkitan, hark esandakoak irakurtzen.

    Siguienteeeeeeee! Entzun, inspekzioa pasa, atzera aparkatu, eta alkarrizketa irakurtzen bukatu.

    Ze gauza mamitsuak, neska honek esaten dituenak!

    ResponderEliminar