2006-06-30

Zorionekoak, emakumeak

... Negar egiten dutelako.

__________


Zientzilariek hainbat arrazoi ematen dituzte, emakumeak gizonok baino luzeago zergaitik bizi diren azaltzeko.

Egongo dira bai arrazoi genetikoak, edo beste mota batekoak. Ni etsita nago baina, daukaten abantaila batek laguntzen diela izugarri emakumeei, hobeto, eta ondorioz luzeago bizitzen.

Negar egiteko erreztasunak.

Bai, gizonok ere egiten degu negar. Barkatzen da, onartu egiten zaigu zenbait egoeratan; emozio haundi batek justifikatzen duenean: futbol partidu garrantzitsu bat galtzean, ume bat jaiotzean, gertuko norbait hiltzean…

Baina tristura hutsagatik, edo egoera zail baten ondorioz negar egitea, gaizki ikusita dago gizonongan.

Nekez ikusiko dezu gizonezko bat negarrez egora tentsu batean. Gizonak itxura zaindu behar du beti. Baita intimitatean ere, inor inguruan ez dagoenean ere. Geure buruari inkonszienteki – edo konszienteki - ezarritako araua.

Arrazoi kulturalak? Heziketa? Ez dakit ba.

Parreterapia egiten da, baina negarterapia egiten danik ez det sekula entzun; beti deitu dit atentzioa. Parre egiteko ezintasuna bezain garrantzitsua iruditzen zait negar egiteko ezintasuna.

Neronek, urteak pasa nituen garai batean negar malko bat isuri gabe. Urteak. Errez esaten da. Eta gaur egun ere, egoera zail baten erdian ere, premia sentituta ere, izugarri kostatzen zait. Gutxitan lortzen det. Oso gutxitan egiten det negar.

Egora hunkigarri-pozgarri batek bai ateratzen dit errez malkoa kanpora, baina egoera gogor baten aurrean, begien ateaurreak zementuz sellatuta baneuzka bezela da.

Tentsio hori, emakumeok errez kanporatzen dezuen hori, gu gizonezkoon barruan, nun lehertzen da? Ze ondorio fisiko ditu?

Ondorio fisiko zuzenik ez badu ere…

Negar saio on batekin hartzen dan lasaitua!

Snif.

____

Ttak: , , , ,

____

3 comentários:

  1. Aupa, Patxi!
    Zelan bizi izan naiz azken hillabetiotan zure artikuluak irakorri barik?

    Negar egittia inposrtantia da, lasaittu egitten dau, eta txikittan ikasten da erreprimitzen. Zueri, gizonori, ume-umetatik erreprimitzen jatzue hori, eta gero nagusittan pasantzen da pasatzen dana.

    Beti esan izan dot, gizonok gu baiño reprimiduau zeguazela. Guk debekatuta dakaguz gauza asko, baiña zuek be bai: dantza egittia, lagunak musukatu eta besarkatzia, megar egittia...Guk hori libre dakagu, afektibidade arlua hobetotxuago.

    A ze txapa, Patxi. Muxu bat

    ResponderEliminar
  2. "Ondorio fisiko zuzenik ez badu ere…
    Negar saio on batekin hartzen dan lasaitua!" esaten dozu Patxi eta arrazoi dana daukuzu. Eta oin esante dozula, badaroiatz pare bat hilabete negarrik egin barik! Egin beharko dot. Ze, neuri behintzat bai egiten dost on negar egitxiak. Eta, lasaitxua be nik neuk itzela hartzen dot. Desestresantia da eta behin hasi ezkero, zergatxik egiten dozun be bardin-bardin izatne da, ze, nahi dozuna lasaitzia da!
    Gañera, hobe izaten da lasaitzeko negar egitxia, penak tarteko daela baiño; bixetara be lasaitzeko onena izaten da negar malkuak masailetan bera igartzia.

    ResponderEliminar
  3. Aupa bikote!

    Biekin guztiz ados. Eta hau kasualitatea, banuen asmoa egunotan zuon bion aipamena egiteko, mezu batean. Nere gogoeta xelebre bat, gauza bati buruz.

    Ea hemendik edo handik orduerditxo bat lapurtzeko gai naizen!

    Muxu bana bioi.

    ResponderEliminar