2006-06-22

Zorte ona, zorte txarra

Zorteak, kasualitateak, gure biziza baldintza dezake oso modu drastikoan. Gertakizun haundi batek, loteria sari bat dala, neska-mutil batekin ezusteko enkontru bat dala, txiripazko informazio bat dala, istripu haundi bat dala… Gure bizitza zeharo aldaraz dezake; bitan bananduz ordurartekoa, eta ordutik aurrerakoa.

Gertakizun txikiagoekin berriz, kontua nahasiagoa da. Dana kate bat da. Batek hurrengora garamatza. Baina, ezin jakin hanka sartu degun hortan, lokatza baino ez degun aurkituko, endredoa… Ala muelle bat egongo dan, gaudena baino askoz toki hobera eramango gaituena.

Zer egin ezbeharren aurrean?

Jarreran datza nere ustez gakoa.

Gure jarrera onak zorte onaren bidean ipiniko gaitu?

Ez, ezetz esango nuke. Zorteak ez du adiskiderik onartzen bere aldamenean...

Baina jarrera on batek lagundu baino ez digu egingo. Iman moduko bat da. Gauza errezagoetara, erosoagoetara, atseginagoetara erakartzen gaituen imana.

Ez da zortea bezela, goitik datorren zerbait, ezin saihestu leikena.

Jarrera, aukera da.

AUKERA. Seguruasko, hiztegian dagoen hitzik politena.

__



Ttak: , , , ,

_

1 comentário:

  1. Ona hemen Asgarth-en hitz batzuk :

    Lehenik ametsa bezala saltzen
    gerora bidea ustelduz da aldatzen.

    Ilun den zerbait bihurtua da
    batzu aberastearren sortua.
    Hau baldin bada benetakoa
    amets hori amets gaiztoa izango da.

    Baina ilusioa bada,
    gaur behar degun bultzada,
    gure indarra!

    Itzartua norberaren nahia.
    Aukeraren botere bila! ... gabe.

    Ilun den zerbait bihurtua da
    garaile eta galtzaileen artekoa.
    Ahal duten odola surgatzen dute
    amets bat jarraitzen dutenez baliatzen.

    Zer uste duk ba erraz iritxiko haizela!
    Esnatu hadi lana da bide bakarra.

    Aukerak aprobetxatu behar izaten omen dira , eta aukerak , noiz nahi sortasazten dira , askotan konturatu gabe , askotan konturatzerako pasata izaten dira , zortez edo ... danai etortzen omen zaigu lehenago edo beranduo danerako aukerak , baiña aukera ondo aprobetzatzian datza . Ondo lantzian .
    Batzuk gehiago edo gutxiago izango dituzte baiña , gehiena lantzean duanak , aukera gehiago izaten ditu .

    Adibide bat :
    " Gure hitzetan hainbeste dabilen Estitxuk , Aukera izan zuen , eta baita ondo aprobetxatu ere , eta aukera hori , suertez baiño gehiago , lanaren ondorio bezela iritsi zitzaion . Beraz ez du hemendik aurrera Aukerarik faltako . Zorte ona opa diot "

    ResponderEliminar