2006-07-19

Berriz ere hamaka artera

Hau ez da panorama. Berriz eguzkipera, hamaka arteko txirrikituetatik edertasun printzak antzematera...

Errioxako eguzkiak laztanduko nau oraingoan.

Jun baino lehen ordea, zor txiki bat kitatu nahi.

Maite-Sei ikteroak eskaritxo bat egin zidan eta...

"Dena den, etxeko lan bat: intelektual itxurako moreno atraktibo, eder, galant, zirats, lirainen bat topatzen badezu, ekarri bideokameran gordeta!!! :-)"

Ba ekarri diot bai.



Holako mordoxka bat antzeman nituen. Biltzar txiki bat egin nuen beraiekin, gure Maite ikteroaren birtute amaitezinen berri emateko.

Liluratuta, esan zidaten baldin Tarragona aldera hurbiltzen bazan, halako zerbait egingo ziotela.

Denen mugikorrak dauzkat, Maite. Nahi dezunean eskatu!

;-)

____


Datorren asterarte.

Zuzen ibili, tamainaz jan eta edan, beste horretan ahalegintxoak egin, eta buruari buelta gutxi, gutxi eman!

Bueltan, postal gehiago.

Ttak: , , , ,

____

2 comentários:

  1. Patxi, hurrengokun neube apunta nahike horrekin mutilakin dakazun batzarretan? Ni korrun erdixan bañe :P

    ResponderEliminar
  2. Beno, beno, beno...hau nik uste baino askoz ere gehiago da, Patxi!!! Bost aldiz gehiago, hain zuzen ere!! Jajaja. Baina galderatxo bat:

    - Benetan intelektual itxura hartzen diezu gizonezko hauei? (Begi bistakoa da beste baldintza guztiak luze betetzen dituztela!!!);-)

    --------

    Egia esan, den-dena ezin da eskatu; beraz, ondo iruditzen zait egindako aukeraketa. Hori bai, telefonoak pribatuki pasaizkidazu; bestela, martxan jartzen naizenerako, Magalik kendu dizkit denak!!!!! Eh, Magali?? ;-)

    ResponderEliminar