2006-07-26

Goizeko hirurak eta hamar

Zuetako baten batek pentsatuko du beharbada, nerea bizio hutsa dala. Oporretatik etorri, eta ezin eutsi zerbait idazteko grinari. Ordu hauetan gainera.

Ez ba. Hagineko minez nago. Oraintxe hartu det Nolotil bat. Eragina noiz egingo didan zain nago.

Egunero egunero ibili naiz holaxe, opor txiki hauetan. Gauean Nolotil bat hartu beharrez, hagineko mina itzalduko banuen.

Kontua da, Errioxatik bueltan, San Asensiotik pasa naizela. Eta San Asensiotik pasatzen naizen bakoitzean, hutsik egin gabe, bihotza pozez betetzen zaidala; bertan, Ikastolak antolatzen zituen udalekuetan pasatako momentu zoragarriak, benetan zoragarriak gogoratzen ditudalako.

Nere egoera tamalgarrian, nola ez ba Amaiarekin gogoratu. Amaia Zubizarreta, Azpeitiarra. Bertan ezagutu nuen.

Zera da kontua. Amaia Bartzelonara jun zala, aspaldi aspaldi, eta nere memoriak hutsik egiten ez badit, haginlari-dentista zebilela bertan, garai batean. Duela hamabost bat urte bai behintzat.

Etxera iritsi orduko, Google-i eskatu diot, faborez, ea haren aztarnaren bat. Bai horixe, nola ez ba..

Klik hemen

Argazki eta guzti. Kalean topo egin ezkero, ez nuen ezagutuko. Nik ezagutu nuen neskatxa hura, hura bai, hura urrutitik ezagutuko nuen, baina ez oraingo emakume dotore-erakargarri hau.

Destinuak behin alkartu gintuen bezela, zeinek daki ez ote gaituen alkartuko berriro..

Bai, badakit Bartzelona oso urruti dagoela, distantzi urrun berberara dagoela bere haginlari-kontsulta… Alper-alperrik ari naizela..

Baina, esan egia: zuetako zeinek ez du nahi, testuingurua edozein dala ere, haginlari bat lagun gisa?

_______


Amaia, baldin mezu hau irakurtzen badezu, kaso egidazu. Inoiz zure aulkian eserita ere, faktura oso-osorik ordainduta ere; poz haundia eman dit atzera zure berri izateak.

Ttak: , , , ,


____

3 comentários:

  1. Kaixo Patxi! Edozein tokitan lagunak dituzu, hori ondo dago. Ea mina pasatzen zaizun. Ondo pasa!

    ResponderEliminar
  2. Elena, ez dakizu ondo. Haginlariak zera kentzeko esan dit, zuhurragina, hau da, judizioko hagina!

    Lehen judizio gutxi baldinbaneukan, kontuak atera hau kentzen didatenean!

    ;-)

    ResponderEliminar
  3. Ba gero kentzen dutenean gaizki pasatzen da :S Nolotil gehiago hartu beharko duzu. Niri dagoeneko lau zuhurraginak kendu dizkidate, beraz, nik ere judizio gutxi daukat jeje.

    ResponderEliminar