2006-07-03

Oporrak!

Nerabe nintzala, ahaztu egiten zitzaidan zeharo ez nintzela guapoa. Nere melokotoi bigotea, bekain bakarra... Aurpegiko grano-paella eta halako xehetasun photoxoplariak… Ahaztu, zeharo.

Aldiz, amets zoro bat izaten nuen urtero. Festak zirenean, goizeko bostetan-seiretan etxera nindoala, nere espektatibak inola ere bete ez zirelako burumakur... Nere burua entretenitzen nuen zera pentsatzen: etxeko atarira sartzera nindoala, neska batek abordatzen ninduela, eta esaten zidala maite ninduela aspalditik, maite ninduela orkatiletaraino.

Txikitan nituen amets guztiak bete zaizkit gutxigorabehera. Gogoratzen ditudanak behintzat, baina amets zoro hura ez neukan beteta, lehengoan akordatu nintzen. Bekainartea astero-astero depilatzen dedan arren; grano arrastorik ez dedan arren; munduan zehar bi xaflako makinaz kendutako bizarraz ibiltzen naizen arren…

Inungo neskarik inoiz abordatu gabea, gizarajoa...

Ba… Gaur bete zait amets hori. Ez bete-betean, baina bai suzedaneo polit bat.

Neska batek abordatu nau.


__________


- Zu Patxitrapero zea…

(auskalo zertan ari ote nintzen pentsatzen. Nere lankidearekin ari zalakoan, ez diot kaso egin lehenbizikoan)

- Eeeee ? – nik –

- Zu zea Patxitrapero ?

- Bai bai (nitaz ari zala jabetuta) Ta zu zein zea ba? –irriparrez–

- .......

- Patxitrapero… Zu nere idolu zea…

- ¿!!?!!?

Ai! Ai nere ama bertan izan balitz! Ez zegoen, ez zegoen. Ni bai ordea. Ni eta ezkil zerutiarren hotsa, nere buruaren inguruan dilindan.

- Etorri! – Esan diot –

Ez da etorri.

Ze pena. Morena, guapa, ilekixkurra…


____


Zorionez pelikula erromantikoak sinisten nituen garai urrun haiek aspaldi jun ziran, eta orain holako gertakizun bat zeharo modu hotz-zientifikoan aztertzen det.

- Neska hau sarean ibiltzen da nunbait. Ezagutu egin nau.
- Zerbezak oso eragin zelebreak ditu berarengan.
- Mike Jaggerrekin konfunditu nau lapsus baten ondorioz.
- Lapsusaz akordatu orduko ihes egin du bere buruarekin seko harrituta, bere buruari zerbeza markaz aldatzeko agindua ahopeka daramala –

Holakoren bat izango zan, zer izango zan ba…

Baina ilusioa egin dit.

Mike Jagger sentitu naiz pixkat.

_______


Goizeko lau t'erdiak dira. Ordubete da fitxatu dedala lanean. Oporretan nago.

Etzi oinak mediterraneoko uretan sartuta izango ditut. Plisti-plasta. Kalkulatzen ibiliko naiz seguruasko, zenbat kilo gizenduko ditudan hamar egunetan hoteleko self-serbisean, belauntziren bati edo pareoren bati begira...

Esango nuke, ez dakit, internet-aretorik ez dedala zapalduko egun hoietan.

Mediterraneotik bueltan Errioxara abiatuko naiz, bertako enaren txirrin-hotsa entzutera, beste astebetez edo, aste pare batez igual…

Han bai ez dedala izango internet-aretorik inguruan.

Eta guzti honen bueltan…

Anbizio haundiko parrilla. Asmo haundiak, asmo haundi eta iraultzaileak.

Aginduta ditudan guztiez aparte, oso gauza mamitsu eta erakargarriak.

Beteko ditudan? Ez fidatu nitaz. Bihotzarekin hitzegiten det askotan.

Laurdena betetzen badet, izango dezue zerekin entretenitu, ondo pasako degu.

Hori baita kontua bizitza honetan…

Ondo ondo pasatzea.

Ondo ibili, eta laister arte.

Ttak: , , , , , , ,

____

9 comentários:

  1. Neskaren abordaje horri dagokionez, Andres Mitxelenaren bertso haren tankeran esan zenezake: "Hortik aurrerakuak / guk bestek ez daki".

    Ondo pasa oporretan, Patxi.

    xme

    ResponderEliminar
  2. Inoiz abordautko zaitut? Edo zuk ni? Oporren ostean, akaso...
    Oso ondo pasa!

    ResponderEliminar
  3. Mediterraneroan, a zelako inbidia!
    Ondo ibili eta aprobetxau, beleroari begira barik, pareodunarekin belaontzi eder baten pasiua egiteko, Patxi.
    Izango dogu elkarren berri opor ostean.

    ResponderEliminar
  4. Patxiii!! Ondo ondo pasa mediterraneuan, jan asko asko eta lo be asko asko ein ojerak kentzeko. Bueltan era buztixetan mejorata etorri eta betiko morun abenturaz beteta.

    Muso bat eta laster arte!!

    ResponderEliminar
  5. Aupa, Patxi!

    Ondo-ondo pasa oporrak! Relajau zaittez, eta ideaz beteta etorri!

    ResponderEliminar
  6. Kontuz ibili, Patxi! Badakizu txarra dala erabateko estresatik paisaia (edo pareoak) kontenplazio-moduan begiestera pasatzea eta!!!

    Dena den, etxeko lan bat: intelektual itxurako moreno atraktibo, eder, galant, zirats, lirainen bat topatzen badezu, ekarri bideokameran gordeta!!! :-)

    ResponderEliminar
  7. Patxi, ondo pasa eta asko ligatu!!!!!!

    ResponderEliminar
  8. Hola jun leike gustora oporretara bai...

    Eskerrikasko animoengatik (Katixa, aspaldiko! Ze ilusioa...)

    Saiatuko naiz posizio horizontala zorrozki mantentzen bai.

    Banua maleta artera.

    Muxu bat denoi!

    ResponderEliminar