2006-07-17

Udako postalak (II)

Museo bateko segurtasun sistima ondo dabilen egiaztatzeko, delitugile izatea baino modu hoberik ez dago.

Port-aventuran berdin. Ezin da Dragon Khan sugezarrean kamararik eraman, baina nik eraman nuen. Korrea eskumuturrean ondo ondo lotu, kamara ondo heldu eskuan, eta aurrera.

Eserlekuan lotu ninduen neska jabetu egin zan kamara neramala, kamara txikia eskumuturrean lotuta...

Ezikusiarena egin zuen.

Han abiatu nintzan beraz:















Bukatutakoan, sorpresa. Kamara eraman bai, grabatu ere bai, baina aldrebesa ni, tapa kentzea ahaztu!

Ni baino lehenago ibilita dago bat baino gehiago bertako segurtasun sistima probatzen: honatx, Dragon Khana zer dan, zehatz-mehatz:




Arratsaldean berriz saiatu nintzen, kamarari tapa kenduta oraingoan, baina arratsaldeko neska goizekoa baino zorrotzagoa zan. Ezetz, ni pensar. Negoziaketa motxa baino gogorra izan zan. Kamara nola neraman lotuta ikusi zuen. Konbentzitu egin nuen. Goian kabina batean dagoen jaungoiko itxurako neska bat ez zuen nere graziak liluratu ordea, - urruti zegoen -. Ezetz, pulpitotik.

Auuuuuurrera ba, kamararik gabe oraingoan!

IIiiiiiiiiiiiiiuuuuffffiiiiiiiiii!!!!

_______


Benetan gauza xelebrea gertatu zitzaidan Por-Aventuran.

Urteak barraketan ibili gabe. Batetik, mezedora batean mareatu egiten naizen gizasemea naizelako. Bestetik, alukeria iruditzen zaidalako halako estuasunak besterik gabe pasatzea...

Ba aizue, ez nuen nere burua ezagutzen. Ibili egin nahi nuen! Eta aizue, ez nintzen batere batere urduritu ibili aurretik. Ilarako gizasemerik lasaiena nintzan zalantzarik gabe. Ez dragon Khan horretan, bi aldiz, Ez Huracan Condor delakoan (100 metroko dorre bat, han zaude goi-goian eserita, kentzen dute frenoa eta hor zoaz ziztu bizian lurrerantz)...

Ez nintzan ni. Nolatan lasaitasun hura? Zer zan?

Izango da arrazoiren bat, ez dakit.

Burutik pasa zaidan bakarra, bakar bakarra, bihar kontatuko dedana.

Teoria honen arabera, zeini zor diot nere egun hartako itzelezko lasaitasun hura?

...

Berari.

Ttak: , , , , ,

____

4 comentários:

  1. Ondo pasatzeko esan beharrik ez zeukaat, ederki asko moldatzen hi bakarrik eta.

    Besarkada bat,

    XME

    ResponderEliminar
  2. Aupa, Patxi. Hortaz barraketan be gustura ibiltzen haizen horietakua haiz. Ba, neu be ibili nintzuan bai Prot Aventuran eta Bilboko jaixetan be urtero egiten dogu bueltatxua, barrakarik ikusgarrixenetan ibiltzeko. Hik esandako igogailu horretan be ibili nitzuan Bilbon, eta buelta horixe bera, baina aldrebes be eginda daukat "Stratospher":http://www.stratospherehotel.com/stratosphere_tower.html izeneko torre baten: behetik gora. Ixa hegaran urten giñan!!! Bikaina!!!

    ResponderEliminar
  3. Patxi! Holako ondo pasa eta gero depresiñoi post-bakazionalik ez euki gero e...

    ResponderEliminar
  4. Xabier, herenegun, perezaz, bideotxoa ipini nian bakarrik, bueltatu nintzan azalpenik ez. Hemen negok!

    Postalak dituk, nere oroimenak bidaltzen dizkidanak, hortxe esplikazioa.

    Heu moreno moreno egongo haiz ba honezkero? ;-)

    Marijo, portaventurako hura, nere bizitzan barraka batean gustora (zoratzen) ibili naizen lehenengo eguna. Ordurarte, beti mareatuta, edo disgustora.

    Behetik gora! Goitik behera baino optimistago gero! ;-)

    Magali, despresiñorik ezzzzz... urretxuko piszinak ere bere xarma zeukin!

    ResponderEliminar