2006-07-19

Udako postalak (IV)

Aberatsok, gizarajook, nahi duten guztia daukate. Nahikoa dute poltsikotik beren “Visa Premium Gold”a ateratzea, telefono dei bat egitea, sor dakizkiekeen ezustekoak zirt-zart batean konpontzeko.

Bai aspergarria.

Pobreoi ez zaigu halakorik pasatzen. Hiru izarretako hotel batean gela bat hartu genuen. Iritsi ginen bertara…

Hau aurkitu genuen.





Ate bat. Efektibamente. Ate berezia ordea. Ondokoen gelarekin komunikatzen zuen atea, gure logelan. Itxita, noski, ezin bestela izan. Arazoa zera zan ordea:

Dana entzuten zala!! Gurean baleude bezela, beeeeeerdin berdin.

Zer egin? Agentzira deitu? Gela aldatzeko eskatu? Hura beteta zegoen. Beste hotel batera eraman gintzaten esijitu bidaia-agentzikoei? Pikutara bidaliko gintuzten. Guk gela bat eskatu genuen eta gela bat eman ziguten. Nun zegoen arazoa?

Intimitaterik ez daukagula? Intimitatearen klausula ez da inungo bidaia-kontratuan azaltzen…

Visa Premium Gold-ik ez, luxuzko hotel batera juteko…

Konformidadea. Senekari egin diezaiogun kasu: dagoena onartu, patuak dakarkizunaren aurrean arima nare atxiki…

Baina et et et, ezta hitzez hitz ere. Patuak batzuetan gauzak konpontzeko margin txiki bat uzten dizu.

Gure ateaz bestaldeko bizilagunak gelan zeudela konturatuta, nere sateliteak lanean ipini nituen :




Itzela, arrakasta. Hurrengo goizean maletak arrastaka ikusi genituen, marmarka. Garaipean gurea zan! Bizilagunik gabe geunden!

Ez zuen oso luze iraun ordea.

Iruñako talde haundi bat iritsi zan hotelera goiz berean. Gaixo koadrila bat. Buru-gaixoak. Astebete pasatzera, beren monitoreekin.

Gure bizilagun berriak.

Jatorrak, baina ai, gure disuasio-neurriekin ikaratzen ez zirenak. Alderantziz. Gu bai ikaratu haienekin.

Egunero egunero, goizeko zortzirak hamar gutxitan:

- MIGUEL ANGEEEEEEEEEEEL, VENGAAAAAA, DESPIERTA, QUE VA A EMPEZAR EL ENCIERROOO! VENGA ZANGANO, LEVANTA, QUE TE LO PIERDES!!!!!

Goizero goizero, hutsik egin gabe.

Gure aurreko bizilagunak, hain isilak, hain neurtuak, hain zibilizatuak... Nun ote zeuden…

Keba. Nahikoa parre egin genuen gure bizilagun berriekin.

Hori bai, entzierroa egunero egunero ikusi genuen.


Ttak: , , , , ,

____

1 comentário:

  1. Kaixo Patxi!
    Ni aurten Portugelera joango naiz eta beharbada horrelakoak gertatuko zaizkit, gainera ezin naiz hara joan lehenago logela nolakoa den ikusteko jeje.
    Ondo pasa oporrak!

    ResponderEliminar