2006-07-28

Udako postalak (VI)

Aerobic

Ia lehertu nintzen parrez. Urteak hainbeste parre egin gabe.

Goizero, entzierroa ikusi, lasai gosaldu, eta hondartzara juten nintzen pasiatzera. Itzuleran, han aurkitzen nituen egunero egunero.

Eszenatoki bat zegoen hondartzan bertan. Bederatziak inguruan hasten zan martxa.

TXUNPA-TXUNPA-TXUNPA-TXUNPA

Neska katxarro bat gidari. Musika altu-altu. Bere parean, hogei-hogeitabost bat lagun, neskak agindutakoari txintxo txintxo kasu egiten.

Alde batetik, ikustekoa zan han zegoen pupurria: Ines Sastreren itxurako neska liluragarriak; mutil katxarro pare bat ere bazan, hauen atzean estrategikoki kokatuta. Ondoan, zaharren egoitzako komite ejekutiboa. Umeak ere bai, nola ez ba: batzuk zigortuta, besteak lotsatuta, besteak poz-pozik, ama irripartsuegien ondoan. Gizon tripadunak ere bai, izerdi patsetan, astebetean irabazitako bospasei kiloengatik kezkatuta…

Espektakulu hutsa benetan, ze talde hetereogeneo, anitza, bitxia…

Zer esan dantza egiteko moduari buruz? Danak berdintsu mugitu bai, baina han denek zuten beren estilo propioa. Batzuena, benetan berezi-berezia, ikusgarria.

(ETB ideia faltan? Jarri holako talde bat goizeko bederatzietan egunero. Elitismotik gabe, talde uniformizatu profesionalik ez. Keba, kaleko jendea, bolondresak! Etxekoandreak, ejekutiboak, txikiteroak, gaztetxeetako bozeramaileak, funtzionarioak, loteria saltzaileak, bankariak, arrainsaltzaileak… Zahar ximurtuen ondoan, haur ibiltzen hasi-berriak… )

Hipnotizatuta egunero aizue, hauei begira.

Neri, gauza batek bereziki deitu zidan atentzioa ordea.

Bazan emakume bat han, bitakoren bat, edo ezaugarri fisiko benetan bitxi bat zeukan, edo katxondo konpletoa zan bestela.

Ezkerrera tokatzen zala mugitzea, dantza egitea? Bera eskubira. Eskubira mugitu behar zala? Ezkerrera. Aurrera mundu guztia? Atzera bera…

Egunetako batean hartu nuen bideotxo hau adibide.

Zuzenean, benetan, ikuskizuna lehergarria zan. Han hasi nintzen parrez. Disimuloz, hori bai. Algara ozenik, makurtu eta tripak eutsi eta holakorik ez. Aurpegia tapatu eta buruari nola edo hala eutsiz, parre ixila..

Hor ari ziran danak, gidariaren oihuak errepikatzen:

- HEY, HEY, HEY, HEY, HEY!

Hantxe ni, ikuskizun bitxiari begira, tapatu gabe neukan begiarekin, lehertu beharrean.

Konturatzen nintzan haiek kontura zitezkeela, eta ez zan plana, baina klaro, hain ondo pasatzen ari nintzan! Hain zan bitxia ikuskizuna! Zer egin? Nere aingerutxoa eta deabrutxoa eztabaida bizian hasi ziran, batak aldegiteko lehenbailehen faborez, bestea geratzeko, hura jendeari begira jarritako eszenatokia zala, ea zergaitik aldegin behar nuen…

Deabruari kasu egin nion, kalamidadea ni.

Ez luzaroan ordea…

Segituan konturatu nintzan, bai zeudela jabetuta nere parre-jarioaz.


- hey, hey, hey, hey…


Ze pena alde egin beharra, hori bai, denboraldi luze baterako parre-pilak ondo ondo kargatuta.

Ez zidan neri andre horrek parregurerik ematen, bere berezitasun fisikoak, edo dana dalakoak, egoerak berak baizik. Nere intentzioa onnnnnnnnna zan, baina…

- hey, hey, hey, hey…


Ttak: , , , ,

_____

Sem comentários:

Enviar um comentário