2006-07-27

Zein da hemen atzeratua?

(Aurreko mezuaren jarraipena).

Eroak, zoroak, akasdunak, atzeratuak…


Bat

Bazegoen emakume motx bat taldean, guztiz gormutua zana.

Bufet librea: gosariaren txanda. Han azaldu zan bera, azkeneko orduan, zerbitzariak dana jasotzen ari zirenean.

Esnearen txorrotari ematen ari zitzaion, baina ez zebilen zuzen, ez zion ondo ematen. Han altxatu nintzen ni laguntzera. Esnea ahituta zegoen ordea.

Esnea bakarrik ez. Esnea, tostadak, kafea… Han ez zan ezer geratzen.

Zer egin zuen? Etsi? Aldegin? Bai zera. Gormutua bai, baina aurpegia bazeukan keinuka aritzeko; eskuak ontziak erakusteko. Gorputza, zerbitzarien aurrean irmo, eskaera gauzatzeko…

Ba… Hantxe atera zizkioten barrutik tostadak, esnea, kafea, zumoa… Hantxe eseri zan nere parean, gosaldu zuen gustora, lasai.

Ia berarekin batera, bi neska pinpirin sartu ziren. Hiztunak, belarriak bere onean… Gormutuaren mugimendu berberak egin zituzten esnearen txorrotarekin. Haientzako ere ontziak hutsik.

Gormutuak zerbitzariekin maniobrak ikusi zituzten isilean, nerekin batera…

Nerekin baterea ikusi ere, bandeja bete-beteta nola zekarren…

Zer egin zuten?

Biak alkarri begira geratu, urrats lotsati batzuk egin aurrera… Atzera segituan.

Jangela abandonatu zuren, ezer eskatzeko lotsaz.

Eskatu balute, eman egingo zieten.

________


Bi


- Qué andamos, Adelaida!
- Hoy nos vamoss al zoo de Barcelona
- Mira qué bien.
- A ver si no nos comen loss gorilas – parrez -
- Que va chica, los tienen bien atados, no hay cuidado – ni ere parrez -.
- A ver si es verdad.
- ….
- Llevo desde el día seis sin cagar.
- ¿….?
- Y eso?
- No sse. Ya me han dado Duco-flex o… Volta-flex o… No ssé cómo se llama… y un kiwi.
- Tranquia chica, ya saldrá, no te preocupes por eso.
- Sí… ya saldrá si…
- …..
- Y tú qué, ahora, a la habitación, y un buen polvo, a que sí... - irriparrez -
- Adelaida! Con el calor que hace! – parrez ni -


Minutu pare bateko alkarrizketa batean, Adelaidak bere bi behar asetu zituen. Bata, kezkatzen zuen arazoa dala ta, barrua hustutzea (ulertzen didazue), eta bestea, bere jakinmina asetzea, -arrimatzea behintzat- nire sexu ohiturekiko.

Ohiko jende arrunton eguraldiari buruzko alkarrizketa arrunta baino, askoz entretenigarri eta gazdunagoa, ez didazue ukatuko.

_____


Pena izan zan, talde honentzat, egonaldia bukatzea. Azken egunetan hasi ziren askatzen eta zenbait lagunekin konfidantza hartzen. Multimiloiduna banintz, beste hamar egun ordainduko nizkien.

Neri behintzat, hoteleko egonaldia, biziagoa eta alaiagoa egin zidaten.

Ttak: , , , , ,

___

Sem comentários:

Enviar um comentário