2006-08-03

Haginlariarenean

Hagineko minak jota, nere betiko haginlariarengana jun nintzen jun dan astean, arazoa konpontzera:

- Judiziozko hagina da Patxi. Kentzea onena.

Esango nuke, gure arbasoek, judiziozko hagina deitu ziotela hagin honi, min ematen hasten zaizunean judizioa galtzen dezulako, erabat galdu gainera. Ondo asmatutako hitza da.

- Infekzioarekin ezin dizut kendu. Hartu antibiotikoak, eta mina juten zaizunean, txanda eskatu anbulategian, han kenduko dizute.

Tiiiiira ba.

Lau eguneko Augmentinek, Espidifenak eta Nolotilek, hiruen artean, ez zuten lortu neri mina kentzea. Gogoa nahastea bai. Hola ibili naiz egunotan, drogazale asetu baten moduan, txorabiatuta.

Atzo, lehenengo orduan, tipi-tapa tipi-tapa, anbulategira, txanda eskatzera.

- A, ez ez. Bihar bakarrik daukazu. Hiru ordu aukeran, 09,45, 09,46 eta 09,47.
- Nola baina? Haginlariak esan zidan minez nagoela ez kentzeko. Oraindik minez nago. Ostiralerako emaidazu.
- Inposible. Ez dago. Oporrak hartzen ditu.
- Eta haren ordez???
- Ez, irailaren 4ra arte, inor ez.
- ¿?

_______


Probatu egin behar, ze erremedio. Haginlariak esaten bazidan ezin zidala kendu, ba drogazale asetuaren txorabioaz gogoratu behar, aurtengo abuztua.

Iritsi naiz. Zain nengoela, galdezka hasi naiz nere baitan, ze itxura ote zeukan haginlariak. Areago, zein litzatekeen haginlari baten itxura ideala… Ez zait erantzun egokirik bururatu.

Urduri nengoen gero. Hau Dragon Khana baino okerragoa da. Hura puskatzen bada, kitto, azkena bapatekoa da. Hau askoz okerragoa da!

Garbitzailea imajinatu det gaur arratsaldean, txundituta, ea zer dala ta ote zeuden hain garbi eta dizdiratsu zazpigarren eta zortzigarren baldosa-ilarak...

Nik eman ditudan bueltak.

Argitu da azkenean nere zalantza-lainoa:

- Patxi?

Sartu naiz kontsulta barrura. Eserita zegoen haginlaria. Aurpegi nekatuz. Izugarri kosta zaio altxatzea bere jarlekutik...

Malo.

Segituan bururatu zait arrazoia: gizon hau neka neka eginda dago. Neu naiz urteko azkeneko bezeroa. Urte guztiko nekea dauka bere gainean. Sekulako beharra dauka oporrak hartzeko eta ez dauka batere batere gogorik oraintxe lanean egoteko. Normala.

- Hola.
- Hola.

Oraindik minez nengoela esan diodanean, esan dit proba egingo genuela. Mina sentitzen banuen irailerako utziko genuela.

Txorabiatuta, gogoa nahastuta neukala esan dizuet lehen?

- Oye, y cómo es que te vas de vacaciones y no hay nadie a partir de mañana? No tienes repuesto??

Memeloa izan behar gero, oporrak hartzeko orduerdi falta zaion haginlariari holako galdera bat egiteko. Eta bestetik, ez al zuen holako zerbait pentsatuko: “repuesto?” “Cómo que repuesto? Me ha visto cara de rejilla, o de tapacubos, el tío este?”

Sustituto, Patxi, sustituto!

Jarri dit indikzioa, eta halako batean… UMMMMPFF!!!!!!

Biak salto, nerekin batera. Haginlaria eta laguntzailea. Beraien aurpegietan, izua eta damua nahastuta dituen keinua. Bezeroari – nahi gabe noski- sortarazitako sufrimentu itzelaren erreflexua.

Eta parretxoa.

- Joder que salto has pegao!

Hiru anestesia-ampolla ipini dizkit, badaezpadaere, ez al nintzen lehenengo astronauta euskalduna bihurtuko.

- Venga, vamos allá. ¿Si te duele, lo dejamos e?
- Hhahhe.

- ………………….

Ya!

Hura poza nerea! Primeran, lehenengoan atera da, batere batere minik gabe. Danok txoratzen. Gizonak bere Torreviejako hotela gogoan. Nik Osakidetzako haginlariak: ze jatorrak, ze profesional bikainak!

Gora Osakidetza!

Hagina zegoen tokian orain dagoen zuloa berriz, ze ondo etorriko zaidan. Badakit nun eraman giltzak eta mugikorra aurrerantzean. Kartera ere, pixkabat estutuz gero, baietz kabitu.

Hau zulotzarra!

Bukatzeko... Marilyn Monroe izan al zan, goiko bi haginak kendu zituena, masailezurrak gehiago nabarmentzeko? Ilusio galanta egingo lidake alajaina, naizena baino oraindik pittin bat guapoago bilakatzeak haginaren kontura...

_______


Holakoetan beti etortzen zait burura Afrika. Tarteka ematen dituzten datuak. Ospitale bat berrehun mila biztanleko, eta holakoak.

Zeinek kentzen dizkie afrikar hauei haginak?? Anestesiarik gabe jakina…

Pentsatze hutsarekin dardara batean jartzen naiz. Kaiuko hauskorren barruan zeharkatzen dutela itsasoa, beren bizia arriskuan jarriz?

Zeharkatuko ez dute ba!

Anestesia bila!

(beste mila arrazoiren artean)


Ttak: , , , ,

_______

5 comentários:

  1. Gora Osakidetza ba!

    (Neu bai neu pelota eta sistemaren kolaborazionista).

    ResponderEliminar
  2. Niri juizioko haginek ez didate minik eragingo, ez!

    Irtetzen hasi orduko kendu arazi zizkidaten nire hortzen estetikaren izenean, hainbeste kostatako alanbreek egindako lana ez izorratzeko.

    Karterari Osakidetzak lagundu izan balio behintzat...

    ResponderEliminar
  3. Patxi, zu bezelako ahuntz prototipiko bat, situazionista, anarksita... zer eta, sistemaren kolaborazionista?

    Lasai, danok ditugu gure kontradikzioak. Nik esate baterako: aberastasuna banatzearen alde nago, baina ez lidake inportako ere Albako dukesa izatea

    beste estilista batekin, jakina!

    ;-)

    Mizpira!

    Ez dakizu ondo ze jakinmina jarri zaidan. Ze hortza politak izan behar dituzun!

    Pena, orain ezin zerala inoren alanbrearekin trabatu, "zarenazarelako" iragarkian bezela.

    ResponderEliminar
  4. PAtxi!!

    Janari erreserbak ere gorde ditzakezu zulo hortan. Goizeko kafesnea sopekin, hamarretako bezela eraman dezakezu lanera zure zulotxoan.

    Eguerdiko lentejak, ze goxoak arratsalde erdiko merixendan!

    Mugikorrarekin kontuz gero! Bibratzen hasiz gero akaso ahoko estrukturazio guztia ondatuko dizu eta zure aurpegiko perfekzio milimetrikoa apurtxo bat desfiguratu.

    Muxu handi bat guapissssssssssssiimo!

    ResponderEliminar
  5. Saretxu! Perfekzio milimetrikoarena gustatu zait. Egiaren muinetik oso urruti ordea. Goi injenieritza lanak beharko lituzke nere ahoak, eta inguruak, perfekziora arrimatzeko.

    Beste muxutxo bat bueltan!

    ;-)

    ResponderEliminar