2006-08-30

Kasualitatez

Aurreko mezuaren harira…

“Nire aldare partikularretatik, mundu guztiaren bizkarretara gelditzen den korutik, ezkontza berri baten testigu naiz. Bere laranja erdia topatu duten beste bi pertsona. Edo laranja erdia ez, baina pertsona serioa, arduratsua, langilea bai. Bizitza motza da eta zerbaitekin konformatu behar.”

Gaur irakurri det berriz ipuin nabarmen honen pusketa hau. Lehenago irakurrita neukan, hain zuzen, ezezagun baten literaturarekin topo egin nuenean sarean, kasualitatez; hiru minutu exkaxetan paregabea zala erabaki nuenean…

Ez da fletxazo makala.

Gaur neska honek gauzatxo bat bidali dit, ez beste mundukoa beharbada berarentzat, baina neri begiak bizitzaz bete dizkit; eskerronez, bideo xelebre-bitxi hau, berari eskeinia.

Hau ere, gaur sarean kasualitatez aurkitutakoa; kasualitatez, gaiari buruz ere zerbait dioena:

“I don't wanna fall in love and get married then boom
How the hell did it get here so soon
I don't wanna grow up”

"Ez det maitemindu nahi, segituan ezkondu, segituan boom!
Nola iritsi naiz ni horren laister hona?
Ez det hazi nahi"

Zu behintzat, hazi behar badezu, hazi, baina aldatu, okurritu ere ez!

Marvellous Katixa!




Tom Waits: I don't wanna grow up (ez det hazi nahi)

____

2 comentários:

  1. Kasualitatez?
    Kasualitatea izan ote da zu eta biok hemen topatzea? Ez dut uste.

    Bide batez, komedia erromantikoa nire generorik gorrotatuena da. Patxitraperoren postak irakurtzea nahiago!
    Muxu bat, jarraituko dugu kasualitateak elikatzen.

    ResponderEliminar
  2. Katixa, ni alderantziz ordea. Patxitraperoren postak baino, komedia erromantikoak nahiago!

    ;-)

    Oraintxe esan dezu. Kasualitateak elikatu, egia galanta...

    Nahiz batzuetan, elikatu gabe ere, sortu-sortzen diren, eta pilatu, eta siniskerietan sinisteko muga-mugan ipini bat.

    Ni neu, atzo bertan, urrutira jun gabe. Idazle batek bere nobela batean gustora erabiliko lukeen kasualitate kate bildurgarria.

    Ea egunen batean nobela bat idazten deten.

    Hartuta muxua, doala beste bat horra!

    ResponderEliminar