2006-08-24

klik bat gora-behera

Arrakasta eta edertasuna batera dijoazela uste da, baina gezur ustela da hori. Erakargarritasuna eta pakea etsaituta daude.

Oso ederrak nahikoa lan badu miresleak eta benetako lagunak bereizten. Ez du gurutze txikia.

Oso itsusiak berriz, badauka nahikoa meritu, egiten dizkioten isekak nola edo hala irentsi beharrean…

Aukeran ederra izatea nahiago?

Marylyn
zorigaiztokoa izan omen zan.

Rosy de Palma
zoriontsua da, inolako zalantzarik gabe. Behin ikusi nuen, telebistako desafio txiki batean, bera eta beste pertsonaia famatu bat. Galdera-erantzun tximistak egiten zizkieten. Rosyk aldameneko neska – neska ederra - parregarri utzi zuen. Maitemindu egin ninduen bere buru azkarrak, bere izaera liluragarriak…

Ezin ederragoa somatu nuen.

____


Nekez konbentzituko zaituztet. Aukeran, danok nahiago ederrak izan. Maryliren zoriari iskin egin behar badiogu ere.

Gure esku utziko balute jaio aurretik, gaur ekarri dizuedan makina hau… Zeinek izango lituzke eskuak poltsikoetan? Zeinek ez luke klik bat egingo gora, edo behera?





Klik egin irudiaren gainean. Saltseatu nahi beste. Denboraz larri bazabiltzate, egin probatxo hau, gogoa badezue:

Random face – image search – search – Eyes - … eta ondoren, aurpegien gainean klikatu…

Eta ondo pasatu.

(Firefoxekin ez dabil ondo. Explorerrekin saiatu)

Ttak: , ,

____

Sem comentários:

Enviar um comentário