2006-08-10

Oraingoan bai

Ordenatua izateko ahaleginak, zenbat egin ditudan, neronek ere ez dakit. Oraingoan bai esan dezaket ordea, hau, azken ahalegina izango dala.

Ez da nahikoa zerbait komeni zaigula jakitea. Gakoa, ondo jabetzea da. Behin ondo-ondo jabetuz gero, kontzientzia hartuz gero, aldaketa ezinbestekoa da.

Kontatuko dizuet. Gogoan hartu gaurko mezu hau.

_____


Desordenatua izatearen kulpaz, adibidez, ezin izan dizuet gaur arte erakutsi nere Flikerra. Alta eman nuen, baina, pasahitza ahaztu, baita ze helbide eman nuen ere alta emateko. Ezin erabili, ezta giltza berreskuratu ere.

Atzo akordatu nintzen alta emateko eman nuen helbideaz, nik ez dakit nolatan. Sartu ditut argazki batzuk, . eta gehiago sartzen jungo naiz, poliki poliki. Hortxe dauzkazue, begiratu nahi badituzue ere.

Berritasunez ari gerala, ezin eskertu gabe utzi Magic Ikteroa, berari esker ikasi baitet xagua gainean ipiniz irudiak edo testua erakusteko aukera izugarria.Eskerrikasko Magic!

Eta Ikateroak aipatu ditugunez, zorionak Sei Ikteroari, Euskaljakintzaren lehenengo urtebetetzean.

Jakin al leike baina ze gosaltzen dezuen Ordizin, lagunok, holako fundamentua izateko??

Ttak: , , , , , ,

___

5 comentários:

  1. Patxi,

    argazkilari ikiagarriya haiz!

    Oso argazki politak!

    ResponderEliminar
  2. Eskerrikasko Aritz.

    Ea hautsa kentzen diodan kamarari. Zeharo abandonatuta daukat!

    ResponderEliminar
  3. ba hemen Ordizin gosaltzeko ia beti txokolatia txurruekin ta jai haundietan kafesnia kruasanakin edo bestela donutsakin

    gero hamaiketakuan lukainka ta, mondejua ta, earki arreglatzen gara

    ResponderEliminar
  4. Jaja, Patxi! Arrazoia dezu, gosaria da egun osoko onena, hor dago guztiaren sekretua! Nik neskuik handi-handi bat, bi bimbo "tostada familiar" eta guzti eta 4 laranjen zumoa gosaltzen det! Lanean hasi eta gauzak bakarrik ateratzen dira!!! Benetan, probatu eta ikusiko dezu...;-)

    Mila esker aipamenagatik eta galdera bat Markosentzat: Ordizian gosaltzen dezu????

    ResponderEliminar
  5. Sei, gosari on baten garrantzia. Bazkari edo afari on batena. Aseta sentitzearen garrantzia...

    Ez dira alperrik gure amak saiatzen ase-aseta gera gaitezen, txokolatia, lukainka eta mondeju, txuleta oilasko eta arrozesenarekin...

    - pixkat gehio jangoezu... (praketako bi botoiak askatu eta gero ere...)

    Markosek seguro, buelta asko eman dizkio gai honi, tripa bete behar horri... (zer da filosofo baten jarduna, zuloak bete edo betetzen saiatzeko ahalegina baino?)

    ResponderEliminar