2006-08-21

Pako, gatza eta piparra

Bada uda honetan bereziki gozatzen ari naizen zutabe bat. Hain zuzen, Berrian Pako Aristik egunero eskeintzen duena.

Gozatzeko motibuak asko ditut. Orkesta-gizon baten itxura hartzen diot idazle honi, oso instrumentu desberdinez gozarazten nauelako egunero. Hirurehun hitzeko testu batean, hor juten dira nahastuta sarri askotan, zuhurtzia errazkeriarekin, goxotasuna gogorkeriarekin… Bisturia brotxarekin, axeria ardiarekin…

Hain dira aberatsak eta bixiak bere zutabeak, hauetako edozein bihur litekeela gai-iturri oparo bat, beste edozein idazle edo pentsalarirentzako, eztabaida-gai pentsatzeko lan pixkat hartzen duen edozeinentzako.

Egiarekin jolasten du Pakok. Batzuetan, hain nabarmena danez, ezin aitzakiarik bilatu, gaur gomendatzen dizuedan artikulu nabarmen horretan bezelaxe. Beste batzuetan… Bere egia saltzen digu, hain modu borobil eta ederrean, sinistu egingo degula goitik-behera pixkabat erne ez bagaude…

Ni etsita nago ordea, saltzen dituenak, batzuk behintzat, berak ere ez dituela sinisten, baina, zirikatzea baitu gustoko gizonak…

Esaterako, parre egin nuen gustora, duela bi asteko zutabe batekin. Irakurri, adorea badezue. Alajaina, errukarriak benetan gu. Argi ibili gero trenbide batetik gertu xamarrean bizi zeratenak… Iskin egin gero zuen burua botatzeko tentaldiari!

Parre egin nuen baina, bota zituenak botata, hantxe zegoelako – egunero bezela - bere aurpegi alaia, goiburuan.

Ze zentzu dauka holako zutabe deprimigarri batean, halako irudi batek? Adarjole peto baten aurpegi satisfetxoak? Batere ez! Hortxe ba grazia.

Hain zuzena izateak, etsai txikiren bat, begiratu gaiztoren bat ekarriko zion-dio gizonari, baina, honi buruz ere beste testu nabarmen bat idatzi – eta irakurri – baitzuen aspaldi. Hemen erakusten dizuedan hau:

Entzun, eta hartu gogoan, Pakoren egia borobil hau:
















(Hemendik hartua.)

Ttak: , , , ,

____

Sem comentários:

Enviar um comentário