2006-08-26

Piztu-itzali

Gaur jabetu naiz lehenengo aldiz - edo lehenengo aldiz ez bada, sekula baino gehiago bai, gauza batetaz:

Nere barrua zeharo aztoratu zuten emakumeez gogoratu naiz. Gaztetako maitemintze gaixogarri haiek: hilabeteak, urteak neska baten atzetik; pentsamentuan bera, eta beste ezer ez…

Kalabazek, edo etorkizunik ezaren paisaiak, zeharo abaildu ninduten: garai bakoitzean modu berdintsuan, munduaren pisua nere soinean sentitzeraino; ezgauza ibiltzeko, pentsatzeko, ezgauza ia ia bizitzen segitzeko…

Gaur neska hoiekin egiten det topo kalean. Ez dauzkat ahaztuta, nola izango ditut ahaztuta. Haienganako sentipen sutsu, sakon hura aldiz, hura bai, deseginda dago zeharo.

Etsipenez betetako momentu haietan, bizitzak ez zuela zentzurik sentitzen nuen: “Bizitza“, momentu haiek, egun hoiek zirela, betirako irauten sentitzen nituenak…

Inola ere ez, gaur haien ondotik pasatzean sentitzen dedan ajolagabetasun triste hau.

Tristea diot... Sentipen intentsu hura, maitasun erogarri hura, hura bai, betirako irautea nahi nukeelako, nere barren-barrenean.

Batzuetan behintzat.

Ttak: ,

_________

Sem comentários:

Enviar um comentário