2006-08-18

Preso... Ala ez




Irudian ikusten dezuena, Logroñoko erribera pasealeku berrian dagoen zuhaitz bat da.

Antzekotasun haundia du gizaki modernoarekin.

Egia da gu bagerala gai, gure kabuz, nahi degun tokira juteko, baina aurreko egia bezain egia haundia da, gutako gehien-gehienok, asfaltoz inguratuta bizi gerala, eta ez daukagula ihesbiderik.

Irudiko zuhaitzaren moduan.

____


Nere kontakizunak klaustrofobia eragin dizu? Oker zabiltza. Zuhaitzek ez dute beharrik sentitzen inora juteko.

Gizakiok bezelaxe: gure ahalmenak ditugu, geure kartzela mugatuaren barruan ere zoriontsu izateko.

____


Aceralia entrepresa (Orbegozo), Zumarragan :

Infernu hutsa garai batean, ezagutu dezuenok badakizue zertaz ari naizen (oraindik ere bada: kearengatik gutxiago, zaratarengatik lehen bezainbeste, edo gehiago).

Keak eta zaratak, ehun metro eskasera dagoen Aparicio auzoa bereganatzen zuen, egunero egunero, urtez urte, bizitoki benetan gaixogarri eta laiotza bihurtuz.

Ba… nere herriko aldizkari euskalduna dan Otamotzeko ale batean, irakurri nuen, auzoei eskeinitako erreportaia batean, bertako lagun baten adierazpenak, esanez, ez zela berehala jungo beste auzo batera bizitzera, gustora bizi izan zala, eta bizi zala orain ere bertan.

____


Bizi-kalitate kaxkarrenetan ere, zarata eta kez inguratuta, gizaki batzuk gai dira gustora bizitzeko.

Nahiz gehienak… Halako gaitasunik izan ez…

Argazkiko zuhaitzaren moduan.

Fijatu zerate bere hostoetan?

____


Atzera klaustrofobia?

Egia esan, ikutu dramatikoa, interesgarria ematen zion mezuaren bukaerari…

Baina ez nadin gaiztoa izan.

Bada lizar bat Urretxun, ni bizi naizen tokitik nahiko gertu, honen antzera asfaltoz inguratuta, ederra baino ederragoa.

Batipat haizeak laztantzen duenean.

Ttak: , , , , ,

____

3 comentários:

  1. apa traper, aspaldiko!

    nire lagun batek, larrean dagoen behiarekin alderatzen dik gizakion "askatasuna"

    ustez libre sentitzen dik bere burua, baina era berean konturatuta zagok, hesitutako unibertsoa dela berea, eta askatasun mugatu horretan gozatzen saiatzen duk

    ResponderEliminar
  2. Aupa Satortzulo!

    Hire lagunak arrazoi. Hesi ikusezinez beterik, baina... Hoien barruan ahal dan libreen bizitzen saiatu behar.

    Aproposito, saria irabazi huan, baina oraindik ez diat eman! Hau fundamentua.

    Iraila arte itxoingo dek ezta? Udan hi, ni, ta beste lau katu baikaudek bakarrik sarean...

    Aurtengo irailerako egitea espero diat! ;-)

    Aupa diko!

    _

    ResponderEliminar