2006-08-09

Top-lesssss

Estatu batuetan gertatu zan, orain ez dala denbora asko. Janet Jacksonek – Michael Jacksonen arrebak - titi bat erakutsi zuen telebistako zuzeneko saio batean.
Sekulako oihartzuna izan zuen, Barkamena eskatu behar izan zuen neskatxak, tamainako “pekatuaren” ondoren.

Handik aurrera, badaezpadaere badaezpadaere, goraizak erabili behar badira ere, minutu bateko atzerapenez erakusten dira irudiak, Estatu Batuetan.

Imajinatzen dituzue zentsoreak, errealizazio gelan? Ziztu bizian erabakitzen ez dakit zeinen titiburua ikusi dan ala ez? Mobiola behin eta berriz erabiltzen?

- Rewind Nicky! Rewind again!

Holako zerbait Estatu Batuetan baino ezin da gertatu. Ez da harritzekoa, hainbat estatutan dituzten legeak ikusita.

Esaterako…

Minesotan, legez kanpokoa da bilutsik lo egitea.

Virginian, ezin da sexurik praktikatu argia piztuta. Baimendutako postura bakarra berriz, misiolariarena da.

Floridan, muxu eman daiteke bide publikoan, baina hiru minutuz gehienez. Legez kanpokoa da zure emaztearen bularrak muxukatzea.

Arizonan, debekatuta dago etxean bi bibradore baino gehiago izatea…

____


Nun kokatuko zenukete beste debeku xelebre hau?

“Debekatuta dago Top-les egitea. Arau hau hausten duena igerilekutik kanporatua izango da.”

Ez... Ez da Estatu Batuetan.

Askoz, askoz askoz gertuago.


Urretxun, urrutira jun gabe.

Ez da arau bakarra noski, igerilekuaren sarreran, marko batean txintxilik dagoena. Beste arau batzurekin lagunduta dator. Hala nola txankletekin ibili beharra, buruan txanoa erabiltzeko agindua, hamakarik ezin sartzea…

Top-ten aren azken postuan, - edo azkenetakoan, oraintxe ez naiz gogoratzen - hortxe, agindu harrigarria:

- Debekatuta dago top-les egitea.

____


Zeinek osatu zuen arautegi hau? Ze batzordetan onartu zan?

Neri guztiz kilikagarria egiten zait, arautegi hau osatu zan batzorde horretako alkarrizketa imajinatzea:

Zeinek proposatu zuen? Ze argudio eman zituen? Inork kontrarik egin zuen? Ze arrazoi jarri ziren mahai gainean debeku hau ezartzeko?

- Top-les egiten duten emakumeak probokatzen ari dira?
- Moralaren kontra dijoa?
- Arriskutsua da? Sokorristen arretan eragina izan dezake?
- (nere emazteari inork ez dizkio titiak ikusiko nitaz gainera?)

Zuek zein esango zenukete direla, Urretxuko udalak izan zituen arrazoiak, top-les a debekatzeko?

Inork baldinbaleki, zein izan ziren, gustora entzungo nituzke. Beharbada arrazoizkoak dira. Batzuetan gertatzen da, erantzuna bista-bistan daukagula baina, ezin hala ere antzik eman...

Egun hori iritsi bitartean, hemen, zuen aurrean (xagua grixaren gainean pausatuta), arau “ xelebre” hau ontzat eman eta indarrean duen, Urretxu Estatuko Gobernadore Demokrataren argazkia.


God Bless Urretxu!
____

(Ai Iparragirre gure artean balitz, baietz harek abesti polit bat tajutu, kontu honen gainean….)

Ttak: , , , , , ,

_

3 comentários:

  1. Baina Urretxuko igerilekura joaten diren ingles ugarientzat izango da araua, ezta?

    Behartuta al gaude ba "Top-lesssss" zer den jakitera?

    Hipotesi bat: alkatearen emazteak titiak agerian jar ez ditzan hartu du erabakia...

    ResponderEliminar
  2. Aupa, Patxi! Lehenengo, araua harrigarria iruditzen zait. Nori bururatu zitzaion? Zer dela eta? Emakume mordo bat topless-ean hasi ziren jartzen eta moztu behar izan zuten edo inor jarri aurretiko araua da??? Nik dakidala, behintzat, Ordizian ez dago horrelako araurik (aspaldi ez naizela joan baina lehen inongo arazorik gabe...). Eta ez gaude hain urrun!!!

    Bigarren, zer egiten dute araua puskatzen baduzu? Herritik bota? "Persona non grata" izendatu? Karneta kendu? Denak batera? :-)

    ResponderEliminar
  3. Aupa laguna:

    Egia esan, ez ezagutzea litzateke harrigarria. Poliki poliki, halako hitzak zabaltzen jun dira gurean. Futbol, piknik, footing... Top-les ere zabaldu zan, beste asko bezela.

    Neri egia esan, gauza naturala iruditzen zait, hizkuntza guztiak oxigenatzen dira holakoekin. Gauza osasungarria da nere iritziz.

    Beste kontu bat da, termino jakin batek parekoa duenean gurean, eta atzerrikoa hobesten danean, ez motxagoa dalako, edo esaten errezagoa, baizik eta "in" agoa dalako.

    Kezkagarriagoa iruditzen zait neri, ez hitz solteak, baizik eta gure umeak nola erabiltzen dituzten EEBBko telefilmeetako entonazio eta moldeak (horrekin kutsatzen badira, zerekin ez ote dira kutsatzen!).

    Ez zaigu guri bakarrik pasatzen, erdaldunei ere bai, gertatzen dana da, gu konszienteago gerala, gure hizkuntzaren egoera dala ta.

    Zure hipotesiari buruz, pentsatu nahi nuke ez zala alkatearen beraren (orduan bai gobernadore) erabakia izan. Batzorderen batekoa bai, edo auskalo.

    Inoiz jakiten badet, jakinaraziko det bai.

    Sei, hasiera hasieratik dagoela araua esango nuke. Araua hautsiz berriz, seguruasko ez litzateke ezer pasako... - edo bai? - hor dago koxka. Zalantzatxo horrek bota dezake atzera bakarren bat. Aldarte iraultzailez bazaude, orduan inportik ez, baina bestela...

    Araua hor egotea iruditzen zait neri, beste yankiesfera batekoa.

    Udal ordenantzaren bat aurki igual, bibradore kopurua mugatuz Urretxun!

    ;-)

    ResponderEliminar