2006-08-07

Udako postalak (VII)

Irudi jakin batzuk, zartailuz bezela itsasten zaizkizu gogo barrenean. Marka uzten dizute aldi luze baterako.

Hau aspalditxoan itsatsi zitzaidan:

Hirurogeitamar bat urteko amona, balantza haundi xamarrean kalean behera: Gona estu baten barruan sartuta, takoidun zapata itxi batzuk prentsatzen zizkioten estu-estu oinak... - hala zirudien behintzat -

Esan nuen nere artean:

“Nahikoa lan badauka gaxuak, gona-tubo horrekin, takoidun zapata gogor hoien barruan. Erropa lasaiaz eta zapatila batzuekin alde ederrean ibiliko zan ba…”

Berari esan banio… Hau erantzungo zidan seguruasko:

- Ai majo, guapa egoteko sufritu egin behar da.

Kontua da, amona honekin gogoratu nintzela, nere goizeko ibileretako batean bainujantzia kendu nuenean…

Pentsatu nuenean, alde ederra dagoela, batere gabe igeri egitetik, bainujantziaz igeri egitera.

Takoidun zapata gogor batzuekin ibiltzetik, hankautsik ibiltzera bezela.

_________


Igeri pixkat, pasiotxoaren ondoren, zibilizazioaren mugetaraino, boietaraino.





Hantxe bainujantzia kendu, -boiaren katebegian sartu, ez dezan mareak kantauriraino eraman - eta libre sentitu. Libre…

Probatu duenak badaki zertaz ari naizen.

Ze gozamena. Ez zan bakarrik bainujantzirik gabe libre sentitzea. Hango isiltasuna, itsaso bare barearen baitako kulunkatxoa… Apenas zan beharrezkoa urgainean mantentzeko gorputza mugitzea. Itsasoa zeruarekin nahasten zan, sentsazioa zoragarria zan. Isiltasuna. Amaren sabel barrenean nengoeneko oroitzapen printzak edo; goizean eguzkiaren izpiek esnatzea, gela isil argitsu batean… Halako zerbait.

Begiak itxi nituen…

- …………..

- Splatx!!!! – bapatean, nere bizkarrean…

Zer ote?

Segundu laurden bateko kabalak, jiratzen ari nintzala:

- Marrazo despistatu bat, pintxo bat jatera?
- Bidaia agentzian “turismo sexuala” eskatu zuen submarinista suediar desesperatu bat?
- Ni bezela zebilen bat? Boiaren atzean ezkutatuz hasieran, lotsaren lotsaz urazpian sartu, eta airea hartu beharrez azaleratu zan bat?
- Top-manta? Han ere bai?? - Gafaz amigo? deubede? –
- Julian Yantzi? -

Keba, garaian garaiko estanpa bat. Bi ahate, griperik gabeak zalantzarik gabe, osasuntsu, maitasuna – giro hartan ezin larrutan egin, maitasuna izan behar- egiteko pake pixka baten bila…

Hantxe berriz, bapatean, urazpitik edo, nunbaitetik azaldu zan irudipen bat, marmoka baten erroak baino gogorrago gogoan itsatsi zitzaidana:

- Zerbait falta zaizu ba oraintxe Patxi…

Ttak: , , , ,

____

2 comentários:

  1. Zer ote Patxiri falta zitzaion hori...

    Hurrengoan jakingo?

    xme

    ResponderEliminar
  2. Aupa Xabier!

    Ez ba, bukaerarik gabeko mezua dek. Bakoitzak berea imajinatu behar...

    Politago hola.

    Edo ez?

    ;-)

    ResponderEliminar