2006-08-22

Zu baino gehiago balio du

Etsaien gaia ekarri banuen atzo, Logroñon ikusi nuen irudi batek gogorarazi zidalako izan zan.

Grazia egin zidan. Beharbada, beti deitu izan didatelako atentzioa maitaleek bata besteari eskeinitako maitasun pintaketek. Gurean hain urriak, hain txikiak, hain ezkutuak. Beste toki batzuetan, Italian esaterako, hain ugariak, hain haundiak, hain deigarriak..

“Ti amo Laura”

Edonon, kolore neurri eta forma guztietakoak.

Hau ikusi nuenean, zera etorri zitzaidan burura: “han, beste maitasun pintaketa bat“

Irudian datorren hau. Klik egin ikusteko.





Garai batean maitale, gaur etsai: gogoan bizirik, lehen eta orain.


____


Esaldi bat irakurri nuen duela gutxi, bera bakarrik nere gogoaren paretan txintxilikatu, eta geroztik bertan dirauena, harro; luzerako dagoela badaki eta.

“Berak ez zaitu behar. Zure oroimena dauka; zu baino gehiago balio duena”

Ttak: , , , ,

____

Sem comentários:

Enviar um comentário