2006-09-05

Altxor txiki bat, DNA eta latex eskularruen artean

Bada telebistako figura bat, bereziki miresgarri zaidana, betidanik oso gustoko izan dedana:

Xabier Euskitze


Akatsik ez diot aurkitzen batere gizon honi. Izango ditu, ez dakit, oraintxe ez zait bururatzen. Birtute bat badu baina, sorgingarri egiten zaidana: beti erakusten duen ziurtasuna. Suntsiezina dirudi. Botaiozu berunezko hamar tonako bola haundi bat, ez dala milimetro laurden bat mugituko bere tokitik, ez dala haren ondoan hauts alerik harrotuko.

Euskal-Herria alerta egoeran imajinatzen det, ebakuazio orokor baten premian. Hor azalduko litzateke gure Euskitze telebistan, lasaitasunik haundienaz, pausatuki hitzegiten, zer egin behar degun esaten, mantso-mantso. Kaosik ez, histeriarik ez, alderantziz: danak txintxo-txintxo, ordenarik haundienaz ebakuazio protokoloari kaso egiten, bere aurpegikera eta ahots ziurrak lasaituta.


____


Xabier ekarri det hona gaurkoan, aurrekoan telebistari begira, berataz eta Pakoz gogoratu nintzelako, Kalaka programan izan zuten ika-mika gogoangarri batetaz.

Zerbait esan zuen Xabierrek programa hartan, ez dakit zer izan zan, telebista eta kultura, bi hitzak uztartu zituen. Pakok segituan aterata zituen goraizak, hau edo, honen antzeko zerbait esateko:

- Telebista ez da kultura ordea!

Etxean danak adi, Xabierrek zer erantzungo. Ze momentu polita, eskerrikasko Pako.

Xabierrek bere harria atera zuen, badakizue, harria-papera,guraizea, eta Pakoren goraizak bota zituen, erraz, esanaz, hor ibiltzen zirela astero alkarrizketa mamitzen, eta alkarrizketa, kultura ere badala.

Esango nuke Pako bihotzak traizionatu zuela hura botatzean. Telebista gauza puñeteroa da: denbora urria da, momentukoak balio du, ezin atzera egin, zuk nahi beste denbora hartu zure pentsakizunak zabaltzeko. Funanbulismotik badu asko, telebistak. Pakok, aukera izan balu, beste hau esango zuen.

Hemen ere, irudipena daukat – irudipen hutsa baino ez – Pako ziri batez baliatzen dala, jendea asaldatuko duen erreklamo batetaz, zenbait galdera airera botatzeko. Ziririk gabe askoz jende gutxiagok irakurriko zituen galderak egiteko.


____


Zer ari nintzen ikusten telebistan, ika-mika hau gogorarazi zidana, galdetuko dezue:

CSI.

Entretenimentu hutsa? Denborapasa txoroa? Izan leike. Tartean ordea, ikuslearen bizitza aldaraz dezakeen ikasgai bat. Altxor txiki bat, DNA eta latex eskularruen artean.

Zein izan zan altxor hau, hurrengo batean. Gaur asko luzatu naiz eta

____

3 comentários:

  1. >>Akatsik ez diot aurkitzen batere gizon honi. Izango ditu, ez dakit, oraintxe ez zait bururatzen.

    Tira, kantatzen hasten ez den bitartean...

    ResponderEliminar
  2. Kalakan agertzeak ondorio onak eta txarrak ditu. On bi:

    1-Iaz Etika arratsaldez ematen nuen ikasgela batean ez zidaten jaramon zipitzik ere egiten. Ni gelan sartu eta BETI egoten ziren eserita atzera begira niri bizkarra emanda bertan ez banengo bezala Iraide Fuentes, Amaia Basterretxea, Jenny Mora... Niri begira esertzeko esan eta kasurik ez. Ordu osoan, astea joan udaberria etorri, kasu putarik ez. Baina Kalakan atera eta... den-dena goitik behera entzun, aditu, ulertu. Zenbaitetan eztabaidagaiek badute zerikusirik Etikako gaiekin eta ederra litzateke Etika telebistaren bidez irakastea.

    2-Gu bigarren B-n bizi gara. Bigarren A-n inoiz ikusi ez dugun emakume bat bizi da, duela hiru bat urtez geroztik. Lehengoan bere alabak Kalakaren bidez ezagutu ninduela esan zidan. Aurrez aurre oraindik ez gara izan. Metro bira bizi arren satelite bitartez islatu behar izatea ere ispilu neuronetan...

    ResponderEliminar
  3. Ba nik nahikoa gozatu nuen ba, atera zuen bideo harekin. Deskapotable batean, mulata batekin... Emulek ez dauka, ze pena.

    Nahiz aukeran, beste promo edo dana dalako bat, garaitsu hartakoa. Kantuan ez dakit, baina dantzan? Oholtzak gustoko izango ez ditu ba, bera ohol bat da ta! Ze parreak promo edo dana dalako harekin!

    Markos, zer ez nukeen ordainduko nik, zure ikasle izateagatik. Nahiz batzuetan, bizkarra ere emango nizukeen, taldetasuna ez urratzeagatik.

    ResponderEliminar