2006-09-23

Bi dosis

Telebista, irratia, egunkariak…Gure bizitzan eguneroko platera dira, konpultsiboki kontsumitzen ditugu. Zer eskeintzen diguten danok dakigu. Denen ezaugarri komuna, txirrina jotzea, gure arreta erakartzeko. Zenbat eta txirrin zaratatsuagoa, orduan eta esnago, adiago, beraiei begira.

Albiste txarrak hauen izarrak dira. Zenbat eta odol gehiago, triskantza haundiagoak, burrunbada haundiagoa, orduan eta denbora gehiago, espazio gehiago, eskeintzen zaiena.

Horregatik, gaurkoan behintzat, balantza pixkabat beste aldera eramatera noa, bi albisterekin. Harritu egin ninduen prgrama berean (la2eko informatiboa) bi albiste on aurkitzeak. Zuek ez zenuten ikusiko beharbada, hemen dakarzkizuet, zuen animoa pixkabat argitzeko, nerea egun hartan argitu zan bezela.

____


Ozono geruza: Ez dakit ze urtetan hartu zan protokoloari esker, 2050 urterako zeharo bere onera ekarriko dutela uste da. Bazenekiten?

Ez dakit egia izango dan, baina orain arte milaka entzundako holokausto trazakoak ere, ez baitakit zuzenak ote diren.

Beste albistea berriz… Ai egia balitz!

Enekok seguro ezagutzen duela albistea, eta irrikaz bete zaiola gogoa, imajinatze hutsarekin.

Energia agortezina.

Irlandar batzuk aizue - pentsa euskaldunak balira - energiari buruzko lege fisikoak hankaz gora jartzen dituen teoria bat, asmakizun bat. Munduko zientzilaririk garrantzitsuenei dei egin omen diete, egiazta dezaten.

Albistea mesfidantzaz hartuta ere… (produktu edo aldarrikapen baten publizitate trikimailua ote?) Ez al zaizue nahi gabe, gogoa pixkortzen?

Imajinatzen? Petroleoarekin menpekotasunik ez? Munduko herri guztiek energia debalde, beren teknologia aurrera eramateko? Aurrerapena behingoz pobreentzako?

Politegia dirudi. Izango ditu bere korapiloak, lehenengo albisteak bezelaxe, neri oraintxe ikusezin zaizkidanak…

Baina utzi baikortasun dosis pare bat hartzen.

Zuek? Apetezitzen?

____

2 comentários:

  1. Ondo, ondo, Patxi. Baikortarsun dosia egunerorako!! Suguru egun batzutan hartzea ahaztuko zaidala, baina apuntatzen naiz.

    Irlandarrek energiaren kontserbazio printzipioa, gutxi gora behera "energia ez da ez sortzen ez deusezten, eraldatu baizik", deseztatu egiten duen tresna sortu zutela .... enpresa irlandarren, (Steorn, uste dut), publizitate edo marketin kanpaina hutsa moduan jo da irakurri dudan toki ia guztietan. Lastima!

    ResponderEliminar
  2. Beraz, itxura ona du kontuak. Danak sinisgogor, gutxi batzuk ezik! Hola gertatu da ia beti, mundua aldatu duten teoriekin...

    Tira. Ni, mesfidatien artean, nahiz bada nere barruan ahots bat hoska: ezeeeeeeeeetz! Egia dala!

    Cegasako nere akzioak, ai!

    _

    ResponderEliminar