2006-09-18

Bloop... Bluubolopp...

Gogoan dauzkat bereziki, Tenerifetik bueltan etorri nintzen oporraldi batzuk, otsailaren erdian. Duela urte batzuk. Elurra ari zuen. Izotza zegoen kale-iskin guztietan: Siberiako bailararik zokoenean, baina zoko-zokoenean bizi nintzela iruditu zitzaidan.

24 gradutik - 8 gradurako saltoarentzako gerriko berezirik ez dago.

Oraingoan berriz - pertsianak itxita eta leihoak zabalik geratu ziren etxean - ikaragarria da sentitzen ari naizen he-ze-ta-su-na. Euria egin duelako izango da, nik ba al dakit, baina, Sukalde eta komuneko baldosak izoztuta, paretak, zorua, putzutan bezela…

Nun kristo bizi gera??

Itsaso barruan nagoela dirudi, olagarro bihurtuta. Pasiloko iskina baten atzean txitxarro batekin topo egin behar dedan irudipena daukat, edozein momentutan:

- Aupa Txitxar
- Aupa Patxi, ze bizimodu
- Beh, hementxe. Zeu?
- Gogorra bizimodua. Pelagikoak eta, frantzes hauekin gauza onik ez.
- Tira ba, kontuz sareekin ba.
- Bai, zuri ere berdin. Sarearekin kontuz
- Ala ba
- Baiiiiii
- Baita!

____

Sem comentários:

Enviar um comentário