2006-09-27

CSI (I)

Honen jarraipena da

____


Zoriontsu izateko formula borobilik ez dago. Zoriona bera ere, starlux pastila baten gisa saltzen zaigu, bakarra eta trinkoa bailitzan, eta hori ere ez da.

Zure onenean egonda ere, errezena da itzal txikiren batek, txikikeriaren batek, zure zeru hori lainoz betetzea.

Maitemina izan leike zorion betera gehien arrimatzen dan egoera, baina zure kimika zeharo aztoratuta egoten da holakoetan. Drogatuta zaude, kalterik batere gabeko droga bada ere (?).

Zein dira proposatzen diren bideak, "zorionera" iristeko?

Duela gutxi entzun nion bati, bildurrik ez izatea dala gakoa. Tira, ez da gutxi baina… Horrekin bakarrik nahikoa balitz…

Neuri, asko gustatzen zait esaldi hau: "lasai bizitzea da bizitzea, bestea ez da bizitzea".

Baina ez… Hori ere ez da. Lasai bizi zintezke… Asper asper eginda. Asperdurak ez dizu ordea - gehienetan behintzat - atseginik ematen.

____


Nere ustez, helburua zehaztea oso zaila bada ere, zutabe nagusiak hauek lirateke:

- Begiak zabal-zabalik izan. Ondo fijatu. Gauzei beren balioa eman. Arnasa hartzetik beretik, hazkazalak moztera, hosto bat dantzan ikustera… Segi zuek.

- Libre izan. Zure loturak zein diren izendatu. Bereizi ondo zein diren, eta ondoren, saiatu ahal dan libreen bizitzen.

- Inertziari ihes egin: sofa, ordenagailua, sexua, koadrila, lana… Zure baitako hainbat…

____


Grissom eta Chatherine, etxe baten aurrean daude. Gora begira daude biak. Gizon bat amildu da zazpigarren pisutik behera.

- Erori egin da- . Dio Grissomek.
- Bota egin dute- . Dio Catherinek.
- Ze joera zuona, emakumeona, beti txarrenean jartzeko.
- Jakina, hartara, asmatzen degun egunean, ez gaitu ezustean harrapatzen.

____


Grazia egin dakizuke alkarrizketak. Baina pentsatzeko makinari olio pixkat eman zeniozaioke:

Inertziak eramaten ditu lagun asko - eramaten ninduen ni lehen - beti txarrenean jartzera. Irudimena erabiliz tragediekin errekreatzera. Etengabe albiste txarren zain egotera. Telefonoak jotzen zuenean, inor ezustean nere etxera etortzean… Albistegiak ikustean…

Horrelako jarrera batek, egia da, benetan albiste txarrak zure bizitzan agertzen direnean, ezustean ez harrapatzera eramaten zaitu.

Baina… Ez al da hau, etengabe lokatzetan bizitzeko egiten dan aukera zoroa? Ez al da inertzia hutsez hartzen degun jarrera?

____


Lagun batek esaten zidan, bere semea bi-hiru egun pasatzera juten danean, eskolak antolatutakoetan, ez duela begirik biltzen gauean. Urduri egoten dala oso.

Bere kezkak semea babesten duelakoan?

Superstizioa….

Benetan etengabe "alerta" egoteak, tragediak gertatzean lagundu egiten digu? Ez ote da guztiz kontrakoa gertatzen?

- Ikusten? Banekien nik! Zeozer susmatzen nuen! - …

Ezbeharrari pentsua eman…

____


Lasai bizitzeak, pozik bizitzeak,, ez ote digu ezbeharrak gertatzen direnean, hauek gainditzen laguntzen? Atzera begiratuta, badegu nundik bete depositoa, nundik indarrez bete.

Alderantziz berriz… Zertan laguntzen digu, etengabe - inertzia hutsaren kulpaz- kezkatuta egoteak?

____

2 comentários:

  1. erabat ados, traper

    bazagok jendea hitzordura norbait berandu badator istripuren bat izan duela berehala pentsatzen duena, nik zorionez ez zaukat joera hori "aspaldiko lagunen bat topatuko zian" edo "zerri horrek siesta luzatu dik" pentsatu ohi diat, halere uste diat hau berezkoa dela

    nire lagun batek kontatze zian, bere gurasoek lotsa izaten zutela beste gurasoekin elkartzean

    gauetan beraiek lasai egiten omen ziaten lo alabak kalera irtetzean, lagunak ordea gau osoa begiak bildu ezinik egoten omen ziren

    ResponderEliminar
  2. Izaera faktore garrantzitsua dek bai. Inertzia ordea, oso kontutan hartzeko gauza dek.

    Zergaitik jokatzen diagu modu batera, eta ez bestera? Ez dek gaizki etortzen hortaz pentsatzen jartzea, noizik eta behin, kalte egiten diguten jokaerez. Akaso arazoa ez dek gurea, baizik eta itsatsitakoa.

    Ni neurotiko xamarra netuan lehen, orain berriz, oso lasaia, kontu horri dagokionez behintzat. Ez dek aldaketa makala.

    ResponderEliminar