2006-09-28

CSI (II)

Mack Taylor
, New Yorkeko ikerlari burua da.

Argitu gabeko kasu bat du eskuartean. Kartazala iriki du…

Aurpegiera aldatu zaio bapatean: norbaitek - bere taldeko ikerlariren batek - froga bat gordetzen duen zigilua urratu du.

Kasu hau ikertzen ari danari deitu dio:

- Zuk hautsi dezu zigilu hau?
- Bai, badakit nere juramentua hautsi dedala - erantzuten dio neskak -, baina ezin degu kabroi hori harrapatu. Libre irtengo da, eta atzera norbait bortxatu eta hilko du! Gaizki egin det hala ere, oso damututa nago, zigilua hautsi nuen baina ez nuen froga eraldatu, ez da berriz gertatuko.

Mack-ek, ezin serioago:

- Hiru gauza daude, neretzako sakratuak direnak: New Yorkeko ohorea, hiri honen segurtasuna, eta departamentu honen izen ona.

Betazalak bildu gabe:

- Utzi zure plaka mahai gainean. Zoaz Kalera.

____


Esan nuen nere artean: tira, yanki hauek, daukaten delitugile famarekin, kontrakoa aizu: zuzenak, zintzoak, erostezinak…

Mack konsziente da duen botereaz. Badaki ezin duela tranparik txikiena egin. Badaki zuzena izatera derrigortuta dagoela.

Eta gogora datorkit nahi gabe, automatikoki, Jose Antonio Ardanza lehendakari-ohia. Bera ere, hainbeste urtetan gure ordezkari, hainbeste urtetan eredu, zuzena izatera derrigortuta. Ezin honek ere tranparik txikiena egin…

Baina bere txaleta, baimenduta zegoena baino %ko 40 haundiagoa da, Urdaibai erreserba naturalaren bihotzean; eta piszina bat du aldamenean.

Gobernuak kargu hartu dio, udalak ere bai (lau urteren ondoren, kadukatzeko zorian zegoenean), epaileak legea bete dezan agindu dio…

____


Zer egin dute tranposoarekin? Kalean utzi, New Yorkeko hura bezela?

Bai zera.

Hortxe dago, goi-goian. Euskaltelen buru. Danon eredu.

Ez da harritzekoa.

Zein estimatzen da gure gizartean? Tranpatiak, axariak, lapurrak, gezurtiak… Baldin eta irabazle suertatzen badira noski.

____


Uda honetan izan nuen alkarrizketa, lagun batekin. Ardanzari buruz ez, beste bati buruz:


- Ez omen da berriz aurkeztu behar, alkatetza utzi behar omen du.
- A bai? - nik - Ez nekien.
- Zertarako aurkeztu? Nahi zuen guztia lapurtu du!
- ....
- Nik ere, haren tokian, berdin egingo nuen - atzera, nere lagunak -.
- A bai? - nik - Ba nik ez. Nik ez nuke ondo lo egingo. Nik kontzientzia garbi izan behar det, ondo lo egingo badet.
- Ba nik ahal nuen guztia lapurtuko nuen. Total, nik egiten ez badet, beste batek egingo du. Tontoa izatea azkena.
- Ba ni tonto orduan. Baina gauean luze lo.
- Nik ere luze egingo nuen lo, ze pentsatzen dezu…

Arrazoi nere lagunak: Lotsagabeek ederki egiten dute lo.

____


Gure gizartearen baloreak zein diren jartzen zera pentsatzen, eta tristura sartzen zaizu, hainbat eta hainbat adibide ikusita.

Baina umore pixka bat bota daigun lapikora, ez gaitezen gehiegi mikaztu:

Nere morfopsikologia zaletasunari jarraikiz…

Zein dabil - egun sainduetan hutsik egin gabe, baita astegun batzuetan ere, fina baino finago - Mack Taylor bezain zuzen, argi, eta zintzo, gurean?

Honen antza haundia duen norbait, ezin bestela izan.

Klik, irudi gainean.











____

Sem comentários:

Enviar um comentário