2006-09-03

Ilunari hoska

- Ze narraxkeria da hau? – Galdetu nion nere lagunari, liburuaren atzeko azaleko laburpentxoa irakurri ondoren.

- Ez dakit oso ondo, liburudendakoak aholkatu dit.

Lehenengo lerroak irakurtzen hasi nintzen. Nere inguruan suertatzen diren liburuen lehenengo orrialdea irakurtzeko ohitura sanoa daukat.

Nabarmena iruditu zitzaidan idazle honen narratzeko era. Segituan engantxatu ninduen, pasarte batek bereziki: Pariseko usaiak zein ziren, hemezortzigarren mendean.

Patrick Süskind: el perfume


Egun batean irentsi nuen liburua. Erdialdeko pasarte batzuk, zakarrontzira botatzeko modukoak; bukaera, ezin txarragoa, nere iritziz. Edonola ere, idazle honek benetan lortzen du irakurlea istorioaren barruan sartzea, protagonistaren baitan kokatzea, baina batez ere, “gaizkiaren”, gaiztokeriaren, gizakiak bere baitan izan dezakeen gauzik txarrenen hondar edo sentsazio ia fisikoa uztea.

Ia ia zorabioa ere sentiarazi zidan hondar honek, liburua bukatutakoan.

Nere artean: erotuta ere ez noa ni liburu hau inori gomendatzera. Bere birtute batzuk azpimarragarriak izanda ere; ez diot nik inori desio nik sentitu dedan txarkeria hau, zapore mingots, ezin ilunago hau.

Sarean bilatu nituen, oporretatik bueltan, liburu honen kritikak. Hamarretik zazpiri, liluragarria egin zitzaion. Biziki gomendatzen zuten.

Zortzi milioi ale saldu omen dira, Europan bakarrik.


Sillent Hill


Logroñon, zinemara, arratsalde lainotsu batean. Aukeran dauden filmeetatik, gustokorik ez. Nere logurea, nolanahikoa ere ez. “Hor barrura sartzen banaiz, lo geratu igual. Gizatasunik ez nere partetik, inori nere zurrunkekin pelikula izurratzen badiot”:

- Tira, bildurrezko horixe ikusiko det. Urteak bildurrezko pelikula bat ikusi gabe. Ea esna mantentzen nauen.

Ohizko bildurrezko pelikula baino, bere eroekin, edo zombiekin, sustoz jositako istorio hutsa baino, hantxe berriz, “gaizkia”, honen definiziorik zehatzena, iruditan. Amesgaiztorik lazgarrienak, gauzarik ilunenak, bildurgarrienak. Infernua. Katolikoentzako, infernuan sinisten dutenentzako, erabat ez gomendagarria. Efektu berezi izugarriak, benetan barruan zaudela dirudi, momentu batzuetan.

Nere artean - Patrick Süskinden liburuarekin bezelaxe- : Zeini burura dakioke holako istorio bat gauzatzea? Ze gaixo klaseri? Ze gaixo klaseri dirua ematea filmea egin dadin?

Zinema-aretotik irten nintzenean, hantxe zegoen iskina batean, neri deika bezela, kartel bat, filme berri baten iragarpena:

El perfume



____


Gaiztokeri mugagabea, sentipen onik batere gabeko mounstro kupidagabea, amorruz betetako sena… Guzti honenganako zaletasuna, hain zabalduta dago benetan? Nola leike?

Danok daukagu barruan mounstro hori, begirik-bururik ez duena. Gorrotoz betetako izaki hori. Muturreko egoera batean, kalte izugarriren bat egin digutenean azaltzen dana…

Baina propio bilatzen du jendeak mounstro hori? Gustoa hartzen du esnatzean? Holakoak ikustean?


____


Ikusleak-irakurleak sentitzen du, txarkeria guzti hori, pantailan-liburu baten barruan baino ezin dala gertatu. Berari ezin zaiola gertatu. Horregatik gozatzen du beharbada.

Zenbat eta ankerrago, ilunago istorioa, orduan eta eramangarriago egunero sufritzea tokatzen zaiona… Hori bestela.

Edo beste hau: min egin digute, gorrotoa sentitzen degu norbaitekiko, ezin diogu min egin digunari erantzun… Atseden pixkat sentitzen degu, pixkabat asetzen degu gure erantzuteko beharra, gaizkilearen azalean ipinita.

____

2 comentários:

  1. Urteak dira El perfume liburua irakurri nebala. Antzuolako orduko liburuzain Mirenek gomendatu zidan hara sartu eta danari usaina hartzen ari zela zertan ari zen galdetu ostean. Egia esan neuk be ordutik badaukat, batez ere, perfumeak, usaina hartzeko zaletasuna. Gaizkeria hori Patxi, zuk diozuna, hain justu da erakartzen gaituena. Egitera ez gara iritsiko, baina erakarri egiten gaitu inork horrelakorik pentsatzeak.

    Silent Hill filma be ikusi neban; mutilagunak play-stationeko jolas moduan izan zeban etxian eta orduan be izugarri beldurtu ninduen inor horrelakorik asmatzera hel zitekeela ikusteak. Dana dal bideojolasa askoz ilunagoa eta "nazkagarriagoa" da, pelikula baino.

    Eta, El perfume filma ikustera joan naiz, batez ere usaimenaren gainean hainbeste garatutako deskribapen literarioak neuk irudikatu nituen moduan egokitu dituen filmaren zuzendariak.

    ResponderEliminar
  2. Marijo, hau da hau sintonia, gurea.

    Filmearen trailerra ikusi det gaur, eta egia esan, zoragarria da. Nere irudimenean ordea, dana askoz beltzagoa eta itsusiagoa zan. Hala ere, ez det filmea ikusiko. Gaizkiak ni behintzat, ez nau batere erakarri inoiz, alde horretatik santateresitadelniñojesus xamarra naiz, eta izateko asmoa urte askoan.

    Bideojokoa oraindik ilunagoa?? Ez da posible.

    Fidatzekoa ote da zure mutil-laguna?? begi bat itxita eta bestea zabalik lo egin, badaezpadaere ;-)

    __

    ResponderEliminar