2006-10-13

Akabo pakea

Inauguratu dute, eltziegoko Marqués de Riscal hotela, Frak Gehryk diseinatutakoa.




Arretaz jarraitu ditut albiste honi buruzko iritziak egunotan. Luistxoren zalantza, adibidez, hotel horrek inguruan ondo ematen ote duen ala ez. Zalantza estetikoa.

Gehien gehienak ordea, nere belarrietara iritsi direnak, beste zerbaiti eman diote garrantzia.




Negozioa, inbertsioa, etekina…

Inork ez du aipatu, edo oso jende gutxik behinik behin, nola eragingo dion herri txiki honi hotel erraldoi glamourosso honek.

____


Imajinazio ariketa bat egizu orain: demagun, zure herria, bapatean jendez betetzen zaizula, urte osoan herriko festak balira legez.

Gehitu bapatean sekulako zarata, zure orain arteko ingurune paketsuari...

Bai, etxea sal zenezake. Beste toki batera jun bizitzera, erosoago. Dinerala pagatuko dizute… Baina, sentimentuak ezin baitira landare baten gisan, beste edozein lurretan landatu. Ni behintzat, nere txikian, nere herrian, gustora asko bizi naiz. Ez nuke beste inora aldegin nahi.

____


Ezagun bat badet, pisu bat duena Eltziegon. Kezkatuta dago. "Akabo pakea" , dio.

Beste neska bat ere ezagutu nuen, duela urte pare bat. Logroñon bizi zan arren, Eltziegoz maiteminduta zegoena, bertan jaiotakoa. Ahal zuen guztietan bertara juten zana.

Herri txikietako txutxumutxuetaz kejatzen zan. Oso itogarria zala esaten zidan, danak alkarren ezagunak…

Tira - pentsatu det, neska hark esandakoaz gogoratu naizenean - Orain sikiera, txutxumutxuzaleek izango dute beste jomugarik, herriko gazteen ibilerez aparte. Turistak, etxeen salmentak, kotxe garestiak…

Gero zuzendu egin det gogoeta:

Gaxua: turistak, zarata eta abar ere sufritu beharko ditu orain, ohizko txutxumutxuez gain.

____

Sem comentários:

Enviar um comentário