2006-10-22

... Baizik eta zenbat behar deken

Bi lagun alkartu dira kalean.

- Oraindik bajan segitzen al dek?
- Bai motel
- Denbora asko daramak ala?
- Bai. Bolaraka baina, urteak zemartzeat gaizki. Nereak ez dik momentuz soluziorik.
- Eta? Ez al dek pentsatu jubilazioa eskatzea?
- Ez ez. Galdetu nian, baina ehuneko 55akin geratuko nituan. Ia erdia galduko nikik...
- Kontua ez dek ordea, zenbat galduko hukeen, baizik eta zenbat behar deken bizitzeko.
- … (?)
- 55 horrekin ez al hukek nahikoa izango? Nik dana ordainduta zeukeat. Pisua, kotxea… Hogei mila duro emango balizkie hilero, oraintxe bertan utziko nikik lana.
- Ba... Sekula ez diat alde horretatik ikusi.
- Jendea konfundituta zegok. Betirako gaudela hemen pentsatzen dik, eta ez dek hola.
- ….
- Pentsatu zak esan diatena.
- Gustatu zaidak bai. Emango zioat egosi pare bat. Igual ez daukak arrazoi faltarik...
- …

Jarraituko du.

____

2 comentários:

  1. iep!
    Hor arrazoi duzu, gu ezkaude betirako baina ordainduta dagoen kotxe hori ere ezta betirako izanen, etxeak ere denbora pasa ahala berrikuntzak beharko ditu,...ofizioko lanak utzita ere bizitzak lanak ematen segitzen du.hemen bakoitzak atera behar ditu bere kontuak.Baina horrekin aski balu,ba jubilatu ta ederki bizi!
    ongi segi!

    ResponderEliminar
  2. Julen, halaxe da. Hala ere, diruak itsutzen gaituela egia da.

    60 urterarte, gutxigorabehera, sasoia eta osasuna baditugu. Aldiz, denbora gehiena lanean (eta lanak eskatzen duen atsedenean) ematen degu.

    Aldiz, izurratzen hasten geranean ematen zaigu denbora...

    Esandakoa. Egosi batzuk eman behar gaiari, inoiz aukera suertatuko balitz ere.

    (zuk dana dala, suertea galanta. Lana eginez batera bertsotan ederki aritu leike. Zorionekoak, tamainako trebetasuna dezuenak!)

    ResponderEliminar