2006-10-06

Deleted blog

Beti burua egitekoz gainezka baitaukat, oso oso gutxita jotzen det atzera, nere kajoietan begiratzera, aspaldiko idatziak, mezuak, bideoak, argazkiak…

Horregatik, tragedia gauzatu danean...




pena sentitu det, pena haundia; nere ilusioen olatuak baina, aise eramango du urrutira. Hala bedi.

Begietatik bloga, ez oraingoa, baizik eta aurrekoa. Begietatik.blog-city.com. Harekin hasi nintzen. Gogoratzen? Nere aspaldiko lagunok? Ba dagoeneko ez da esistitzen. Ezabatu egin didate, abisatu gabe.

Denetariko bildumak egiteko joera dago. Zigiluak, te ontziak, metxeroak, tximeletak, galtzerdiak… Inork web-orri euskaldunen bilduma egiteko denborapasa bazuen, eta nere haiek gorde bazituen, benetan eskertuko nioke bidaltzea.

____


Duela gutxi, beste hainbeste gertatu zitzaidan, Hotmail-ekin nuen helbide batekin. Milaka mezu, milaka istorio, sentipen… Nere iraganeko hainbat hilabete, hantxe islatuta. Deleted danak. Ezabatuta. Hilabetean bertan ez sartzeagatik. Terms of service. Zeinek irakurtzen ditu?


____


Melankolia laino batek bildu nau oraintxe…

Ea haizea laister datorren, eta urruti eramaten duen.

____

6 comentários:

  1. Ikaratu egiten nau gure "datuen" galgarritasunak. Eta edozein egunetan flikcr desagertzen bada, desagertuko dira gure argazkiak? Eta non ikusiko ditugu ordenagailuan edo CDetan dauzkagun argazkiak egunen batean mundua argindarrik gabe geratzen bada?
    Lehen, zapata kaxa batean gorde genitzakeen gure argazkiak eta gurekin edonora eraman, baina gaur egun?
    Gai interesgarria hau...

    ResponderEliminar
  2. Duela gutxi, nik ez dakit zer gertatu zitzaion nere ordenagailuari, ez zebilen artxiboen esploratzailea. Dana ezabatu nuela pentsatu nuen. Sekula ez zait burukomin bat hain bapatean sortu.

    Datuak birusen batek edo neri gertatutako zeraren batek ezabatu gabe kontserbatzea lortuta ere... Nola irikiko ditugu, hemendik urte mordo batera?? Ze programarekin?

    Nik baditut testu artxibo batzuk, duela sei-zazpi urtekoak... Nola zuen izena hasierako programa hark?? Word perfect zan???

    sokorro!

    ResponderEliminar
  3. Gauzak galtzearen beldur hori. Agian inoiz ere behar izango ez genituzken datuak galtzeak ere, min ematen du. Nire irakasleek zenbat aldiz esaten ote digute, kopiak egiteko. Copias de seguridad.
    Beraiek egunen batean egin ez zituztenaren seinale da hori noski. Guri ez zaigula gertatuko uste dugu...ezjakiñok...
    Blogetan idazten duguna, badirudi gure ordenagailuko artxiboetan dagoela... baina ez. Beraz zaindu ditzagun gure blogak, eta idatz dezagun, bixita ditzagun. Euskal blogosfera baten alde. jajaja => erreibindikatibo xamarra gelditu zait, jajaja

    ResponderEliminar
  4. Hain zuzen, Itziar, euskal blogosferako blog etxeekin (blogak.com, blogari.net...) aritu izan banintz, ez zitzaidan halakorik pasako. Abisatu egingo zidaten, ei Patxi! Eguneratu bloga, bestela ezabatu egingo dizugu!

    Nik nahikoa ordu pasa ditut Bloggerreko tripak ikasten, ez noa beste inora, baina hasi berrientzat? etxeko produktuak onenak, gogoan izan!

    Zure irakasleari kasu egin, eta gorde dana bai, gorde! Nik hemendik aurrera bezela.

    ResponderEliminar
  5. Begira ezazu hemen:
    http://web.archive.org/web/20050127044255/http://begietatik.blog-city.com/

    Ez dakit dena ote dagoen, baina zerbait bai.

    ResponderEliminar
  6. Mila esker Elorri!

    2004ko ekaina gordeta neukan, orain bukaera zuri esker. Tartekoa falta zait. Ea mirariren bat gertatzen dan.

    ResponderEliminar