2006-10-24

Derrigorrezkoak ez diren oinarrizkoak

Gaur goizean, Txilikuren "bizitza eredugarriak" erosi det, liburudenda batean.

Duela hilabete batzuk ezagutu nuen Txiliku, oso jatorra iruditu zitzaidan. Horrek asko laguntzen dio idazle bati, bere liburuak saltzen.

Liburua ordaintzera nindoala, dendariarekin eta honen lagun batekin hasi naiz hizketan. Alkarrizketaren hariak, gizon eta emakumeen arteko desberdinatasunen gaia ekarri du.

Grazia egin dit emakumeak esandako gauza batek. Liburu bat aipatu du, hain zuzen, gai horixe azaltzen duen bat, gizon eta emakumeen arteko desberdinatasunena (berezkoak direnak alegia), - ez zan emakumea izenarekin gogoratzen, sentitzen det, ezin dizuet liburuaren izenik eman - Esan du, emozio punttu batekin, liburu horrek, izugarri lagundu diola bere gizona ulertzen. Harrez gero, bikoteak izugarrizko lasaitasuna eta poztasuna irabazi duela.

(Futbola ikusten ari dan bitartean alperrik ari zaiola hurrengo egunean egin behar duena esaten, esaterako; lehen hainbeste amorrarazten zuena, berekoikeria zalakoan, orain lasaitasunez hartzen duela, gizonak fisikoki holakoak geralako. Ezin ditugula bi gauza batera egin alegia. Gure burmuinaren arazoa dala, ez gure borondatearena. Adibide hori ipini du.)

Gaineratu du, oraindik emozio haundiagoz, ez duela ulertzen nola ez dan gai hori eskolan erakusten, derrigorrezko asignatura gisa.

Gogora datorkit oraintxe, nik beti esan izan dedan gauza bat, Koldo Goitiak Kalakan kale-zurrutari buruzko hartan bota zuena. Ez dakit ze nutrizionistak esandakoa: umeei eskolan erakutsi behar zaiela alkohola edaten.

Jun dan igandean famili bazkaria izan genuen. Eztabaidan aritu ginen, musika (solfeoa, istrumentuak) eskolan erakusteari buruz. Nik dantzari, musikari baino mila aldiz garrantzi haundiagoa ematen nion. Anaiak, koinatak etab. Ezetz, musika garrantzisuagoa zala, solfeoa derrigorrezko asignatura izan beharko lukeela eskolan.

Bitartean, nere iloba batek esaten zuen jaten erakutsi beharko litzaigukeela eskolan; jaten deguna baigera azken finean. Nutrizioa ere, asignatura gisa.

Eta derrigorrez asignatura izan beharko luketen bizitzan hainbesteko mesedea egingo liguketen oinarri-oinarrizko gauzekin, beste ilaratxo batzuk bete nintzazke oraintxe lasai asko.

_______


Ze zientzilarik esan zuen? "Zertarako ikasi, liburuetan dago ta! Behar dezunean, liburuetara jo, eta listo"

Tira, hori ere ez da, baina egia da, egunero behar-beharrezkoak zaizkigun gehienak, ez dizkigula inork erakutsiko. Min hartzearen poderioz ikasiko ditugula.

Ekar dezagun mezua bukatzeko, holakoetan hain egoki, estimatu eta kontsolagarria dan esaldia:

Zer egingo zaio ba.

_____

4 comentários:

  1. azken gaiaren inguruan badut kezkatxo bat nik:

    dena eskolan erakutsi behar al da?
    ezin al dugu etxean erakutsi ondo elikatzen, dantzan egiten, kantuan...

    ResponderEliminar
  2. Lehen ixa gauza guztiak etxian eta kalian ikasten eta erakusten ziran. Oin dana eskolan gaiñian bota nahi da.

    Nik ez dakat umerik, ezta loibarik be; baiña nere lagunen umieri ahalegintzen naiz gauzak erakusten, txarto daguana esaten. Uste dot nere betebiharra be badala, azkenian danakin ikasten dabe-eta.

    Lehen gizartiak hezten eta hazten zittuan umiak. Danon biharra da!

    ResponderEliminar
  3. arratsaldeon! Patxi:
    hire kezka nagusienari erantzuna liburu hau duk, helbide honetan topatuko dukena: http://www.ciao.es/Por_que_los_Hombres_no_escuchan_y_las_Mujeres_no_entienden_los_mapas__369770
    Ondo izan.
    Iñaki

    ResponderEliminar
  4. Satortzulo, Leire, bat nator zuekin, jakina.

    Heziketak, eskolan, kalean eta etxean behar du. Danon eginkizuna da.

    Baina eskolan, 30 ordu ematen dituzte astean, eta ordutegi horretan, ahalik eta kultura eta prestakuntzarik zabalena eman behar zaie.

    Ematen zaien guztia beharrezkoa da? Seguruaski bai. Hala ere, nere ustez, oinarri-oinarrizkoak diren hainbat gai, ez dira erakusten. Ez etxean, ez eskolan, ez inun, eta gabezia hoiek izugarri baldintza dezakete gure umeen garapena.

    Adibidez, oso kezkagarria da neretzako, ume askok eta askok irakurtzea ez dutela batere gustoko esaten ikustea. Erakusten zaie irakurketa gozatzen? Ez. Irakurtzea batere gogoko ez duen bati, ikastea sufritzearen pareko suertatuko zaio halabeharrez.

    Arnasa ondo hartzen ikasteak, lasaitzen ikasteak, lagunduko lieke ikasketetan? Jakina baietz.

    Ordenatua izatearen garrantziaz, ez da hainbeste denbora hasi direla jabetzen eskoletan. Eskemak, agenda... Seguru nago ikastetxe askotan ez zaiola oraindik ere garrantzirik ematen.

    Ume asko ezertxo ere gosaldu gabe juten dira egunero eskolara. Beste batzuk oso gaizki jaten dute. Etxean ez zaie kontrolatzen. Eskolan ez zaie erakusten. Gero, "ez du atentziorik jartzen" irakurriko degu hauen ebaluaketa orrietan. Nola jarriko du ba atentzioa, lau ordu gosez pasatzen ditu ta!

    Josten erakutsi beharko litzaieke? Sukaldatzen? Plantxatzen? Hainbat eta hainbat etxetan, ez al dira oraindik ere betiko eskemak jarraitzen? Ez degu nahi berdinasuna?

    Adibide gehiago ipini nintzazke, baina uste det adierazi dedala zer esan nahi dedan.

    Nere lagun batek kontatzen zidana: ikasle txarra zan, beti atzera geratzen zan hoietakoa... Ez zuela ondo ikusten konturatu ziren arte! Miopia zuela alegia. Betaurrekoak ipini zizkioten, eta berehala hartu zuen beste guztien martxa.

    Nere ustez, holako zerbait litzateke gertatzen dana: baditugu erremintak, infrastruktura, ahalmena... Baina oinarri-oinarrizko gauza batzuetan kale egiten degu. Ez ditugu kontutan hartzen, edo ez diegu behar adinako garrantzirik ematen.

    ___

    Iñaki! Horixe zan bai liburua. Mapen gaineko zerbait aitatu zuen emakumeak. Ea lortzen dedan lehenbailehen, jakinmina piztu zait eta, zer esaten ote duen.

    Eskerrikasko!

    ResponderEliminar