2006-10-26

Garraio publikoaren konpasean

Bai, garraio pribatuak bere abantaila ukaezinak ditu…

Baina beste batzuren artean, gehienetan behintzat, abenturarekin, giza harremanekin, eta kulturarekin etsaituta dago.

Atzekoz aurrera hasita, kotxez zoazela nekez egin zenezake bidaia turistiko-kultural partikularrik, Irlanda, Argentina eta Italian barrena, liburu baten hauspoak lagunduta; nik gaur trenaren kulunka gozoan burutu dedan bezelakoa. (atzo ez nuen libururako zubirik ipini eta, horra)

Nekez jolas dezakezu ibiltarien ahotsa imajinatuz, zure susmoak egiazkoak diren ala ez egiaztatzera:

- Apa, egunon, Ospitalera juteko autobusa, nun hartu behar da?

Biziki gomendatzen dizuet jolasa. Aukeratu pasialarien artean jakin-mina pizten dizuen hura, eta emandako erantzunaren bidez, - ahotsa, mugimenduak, jarrera… pertsona bakoitzaren esentzia atera, laranja bati zukua bezela.

Gaur ezagutu ditut, esaterako, bakardaderik haundienean bizi dan emakume tristea, nere atzetik etorrita hiru aldiz ibilbidea zuzendu didana ; munduarekin etsaituta dagoen amona pipertua, bere bilobari ezezik, bere buruari ere ezezagunekin hizketa egitea debekatzen diona; burua arazo eta egitekoez gainezka duen gizon lanpetu gorbataduna, gogoz kontra bada ere, azalpenak ematen borondatez betea azaldu zaidana…

A! Eta medikuari segika zijoan ATS batazuriduna, portzierto, oso zapata politak zituena.

____


Abenturari dagokionez, ez nekien Donostiako autobus gidariek hain erraz zeharkatzen zituztenik gorriz dauden semaforoak. Ezta autobusa martxa bizian daramatela, bi gauza simultaneoki egiteko gauza direnik: autobusa gidatu inor aurretik eraman gabe, bazterra jo gabe, eta 20 euroko biletea eman dion bidaiariari kanbioak eman, praka estuetatik kartera atereaz…


____


Eta etxera bueltan…

Aspaldiko ezagun horrekin egiten dezu topo tren geltokian. Alkarrekin egiten dezue bueltako bidea. Erabiltzen dituzue alkarrizketan betiko topikoak: eguraldia, lana, osasuna, familia… Eta aurkitzen dezu ezustean, Ikaztegieta pare inguruan, topiko aspergarrixeen artean, espero ez zenuen, biziki harritzen zaituen kontakizuna.

Burtsan jokatzen omen du dirua - danok ditugu gure afizioak - eta oso garbi dauka: bizitzan inportanteena, informatuta egotea da.

Gauero gauero, ordubetetik gora ematen du, etxeko ordenagailuan, interneten ateratako datu eta grafiko aldakorrei begira...

- Zer da, adiktiboa?

- Nola?

- Adiktiboa da, grafikoei, datuei begira egotea?

- Ba… Bai bai, adiktiboa izan daiteke bai…Halaxe da.

____

3 comentários:

  1. Nortzuk dira gaurko bideoko gitarrajoleak?

    ResponderEliminar
  2. Arrazoi bai. Hemendik aurrera, talde eta abestien izenak ipiniko ditut. Lantxo bat gehiago!

    Bi kitarrajole hauek, Rodrigo eta Gabriela dira, eta euren berri blogari honen bidez izan nuen

    ResponderEliminar
  3. Eskerrik asko, Patxi!

    ResponderEliminar