2006-10-29

Intxaur ustelak

Ostiralean Zine-klubera jun nintzen.

Azuloscurocasinegro.





Aukera badezue, jun zaitezte ikustera. Kalitatea bazter guztietatik - musika, argazkia, gidoia, aktoreak… - oso konbinazio politean.

Beste batzuren artean, gai bat jorratzen zuen filme honek; ni bereziki interesatzen nauen bat: itxurarena.

____


Aurrekoan, sukaldea jasotzen ari nintzen bitartean, telebista piztuta, psikologo bat aritu zan hizketan. Bakardadeaz galdetu zioten.

Sekula entzun gabe neukan gauza bat esan zuen gizon hark. Pentsatzen nuen betikoa botako zuela, alegia, indibidualismoaren indarra gaurko gizartean; gero eta bakardade gehiago dagoela, batez ere hiri haundietan…

Inork jakin gabe hiltzen diren aitona-amonak; lagunartea zaintzeko denborarik ez duten ejekutibo estresatuak; telebistaren kate motzean preso bizi diran etxekoandre eta gizonak…

Ez, ez zuen halakorik esan. Beste hau baizik:

"Gero eta jende gehiago datorkit kontsultara arazo berarekin: dana daukaten pertsonak dira. Kanpotik, ezer ez zaiela falta irudituko zaizu: lankideen, lagunen errekonozimendua… Emaztea, seme-alabak, koadrila… Baina, oso gauza oinarrizkoa falta zaie: konfidantza. Inorekin konfidantzarik ez. Izugarri bakarrik sentitzen dira"

Hura entzun ezkeroztik, nere buruari galdetzen diot, kalean hara eta hona ikusten ditudan hoietatik, bikotearekin pasiatzen, koadrilarekin poteatzen animo ederrean… Zenbatek sentitzen ote duten bakardade etsigarri hori.


____


Filmean bada pertsona bat, bat batez ere nere begietara, izugarri sufritzen somatzen zaiona.




Ezkonduta dago, baina gizonezko batengana juten da masajeak hartzera isilean. Masajista gustatzen zaio. Ordaindutako lan sexualak egiten dizkio.

Gorde egiten du bere benetako izaera, bere sena: beti burumakur dabil, beti kopetilun, beti sesioan… Emaztearekin serio, isilik; semearekin beti oihuka, mesprezuka…

Gogora datozkit, bizitzan ezagutu ditudan gizonezko eta emakumezko beti pipertu hoiek, parre egitea zer dan ez dakitenak...

Ze gogorra izan behar duen, etengabe itxurak egiten ibili beharra; barrua usteltzen usteltzen sentitu beharra.

____

4 comentários:

  1. Oso ona filma. Neri pila bat gustau jatan baita. Mundu guztia besteek beragatik espero zutena egiten. Guztiz gomendagarria traperooooooooO!!!!!!

    Uii!! zenbat denbora hemen idazten ez niala!! EZ duk jada derecho de admision delakua indarrean izango ezta?

    Muuitx!

    ResponderEliminar
  2. Iepa patxi

    (Erantzun hau 'Nere alkatea' postan egon beharko zan, baina erantzunen lehioa ez zait irekitzen, hiru egun probatzen badaramazkit ere.)

    Animo asko zure proiektu berrirako. Herri honek asko irabaz lezake zure egitasmo berri honekin. Txalogarria herri honi eskaini nahi diozuna.
    Nik behintzat, apaizaren irudiarekin konparatuko nuke zure priektu berria; baina, jainkoari eman beharrean, zuk herriari eskainiko diozu zure buru argiarekin aberasteko aukera.

    Zumarretxun kontu hauetaz asko hitz egiten delakoan nago. Arazoa da kontu guztia elkarrizketan bertan geratzen dela, ez doala harago. Hemen ez ditugu -Gasteizen ezagutu nuen bezala-, Auzo-Elkarte potenteak, eta kontu horiek guztiak denborak ezabatzen ditu, koordinaziorik ez badago.

    Postan aipatzen dituzun hainbat kontuei buruz, zeozer badakigu pipienean ere. Baina denbora egongo da horretaz hitz egiteko. Zain gaituzu, prest, blog berri horri ere gure txikia emateko.

    besarkada belaunetan

    ResponderEliminar
  3. Aupa Lutxiano:

    Ez dakit zer aterako dan. Zuzen arituko naizen, ala aldrebes, hori denborak esango du. Bidetxur bat zabaltzen hasiko naiz eta... Nora iritsiko dan, auskalo.

    Ea laister bukatzen dedan.

    Eskerrikasko animoengatik!

    ResponderEliminar