2006-10-25

Jehova, pasa zaitez barrura

Jehovaren lekukoak...

Bai, astunak dira. Ez dute lehenbizikoan etsitzen. Ezezkoa emanda ere, alperrik da. Behin eta berriz joko dute zure etxeko tinbrea.

Aurrekoan neska gazte bat ikusi nuen eskilaretan. Banekien Jehovaren lekukoa zala, baina nola nere gainean familia bat bizi dan, Jehovaren jarraitzailea dana, ba, "apa" txiki presati bat esan eta atea itxi nion, beraiengana zijolakoan.

Ez ba. Neregana zetorren.

Minutu pare batez itxoin zuen tinbrea jo arte. Estimatzekoa da.

Iriki nuenean, hitzegiten utzi nion, ez nion atzera atea bortizki itxi, ordubeteko "txaparen" bildurrez.

Labur, kanpaina bat egiten ari zirela, eta orritxo bat utzi zidan (argi ibili gero erlijio faltsuekin!).

Irripartsua zalako, neska, eta polita, eta oso ahots goxoa zuelako, seguruasko guzti honengatik, sukaldean nengoela gogoa dantzan ipini nuen…

Bai, astunak direla bai. Seguruasko beren erlijioak behartzen ditu astun izatera. Jarraitzaile berri bat ez da minutu batean lortzen! Astunak benetan, oso astunak, baina…

Aizue, ze meritua duten! Zenbat aurpegi txar, zenbat purrustada, zenbat mespretxu jasotzen ote duten egunero. Ezezkoak jasotzen dituzte, Ultzaman perretxikuak baino gehiago. Eta hala ere, ez dute sekulan etsitzen…

Beren erlijioa baino, beren prestutasuna, animoa eta tinkotasuna banatzea balute, gustora asko gonbidatuko nituzke salara, aterako nizkieke pastatxo batzuk, baita bazkaltzera gonbidatu ere!

Ze gero! 68ko erreserba irikiko nieke!

____

2 comentários:

  1. Patxi, Patxi. Gona batek galdu egitten zaittu. Gizonezkoren bat izan ezkero hain edukau jokatuko zeunke? Aspaldi ez jataz etorri baiña lehen berba egitten lagatzen netsen. Oin edukaziñoz bialdu egitten dittut. Aspertu naiz tontuana egitten

    ResponderEliminar
  2. Leire, gaizki zabiltza. Nik berdin hartzen det jendea, gonak ez baditu ere. Edukau edukau ;-)

    Egia da zenbait ezaugarrik, emakume batengan, bereziki aztoratzen nautela, baina berdin aurkitzen ditut ume batengan, edo nolabaiteko berezitasuna-erakargarritasuna duen bigotedun batengan.

    Nik nekez gordetzen ditu lorak barruan ordea, hori da nere jarrera naturala.

    Inoiz bueltatuko balitz, pentsatzen jarrita, igual bai gonbidatzen det salara, pastak hartzera, eta galdetzen diot sexuaz Jehovak dioena, Sexu-jarion ipintzeko. Seguru oso interesgarria dala ;-)

    ___

    ResponderEliminar