2006-10-31

Nere alkatea

Gutxi barru, botoi berri bat ikusiko dezue goiko menuaren eskubian.





Aspalditik neukan buruan nere alkateari buruzko web orri bat sortzea.

Udaltzaina naiz. Gertutik ikustea tokatzen zait udaletxeko gorabeherak. Lanean hasi nintzenetik, duela 16 urte, hainbat eta hainbat egoera ikusi ditut, egunkarietan, gure Urola telebistan azaldu ez direnak, baina inolako zalantzarik gabe, albiste izan beharko luketenak, eta nere herrikideek jakiteko eskubide osoa dutenak.

Udal politikak, nere ustetan, hutsune larriak ditu. Utzikeria haundia dago zenbait arazoekiko; diru publikoa, zenbait kasutan, errezegi xahutzen da: alkateak behar lukeena baino askoz erabaki ahalmen haundiagoa du; herritarren partehartzea hutsaren hurrena da, eta beste asko.

Hoien inguruko adibideak ipintzen saiatuko naiz blog berri horretan, sortzen diren albiste jakin batzuren kronika egiteaz batera.

Lehenengo gaia, nere udalak berriki hartu duen akordio bat izango da. Neri zuzenean eragiteaz gain, nere iritziz, herriarentzako oso kaltegarria dana.

Zehatz-mehatz jarraitu ditut akordio hori hartu arteko batzorde eta erabaki guztiak, eta benetan gauza harrigarri eta irregularrak ikusi ditut.

Salbuespenak dira, ala udalaren ohizko funtzionamentua da?

Galdera horri, eta beste askori erantzun ematen saiatuko naiz hemendik aurrera.

____

Sem comentários: