2006-10-09

Noizko telebista saioen gordailua?

Bideokamararen irudiak ordenagailura pasatzeko txartela erosi nuenetik, hor egon da kaja batean, bere plastikoan gordeta, kable potolo bat. Irudi analogikoak ordenagailura pasatzekoa.

Beti probatzeko, baina, beti perezaz.

Halako batean, aurreko astean, instalatzen saiatu nintzen, sekulako injenieritza obra izango zalakoan. Bai zera. Bost minututan asmatu nuen. Txoratzen nengoen. Amorru puntu batekin ere bai nere buruarekin, lehenago ez saiatzeagatik.

Emaitza hortxe daukazue, eguneko abesti-bideoaren txokoan: Sautrelako artistek jun dan astean egindako muntaian, Katixa, gure Katixa, ohizko gauza mamitsuak esaten.

(Neska honek, neregan mirespena pizteko dohain berezia du. Bere idatziekin ezustean topo egin nuenean, hasieran. Bere ahotsa ezagutu nuenean ondoren. Bere argazki bat nere ordenagailura sartu zan egunean… Telebistan oraingoan…Danetan gol. Gol, gol, gol eta gol. Ez du hutsik egiten.)

____


Telebistak, nostalgia eragiten dit askotan. Aurrekoan bloga ezabatu zidatenean sentitu nuena, eskala txikiagoan. Alegia, telebistako makina bat saio, oso interesgarriak, izugarri onak batzuk, ez dira errepikapenen gurpilean sartzen; momentuan bakarrik dutelako zentzua beharbada, edo beste arrazoi batzurengatik; behin baino ez dira ematen. Galdu egiten dira betirako.

Iruditzen zait, oso mesedegarria litzatekeela danontzat, bai telebista saio hoientzat, bai ikusleontzat, saio hoiek galtzen utzi baino, gorde egingo balira, ikusleen eskura jarriko balira. Beren delicious etiketekin, erraz eskuragarri, eta erabilgarri.

Zergaitik ez da egiten? Zergaitik ez du Euskal Telebistak berak egiten? Inork argi pixkat egingo dit?

Saioa babesten duen Eroski fundazioko publizitatea barne, kalitate kaxkarragoan, leiho txiki batean, blog xume batean, ia ia adsl konexiodun erabiltzaileentzat bakarrik (23 mega)... Inork kargu hartuko lidake, gaur gauerdiko errepikapenaren ondoren, Sautrelako lehen atala jarriko banu danontzat ikusgai?

____

6 comentários:

  1. Patxi, zer egin duzu!!!

    Ni, lasai asko, larunbat arratsaldean: tira, dena pasa da, ziur ez duela inork ikusi..., gero enteratzen naiz berriro botako dutela ETBn, zer egingo diogu ba, behintzat gauez da, mundu guztia lotan dagoenean..., eta orain zure blogean hau!
    Banoa harri handi baten bila, ezkutatzera.

    PS Telebista saioen gordailu horien kontra nago, erabat!

    ResponderEliminar
  2. Gari, traje haundi xamarra da neretzako zure proposamena. Jabeen eskubideen eta iragarkien arazoa egiten zait potoloena. Beharbada ez? Ez dakit.

    Borondatea izatea bakarrik, proposamena zabaltzea, ez da gutxi! Beste batzuk baliabide guztiak dituzte, baina inertziaren mendean daude, batere aurreratzeko grinarik gabe.

    Neri bai iruditzen zait, zenbait saiok behintzat, zabalkunde haundiagoa izango luketela, badegu horratio zerbaiten premia.

    Katixa:

    Ez da egia gordailuen kontra zaudenik. Lehengoan Olegario Makarroski, gure lagun blogari-ohi artistari, errieta egin zenion, bere blogeko eduki guztiak ezabatzeagatik! Zer da blog bat, gordailu bat baino?

    Ni, Graham Greenen antzera, halako zerbait egitea delitua bada, kartzelara juteko prest nagoela adierazten dizut ;-)

    Nabokovek ezagutu bazintu, Lolita guztiak ahaztuta, beste nobela bat idatziko zuen, ez daukat zalantzarik.

    ___

    ResponderEliminar
  3. Bereziki interesgarria Euskal Herritik kanpo gabiltzanentzat eta ETBko programa batzuk ikusteko parada ez dugunontzat.

    ResponderEliminar
  4. gordailuaren alde, bai

    laster 15 egun telebista matxuratu zitzaigula eta euskaltelekoak ez dira ageri, sarritan deitu arren

    alde batetik, arratek urteroko istripua izan du, autobus batek atzetik jo dio bilbon eta bajan dago, kollarinarekin, eta telebista pixka bat halakoetan ez dator txarto

    bestetik, nire burua ikusi nahi nuke kalakan, ez ote naizen euzkitzeren menpekoegi ageri, ea genitibo subjektiboak ondo bereizten ditudan genitibo objektiboetatik

    wazemank eta sautrela eta horiek ere ipiniko balituzte, primeran

    ResponderEliminar
  5. Markos, "urteroko" horrek, ze itxura duen. Arrate gaxua. Muxu bat harentzako.

    Zure kezkari buruz, adibide txiki bat baino ez da, baina, aurrekoan nere ilobak, filosofia ikaslea, esan zuen kristorena zerala. Euskitze berriz ez zuen aipatu ere egin. ;-)

    ResponderEliminar