2006-10-21

Omar al sherif

Barkatuko al dit Markosek hainbestetan aipatzea. Estitxu Fernandez egunero gure begien aurrean balitz, lehenago bezela - Estitxu, hau hutsunea… - orduan blog hau konpentsatuago legoke, lorak banatuago leudeke, baina ez dagoenez, ba Markosek soportatu behar zaku astun hau.

Nik zer kulpa daukat ordea, berak esaten baditu nere belarri edo begietara iristen diren gauzarik interesgarri eta bixienak?

Jun dan ostegunean, adibidez, zera bota zuen, telezaborrari buruz. Galdetu egin zion Kalakako Inma Zabaletak, ea telezaborrak degradatu egiten ote duen gizartea. Hona, Markosen erantzuna:

"Tira, Parminedesek esan zion Sokratesi: ez baztertu gauza itxuraz xumeak…"



Ostegun honetan berriz, beste perla askoren artean, mundu guztiaren irriparra piztu zuen beste gauza bat esan zuen; momentuan ez, baina pixkat pentsatzen jarriz gero, zientzia fikzioa baino, erabat gertagarri dirudiena, ez oso luzera begira.

Etorkinen euskalduntzeari buruz, esaten zuen Markosek, hala ulertu nion behintzat nere sukaldeko zarata artean, bidegabekeria haundia zala etorkinak A ereduan matrikulatzea. "Eta ume etorkin horrek, haunditan, lehendakari izan nahi badu, zer?"

Klaro, pentsaezina iruditzen zaigu halako zerbait gertatzea. Beharbada PNVren gobernuak, Moisesen aginduz edo, beti hor egongo direla pentsatzen degulako.

Baina mundua oso azkar aldatzen da gero…

Zeinek esango, duela urte batzuk...





Condozezza Rice, emakume beltz bat, emakumea, eta beltza gainera, EEBBtako lehendakaritzatik hain gertu ibiliko zanik?

Argi ibili gero. Beharbada ez gaude hain urruti ere, holako zerbait entzutetik, gure albistegietan:

"Omar al sherif lehendakariak oso garbi dauka: Euskadi aurrera doa"

____

4 comentários:

  1. Bajo Ulloaren 'Airbag' pelikulan kolperik onenetakoa horixe zen, amaierako lehendakari beltza.

    Argudio indartsua da etorkinak euskal ereduetara animatzeko: ez itxi aterik zure seme-alabei!

    ResponderEliminar
  2. Ez daukat ikusita filmea Mikel, ze pena. Ea lortzen dedan.

    Pentsatzen jardun det pixkabat, zer izango litzatekeen lehendakari arabiar euskaldun peto bat.

    Sekula halakorik ikustera iristen bagera, gauzak ondo egin ditugun seinalea izango da.

    Bitartean, Azkuna eta beste hainbat buruzagi erdaldunekin konformatu behar, zer egingo diogu ba.

    ResponderEliminar
  3. zu segi horrela, patxitrapero, horrelako iruzkin izugarriak egiten

    martxan da nire mendekua, auskalo gauzatuko ote den

    kalakakoek behintzat badute euskal telebistaren historia handiari egin diozun ekarpenaren berri

    ResponderEliminar
  4. Markos, nahiko nuke gauzatzea. Jakin-minarekin geratuko naiz bestela! Hori ote mendekua?

    Zeinek ze ekarpen egiten duen nun, denborak ematen duen perspektibarekin jakiten da, hemendik hamarkada batzuetara seguruena.

    Egia da, nanoteknologia eta biomedikuntzari esker, osasunez pletoriko egongo gerala, eta atzera begiratuz, parretxoak egingo ditugula, mezu hauek irakurtzean.

    ResponderEliminar