2006-10-02

Utzi egin diot

Gaur arratsaldean, eserita nengoen terrazako jendea pozik zegoen. Errealak galduta ere.

Nere lagun batek esan du:

- klaro ba, jendeak dagoeneko ez du sufritzen. Emaitza txarretara ohituta dago. Paso egiten du, besterik gabe. Ondo bizitzen hasita dago.

____


Aurrekoan, Azken hamarkada honetan lehenengo aldiz, nere kafe-kontsumoari buruz pentsatzen jarri nintzen. Etiamen mezu hura ere etorri zitzaidan gogora.

Zer-nolakoa izango litzateke nere bizitza, egunero hartzen dedan kafe-pitxerkadarik gabe? - galdetu nion nere buruari -

Nola jakin probatu gabe?

Kafe ttanttarik ere ez, jun dan ostiraletik hona: hogei bat ordu bai egingo nuen lo, bi egunetan (ez nekien egunean sei baino gehiago egiteko gauza nintzanik).

Ze eragin izango ote du nere sormenean, kaferik gabeko bizitzak?

Errealzale-ohiak bezain errelajatuta biziko ote naiz aurrerantzean??

Aaaauuhh… Hau logurea…

____

5 comentários:

  1. Nik haurdunaldia zela ta laga bihar izan nebanian pakia baino kriston buruko mina!:(
    baña bueno...poliki poliki!ANIMO!
    Droga guztiak bezela egun batzu behar dira gorputza garbitzeko!
    Ni berriz zikindu naiz ;)

    ResponderEliminar
  2. nik nahiago kafea futbola baino. Kafeak, futbolak adina menpeko izango dituela uste al duzue?
    askotan kafera "engantxatuta" bizitzeak txorakeria hutsa dirudien arren... futbolera "engantxatuta" bizitzea...nik uste okerragoa dela

    goizeko kafea, eguerdikoa, gauekoa... beti ongi sartzen da...nik ordea lo egiteko arazoak ditut kaferik hartu gabe ere, beraz nire droga maitea oso maitea dut, gutxitan hartzen baitut!

    ResponderEliminar
  3. Zaloa, valium-15 hartuta nagoela dirudi. Ez dakit kafea ez hartzeagatik izango dan, ala kafeen ordez jaten dedanak eragindako logurearengatik.

    Ni fundamentu haundiko laguna naiz eta... Lortuko det nere onera etortzea. Mila esker animoengatik!

    Itziar, gaur pentsatzen aritu naiz, nun egongo ote nintzatekeen ni orain, txikitan futbolean abila izan banintz. Beharbada zure erantzuna irakurriz erretxinduta! ;-)

    Futbolzaleek, onartu beharra dago, sufritu, asko sufritzen dute, baina gozatzen dutenean, nik behintzat, inbidi haundi xamarra diet.

    Menpekotasun guztiak txarrak ordea, hortan arrazoi osoa ematen dizut.

    ResponderEliminar
  4. Kaixo Patxi! Beharbada ez da hain zaila izango kafea uztea eta agian noizean behin bat hartzea ez dago hain gaizki.
    Ondo segi!

    ResponderEliminar
  5. Aupa, Usaia!

    Momentuz, Zaloak esandakoari jarraikiz, gorputza garbitzen ari naiz. Gero hartuko det tarteka noski kafea, nola utziko ditugu ba bizitza hontako pekatutxo gozagarri txiki hoiek, alde batera?

    Neurriz jakina! Ez orain arte bezela.

    ResponderEliminar